An erabat galduta dago bizitzan. Hala, egoera absurdu eta barregarriak gertatzen dira. Serieak tonu arina eta ganberroa du.
1. atala
D1: 1. atala
An egun txarra izaten ari da. Bere nagusia antikristo lanak egiten ari da berriz. Dries entusiasmatuegi dago Anek erosi nahi ez duen etxeagatik.
2. atala
D1: 2. atala
Anek gaueko mozkorraldiaren ondorioei egin behar die aurre, eta erabaki drastiko bat hartzen du. Flo langabezia-prestazioa galtzeko arriskuan dago.
3. atala
D1: 3. atala
An hemeretzi urteko ezezagun baten ohean esnatzen da. Flok bakarleku batera joateko konbentzitu du Violet.
4. atala
D1: 4. atala
Anek zita bat du, lehen aldiz zazpi urtean. Violetek, Jorisekin duena errotik mozteko, lanpostua uzten du.
5. atala
D1: 5. atala
Hiru lagunek itsasaldean ospatzen dute Violeten hogeita hamahirugarren urtebetetzea. An ustekabean bisitatzen du bere aitak.
6. atala
D1: 6. atala
Anek hemeretzi urteko mutil batekin duen harremanaz gozatzen du. Violetek lehen terapia du, baina bere benetako arazoak ez aipatzea erabaki du.
7. atala
D1: 7. atala
Flok turista italiar batzuei alokatzen die pisua. Anek eta Flok Violet eta Stefaanen etxean ospatzen dute Urtezahar gaua.
8. atala
D1: 8. atala
Stefaan, Gabon zahar gauean gertatu zenaren berri izandakoan, desagertu egiten da. Etsi-etsian, Violet senarraren bila ateratzen da.
9. atala
D1: 9. atala
Anen eta Violeten arteko borroka ez da amaitu. Violet Jorisen etxean bizi da, baina, Casper gabe, bakarrik sentitzen hasia da.
10. atala
D1: 10. atala
Hiru lagunak sei hilabete geroago ikusiko ditugu. Egoera guztiz trankila dela ematen du.