EITBk zuzenekoaren gertutasunean oinarritutako proiektu berria, gure herri eta hirietako jai, kultura, gizarte... ekitaldi nagusiak denbora errealean eta bertatik bertara bizi ditzagun.
14. atala
31/08/2026
2026ko Abuztuaren 31 Donostian
ETBko ZUZENEKOAK saioak Donostiatik zuzenean eskainiko du Abuztuaren 31ko oroitzapenari buruzko saio berezia. Xabin Fernandezek gidatuta, 1813ko abuztuaren 31n Donostia suntsitu zuen sutearen eta ondorengo berreraikuntzaren historia gogoratuko dugu, hirian egiten diren ekitaldi eta omenaldien bidez.
13. atala
23/08/2026
2026ko Bilboko Balearen desfilea
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bilbotik zuzenean eskainiko du Balearen Desfilearen inguruko saio berezia. Ane Zuazubiskarrek gidatuta, eta Mikel Etxarriren eta Maialen Sorzabalbereren zuzeneko konexioekin, Aste Nagusiko ekitaldirik ezagunenetako baten giroa eta kaleetako ikuskizuna gertutik biziko ditugu.
12. atala
15/08/2026
2026ko Begoñako Andra Mariaren Ohorezko Aurreskua
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bilbotik zuzenean eskainiko du Begoñako Andra Mariaren Ohorezko Aurreskuaren inguruko saio berezia. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Gorka Granadoren zuzeneko konexioekin, Bilboko Aste Nagusiaren hasierako ekitaldi adierazgarrienetako bat eta haren balio sinbolikoa ezagutuko ditugu.
11. atala
12/08/2026
2026ko Eguzki-eklipse osoa
ETBko ZUZENEKOAK saioak zuzenean jarraituko du 2026ko Eguzki-eklipse osoa, azken hamarkadetako fenomeno astronomikorik ikusgarrienetako bat. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Euskal Herriko hainbat behatokitatik egingo diren zuzeneko konexioen bidez, eklipsearen bilakaera eta haren azalpen zientifikoa eskainiko ditugu.
10. atala
10/08/2026
2026ko Donostiako Abordatze pirata
ETBko ZUZENEKOAK saioak Donostiatik zuzenean eskainiko du Abordatze Pirataren inguruko saio berezia. Xabin Fernandezek gidatuta, eta Gorka Granado zuzeneko konexioekin, Aste Nagusiko ekitaldirik ikusgarrienetako bat gertutik biziko dugu: ehunka baltsak Kontxako badia hartzen duten unea eta Donostiako Piraten jai eredua
9. atala
07/08/2026
2026ko Elkanoren Getariako lehorreratzea
ETBko ZUZENEKOAK saioak Getariatik zuzenean eskainiko du Elkanoren Lehorreratzearen inguruko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Mikel Etxarri zein Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biraren balentria eta Getariako itsas ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.
8. atala
25/07/2026
2026ko Santiagotan, Blusa eta Nesken Eguna
ETBko ZUZENEKOAK saioak Gasteiztik zuzenean eskainiko du Blusa eta Nesken Egunari buruzko saio berezia. Josune Velez de Mendizabalek gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zein Mikel Etxarriren zuzeneko konexioekin, Santiago jaien egun adierazgarrienetako baten giroa, tradizioak eta protagonistak gertutik ezagutuko ditugu.
7. atala
22/07/2026
2026ko Madalenetan, Bermeoko jaiak
ETBko ZUZENEKOAK saioak Bermeotik zuzenean eskainiko du Madalen jaiei buruzko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zuzeneko konexioekin, Bermeoko jaietako unerik esanguratsuenak eta itsasoarekin lotutako tradizio berezienak ezagutuko ditugu.
6. atala
16/07/2026
2026ko Santurtziko karmenetan, Itsas prozesioa
ETBko ZUZENEKOAK saioak Santurtzitik zuzenean eskainiko du Itsas Prozesioaren inguruko saio berezia. Ane Zuazubiskarrek gidatuta, eta Izaskun Moyanoren zuzeneko konexioekin, Karmen egunean milaka lagun biltzen dituen itsas tradizio hunkigarri hau eta haren protagonista nagusiak gertutik ezagutuko ditugu.
5. atala
07/07/2026
2026ko Lesakako sanferminetan, Zubigaineko dantza.
ETBko ZUZENEKOAK saioak Lesakatik zuzenean eskainiko du Zubigaineko dantzaren inguruko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zein Izaskun Moyanoren zuzeneko konexioekin, San Fermin eguneko une ikusgarrienetako bat eta Lesakako jaietako tradizio bereziena gertutik bizitzeko aukera izango da.
4. atala
30/06/2026
2026ko San Martzialetan, Alardea (2. zatia)
ETBko ZUZENEKOAK saioak Irundik zuzenean eskainiko du San Martzialgo Alardearen inguruko saio berezia. Patxi Irigoyenek gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zein Naroa Zubiriaren zuzeneko konexioekin, Irungo ospakizun esanguratsuenetako baten emozioa, historia eta tradizioa gertutik jarraitzeko aukera izango da.
3. atala
2026ko San Martzialetan, Alardea (1. zatia)