Yu Nak eta Min Parkek beren biziak piztu nahi dituzte, baina ez dakite kontuak zenbateraino astinduko zaizkien: jakingo dute euren gurasoak espioi internazionalak direla, eta era susmagarrian desagertu dira!
1. atala
1. Gurasoak ez daude
Mini eta Yu Nari gurasoak desagertu zaizkie. Ohar bat baino ez diete utzi. Umeek eguna igaro beharko dute inork horren berri izan gabe.
2. atala
2. Misio posiblea
Minek eta Yu Nak jakin dute gurasoak espioi-misio garrantzitsu bat betetzekoak zirela: bertako agente etsai baten etxera joatea.
3. atala
3. Irakasleekin bilera
Gurasoen eta irakasleen arteko bileran, Minek eta Yu Nak Potts jaunaren laguntza izango dute: haien aitonarena egingo du.
4. atala
4. Gezurrak, espioiak eta mantentze-lan tipoak
Espioi gaiztoa desestaltzeko, umeek irakasleen bilerako hiru susmagarriak etxera gonbidatu eta galdekatzen dituzte.
5. atala
5. Halmeoni
Umeek txango bat antolatu dute Jardin botanikora. Helburua Turei jaunaren misioa galaraztea da, baina plana zapuzten da amona azaltzen zaienean.
6. atala
6. Haurtzaroa
Halmeonik plantula babesteko agindu die. Minek eta Yu Nak egitekoak banatuko dituzte.
7. atala
7. Hamasei irribarre
Yu Nari urtebetetzea zapuztu zaio, inork ez du gogoratu eta. Bien bitartean, Minen zientzia-proiektuak anabasa erakarriko du eskolara nahi gabe.
8. atala
8. Egin hegan, txoritxo
Ludwig desagertzen denean, Minek arriskuan jarriko du bere antzezlaneko papera txakurra bilatzeko.
9. atala
9. Komiki-azoka
Min, Raph eta Allegra galdutako Potts jaunaren bila arituko dira. Bitartean, Yu Na eta Dutch berebiziko dantzaldirako atonduko dira.
10. atala
10. Elkarrekin indartsuagoak gara
Park familia elkartu egin beharko da, eta ikasitako trebetasun guztiak baliatu, anabasa behin betiko ezerezteko.