Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.
9. atala
10/09/2026
Eneko Andueza (PSE-EE) Faktorian
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia espero dugu Faktorian.
8. atala
09/09/2026
Yoyes 40 urte Faktorian
Ostegunean beteko dira 40 urte Yoyes Ordiziako Euskal Jaietan ETAk hil zuela. Haren figura ekarriko dugu gogora Kepa Korta Ordiziko alkate ohi Kepa Kortaren eta Lur Olaizola zinemagilearen eskutik. Arantzatuko eguna dela eta, dorrean gora joan gara Juan Ignacio Larrearekin. Nazioarteko solasaldian Europar Batasuneko beto eskubideaz ariko gara Javier Unzetabarrenetxea nazioarteko zuzenbidean adituarekin.
7. atala
08/09/2026
Ozempic botikaren normalizazioa eta gorakada Faktorian, Hondarribiko Alardea, eta munduko maparen neurriak
Diabetesa duten pertsonei ematen zaien botika izan arren, geroz eta gehiago ari da Ozempic botikaren erabilera zabaltzen. Zenbateraino hedatu da “argaltzeko” botika honen erabilera? Nork hartzen du? Ze onura ditu? Bestelakorik existitzen al da? Galdera horiek erantzuten ahaleginduko gara Faktorian. Jon Irazusta EHUko fisiología katedraduna, Lorena eta Jon farmazialariak eta Osakidetzako medikua espero ditugu. Hondarribian egun handia dute bihar, eta goizean goizetik izango da Euskadi Irratia bertan, gertatzen dena jasotzeko. Ikusmiran tartean, Nazio Batuen Erakundean egin den mudnuko mapa egiazko neurrietara egokitzeko eskaerari erreparatuko diogu Oihana Mitxelena EHUko irakaslearekin.
6. atala
07/09/2026
Arnaldo Otegi Faktorian
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusia espero dugu Euskadi Irratiko Faktorian.
5. atala
04/09/2026
Imanol Pradales Lehendakariari elkarrizketa Faktorian
Imanol Pradales Lehendakariak Faktorian emango du urte politikoko lehen elkarrizketa. Ceutako migratzaileen iritsiera, Pedro Sanchezen legealdia, medikuen greba edota autogobernua izango ditu hizpide Euskadi Irratiko mikrofonoetan.
4. atala
03/09/2026
Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) Faktorian
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusia gonbidatu dugu Faktorian.
3. atala
02/09/2026
Francesca Albanese (NBEko errelatorea) Faktorian
2. atala
01/09/2026
Ikasleek duten hezkuntza mailaz Faktorian
Ikasturtea hasi atarian ikasleen hezkuntza maila izango dugu hizpide Faktorian. Aloña Garmendia Usandizagako irakaslea, Ion Ander Maiz Laskorain Ikastolako irakaslea eta Nora Salbotx Amaiurko eskolako zuzendaria espero ditugu mahaiaren bueltan.
1. atala
31/08/2026
Hilabete Zeutako migrazio oldetik Faktorian, euskaldunen oporlekuak hutsik, eta alderdi politikoen estrategiak
Irrati urtea abiatzeko Zeutara begira jarriko gara Faktorian. Bertatik bertara kontatuko digu Mikel Arregi lankideak bertan topatu duen egoera migratzaileen iritsieratik hilabetera, eta Ramses Mohamed Elin elkarteko kideak azalduko digu nolakoa izan den epe hau. Aitor Sagarzazuk Bruselatik kontatuko digu Europako Batasuneko herrialdeen erantzuna, eta Natale Seronek eta Jesus Prieto Mendazak egingo digute analisia. Solasaldiaren tartean, alderdiei eskatu diegu urte politiko berri honetan izango den estrategia, apur bat bada ere, ale diezagutela. Entzungo ditugu Maitane Ipiñazar (EAJ), Paul Arzanegi (EH Bildu), Pau Blasi (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Lander Martinez (Sumar) eta Podemoseko ordezkariak. Euskaldunek oporraldian bete eta orain hutsik geratu diren lekuekin ere egingo dugu bat; Jacarekin eta Benidormekin, besteak beste.