Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.
2026/11/06
Oihana Etxebarrieta (EH Bildu) Faktorian
Oihana Etxebarrieta EH Bilduko Gipuzkoako kongesurako diputatu-gaia izango da gonbidatu Faktorian. Ekonomiaz bi eredu aurrez aurre jartzen diren honetan, esku lan eta ezagutra transmisio faltaz ariko gara Arantxa Tapia eta Helena Francorekin. Elkarrizketa pertsonalaren tartean, Ibil Bedi taldeko kideak izango ditugu, Amets Aranguren eta Ibai Osinaga.
2026/11/05
Grand Theft Auto VI bideojokoaren fenomenoa Faktorian
GTA (Grand Theft Auto) VI bideojokoa merkaturatzeko bi asteren faltan, gizartean izango duen eragina aztertuko dugu Faktorian. Bideojoko zaleak zain daude, baina ekonomian izango duen inpaktua ere izango dugu hizketagai. Izan ere, salmentez gain, adituek uste dute milioika euroko galerak izango dituela Estatu Batuetako ekonomiak jendea ez delako lanera joango joko honetan aritzeagatik. Ibai Baglieto bideojokoen erabiltzaileak eta Lander Unzueta Game Erauntsiko kideak azalduko dizkigute berritasunak, Amaia Ormaetxeak egingo du ekonomikoki izango duen eragina eta Mikel Peñak aztertuko ditu joko hauek gazteengan duten eragina.
2026/11/04
Saio berezia Legealdi erdiko hauteskundeen emaitzak aztertuz
Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzak atera ahala joango gara aletzen Faktorian. Washingtonen da Faktoriako lantaldea eta bertatik bertara kontatuko dugu gertatzen dena. Xabier Lopez Sastre eta Ander Ugalde izango ditugu set-ean, eta Mikel Reparaz ere batuko zaigu.
2026/11/03
Legaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, Trumpen etorkizuna eta gurean Zibersegurtasuna
Estatu Batuetan Kongresua eta Senatuaren zati bat berritzeko hauteskunde eguna da. Euskadi Irratiaren lan taldea Washingtonen da. Donald Trump presidentearen etorkizuna jokoan, bertatik kontatuko dugu azken ordua. Solasaldiaren tartean Xabier Berrueta demokratarekin eta Steve Igoa errepublikanoarekin hitz egingo dugu. Zibersegurtasunaz ariko gara. Frantzian hainbat supermerkatutan izandako ziber-erasoaren ondoren, zein sektore dauden sarera konektatuta eta gisa horretako erasoak jasateko dauden aukerez hitz egingo dugu Maria Penilla ZIUReko zuzendariarekin eta Amaia Gil Vicomtech-eko ikertzailearekin. Iker Fernandez Domotek-eko ordezkariarekin eta Mikel Olazabal Añarbeko Urak-eko zibersegurtasun zebritzu-buruarekin hitzak ere jasoko ditugu.
2026/11/02
Denis Itxaso sailburua Faktorian
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako etxebizitza eta hiri agenda sailburua gonbidatu dugu Faktoriara. Estatu Batuetara begira ere jartzen hasiko gara. Euskadi Irratiaren lantaldea bertara bidean da eta eduki bereziak eskainiko ditugu.
2026/10/30
Eider Mendoza, Faktorian
Gipuzkoako diputatu nagusia izan dugu gonbidatu nagusi. “Mundua nora?” atalean ES-Alert sistemaz aritu dira Egoitz de la Iglesia filosofoa eta Mondragon unibertsitateko irakaslea, eta Aizpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea. Elkarrizketa pertsonala, Pedro Miguel Etxenike fisikariari, eta Fermin Erbitiri kazetariari egin diegu, Etxenikeren biografia-liburua kaleratu berritan.
2026/10/29
"El niño" fenomenoa
NBEn arabera, inoiz izan den fenomeno handiena izango da, eta urtearen amaieran iritsiko da puntu gorenera, batez ere, Latinoamerikan. Eneko Zuberogoitiak kontatu ditu herrialdeak ze neurri hartzen ari diren, eta Maialen Martija, Euskalmeteko meteorologoa eta El niño fenomenoaren ikertzailearekin eta Unai Pascual BC3ko ikerlaria eta Nazio Batuen aditu paneleko kidearekin sakondu dugu gaian.
2026/10/28
Goizeko albistegia
2026/10/27
Saio berezia Jerusalemetik
Israelgo parlamentuko hauteskundeei jarraipen zabala Faktorian. - 8:30 Mikel Ayestaran, Mikel Reparaz kazetarien analisia eta herritarren iritziak. Zer dago jokoan haustekundetan - 9:05 Solasaldia: Mikel Irastorza Jerusalem, Antxon Barroso Ramallah, Xabier Madariaga, Natale Seron. Zer dio gizarteak, non dago irtenbidea. Raja, Baraa, Gazako lekukotzak. Aitor Zabalgogeaskoa, Mugarik gabeko medikuak. 9:30 Zisjordanian bizi diren palestinarren testigantzak. Nadav Weiman, "Breaking the silence" elkarteko zuzendaria. Jerusalamen: Iñaki Guridi, Oihane Yustos, Iñigo Alustiza, Beñat Ibargoien.
2026/10/26
2026/10/23
Brasilgo hauteskundeak eta Latinoamerikaren eskuinerako joera aztergai, eta elkarrizketa pertsonala Jurgi Camblongi
Igandeko Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulitik abiatuta, Latinoamerikan nagusitzen ari den eskuinerako joera izango dugu aztergai Faktorian. Maider Elortegik Hegoa Fundaziotik eta Ibon Rejas EHUko ikerlariak lagunduko digute irakurketa osatua egiten. Ekonomiaz bi eredu aztergai izaten ditugun honetan, zorpetzeaz ariko gara. Jurgi Camblong Sophia Genetics-eko presidentea ere izango dugu Faktorian, elkarrizketa pertsonalaren tartean.
2026/10/22