EITBk zuzenekoaren gertutasunean oinarritutako proiektu berria, gure herri eta hirietako jai, kultura, gizarte... ekitaldi nagusiak denbora errealean eta bertatik bertara bizi ditzagun.
19. atala
2026/10/17
2026ko Bizkaiko Erromeria Eguna Lemoan
ETBko ZUZENEKOAK saioak Lemoatik zuzenean eskainiko du Bizkaiko Erromeri Egunari eskainitako saio berezia. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Sandra Egiluz eta Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, erromeriaren tradizioa, euskal musika eta dantza herrikoiak izango ditugu protagonista.
17. atala
2026/09/20
2026ko Amurrioko Artzain Eguna
ETBko ZUZENEKOAK saioak Amurriotik zuzenean eskainiko du Artzain Egunari buruzko saio berezia. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Eleder Iglesiasen eta Sandra Egiluzren zuzeneko konexioekin, artzaintzaren mundua, landa-tradizioak eta gaztagintzaren kultura gertutik ezagutuko ditugu.
16. atala
2026/09/19
2026ko Artziniegako Antzinako Azoka
ETBko ZUZENEKOAK saioak Artziniegatik zuzenean eskainiko du Antzinako Azokari buruzko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Sandra Egiluz eta Gorka Granadoren zuzeneko konexioekin, iraganeko Artziniega ezagutuko dugu, herriko kaleak tradizioz, artisautzaz eta antzinako lanbideez betetzen diren egun honetan.
15. atala
2026/09/09
2026ko Ordiziako Euskal Jaiak
ETBko ZUZENEKOAK saioak Ordiziatik zuzenean eskainiko du Euskal Jaien inguruko saio berezia. Xabin Fernandezek gidatuta, eta Sandra Egiluz eta Maider Gonzaloren zuzeneko konexioekin, Ordiziako tradizioak, azokaren giroa eta Euskal Jaietako ekitaldi nagusiak gertutik ezagutuko ditugu.
14. atala
2026/08/31
2026ko Abuztuaren 31 Donostian
ETBko ZUZENEKOAK saioak Donostiatik zuzenean eskainiko du Abuztuaren 31ko oroitzapenari buruzko saio berezia. Xabin Fernandezek gidatuta, 1813ko abuztuaren 31n Donostia suntsitu zuen sutearen eta ondorengo berreraikuntzaren historia gogoratuko dugu, hirian egiten diren ekitaldi eta omenaldien bidez.
13. atala
2026/08/23
2026ko Bilboko Balearen desfilea
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bilbotik zuzenean eskainiko du Balearen Desfilearen inguruko saio berezia. Ane Zuazubiskarrek gidatuta, eta Mikel Etxarriren eta Maialen Sorzabalbereren zuzeneko konexioekin, Aste Nagusiko ekitaldirik ezagunenetako baten giroa eta kaleetako ikuskizuna gertutik biziko ditugu.
12. atala
2026/08/15
2026ko Begoñako Andra Mariaren Ohorezko Aurreskua
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bilbotik zuzenean eskainiko du Begoñako Andra Mariaren Ohorezko Aurreskuaren inguruko saio berezia. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Gorka Granadoren zuzeneko konexioekin, Bilboko Aste Nagusiaren hasierako ekitaldi adierazgarrienetako bat eta haren balio sinbolikoa ezagutuko ditugu.
11. atala
2026/08/12
2026ko Eguzki-eklipse osoa
ETBko ZUZENEKOAK saioak zuzenean jarraituko du 2026ko Eguzki-eklipse osoa, azken hamarkadetako fenomeno astronomikorik ikusgarrienetako bat. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Euskal Herriko hainbat behatokitatik egingo diren zuzeneko konexioen bidez, eklipsearen bilakaera eta haren azalpen zientifikoa eskainiko ditugu.
10. atala
2026/08/10
2026ko Donostiako Abordatze pirata
ETBko ZUZENEKOAK saioak Donostiatik zuzenean eskainiko du Abordatze Pirataren inguruko saio berezia. Xabin Fernandezek gidatuta, eta Gorka Granado zuzeneko konexioekin, Aste Nagusiko ekitaldirik ikusgarrienetako bat gertutik biziko dugu: ehunka baltsak Kontxako badia hartzen duten unea eta Donostiako Piraten jai eredua
9. atala
2026/08/07
2026ko Elkanoren Getariako lehorreratzea
ETBko ZUZENEKOAK saioak Getariatik zuzenean eskainiko du Elkanoren Lehorreratzearen inguruko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Mikel Etxarri zein Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren balentria eta Getariako itsas ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.
8. atala
2026/07/25
2026ko Santiagotan, Blusa eta Nesken Eguna
ETBko ZUZENEKOAK saioak Gasteiztik zuzenean eskainiko du Blusa eta Nesken Egunari buruzko saio berezia. Josune Velez de Mendizabalek gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zein Mikel Etxarriren zuzeneko konexioekin, Santiago jaien egun adierazgarrienetako baten giroa, tradizioak eta protagonistak gertutik ezagutuko ditugu.
7. atala
2026/07/22
2026ko Madalenetan, Bermeoko jaiak
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bermeotik zuzenean eskainiko du Madalen jaiei buruzko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, Bermeoko jaietako unerik esanguratsuenak eta itsasoarekin lotutako tradizio berezienak ezagutuko ditugu.