Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.
1. atala
2025/07/04
Agurra
Sasoiko azken aurrez aurrea egin dute Iker Laurobak eta Antton Telleriak. Denboraldiari agur esateko, agurren inguruan aritu dira. Beharrezkoak al dira?
2. atala
2025/06/27
Agur Baipasa, kaixo uda!
Denboraldi honetako azkena egin dute Eneritz Sanchezek eta Iñaki Cidek. Irrati urte honetan Igogailuan itxita geratu dira, arrakasta lortu dute, bizitzan egin nahi duten guztira iristen ez direla onartu dute... Baina orain, udaz gozatzeko prest dira!
3. atala
2025/06/20
Ez iristearen inguruan
Donejakue bidea egin eta Santiagora ez iristea, norbaitekin lio bat izan eta erlazioa formalizatzera ez iristea.... Bizitzan egin nahi edo behar duzun guztia egitera ez iristea. Beti ez gara nahi dugun lekura iristen, eta hori jarri dute mahai gainean Eneritz Sanchez eta Iñaki Cidek.
4. atala
2025/06/13
Funtzionarioak
Funtzionarioen lanpostuak izan dituzte hizpide Antton Telleriak eta Iker Laurobak. Zein da munduko funtzionario lanposturik onena? Betetzen dira funtzionarioen gaineko mitoak?
5. atala
2025/06/06
Donostiako hondartza nudistak
Kontxan nudismoa egitea posible (izan) da, hala dio Iker Laurobak. Antton Telleria, berriz, lehorrekoa da eta igerilekuak nahiago ditu berak. Hondartzez, nudismoaz, eguzkitakoez eta hondarra gustuko ez izateaz aritu dira Baipasan.
6. atala
2025/05/23
Musika lehiaketak
Eurovision eta musika lehiaketak, hori izan dute mintzagai Antton Telleriak eta Iker Laurobak. Talentua, boterea... zer saritzen da lehiaketa horietan? Zergatik ez da epaimahai horiek aukeratzeko bozketarik egiten?
7. atala
2025/05/16
Norekin geratuko zinateke igogailu batean itxita?
Ordubete baino gehiago, norekin geratuko zinateke gustura igogailu batean itxita? Nor aukeratuko zenukete? Galdera hori egin diote bere buruari Iñaki Cid eta Eneritz Sanchezek.
8. atala
2025/05/09
Musika tresnak
9. atala
2025/05/02
Igogailu batean amaitu zen mundua
Eneritz Sanchezek eta Iñaki Cidek esku artean duten antzezlan berriaren izenburua da. Iberiar penintsula ilunpean utzi duen itzalaldia baino hilabete batzuk lehenago idatzitakoa.
10. atala
2025/04/04
Ashton Hall, zer berri?
11. atala
2025/03/28
Guraso izateari buruz
12. atala
2025/03/21
Dirua eta trapu zikinak