Esfera estralurtar batzuek inbaditu dute mundua eta institutuetako ikasleek lagundu beharko dute haien kontrako gerran.
1. atala
Esfera ezezagun batzuk hasiko dira zerutik erortzen eta mobilizazio-agindua ezarriko dute Hego Korean. Institutuetako ikasleek izena emango dute haien kontrako gerran, Selektibitaterako kredituen truke.
2. atala
Sungjin Institutuko ikasleak entrenamendu militarra jasotzen hasiko dira eta lehenbiziko aldiz irtengo dira ikastetxetik.
3. atala
Ikasleak zalantzan daude eskolan jarraitu ala aterpeetara alde egin. Joatea erabakiko dute, baina soldaduek ez diete utziko.
4. atala
Eskolatik ihes egin ondoren, ikasleen lehen taldeak trafiko-istripu bat izango du eta So-yeonen zauriak sendatzeko babesleku bat aurkituko dute.
5. atala
Ikasleek eskolako uniformeak utzi eta arropa militarrak daramatzate orain. Laster ekin beharko diote operazio bati, soldadugai ez baizik erreserbista moduan.
6. atala
Ikasleak gai izango ote dira misioa burutu eta bizirik jarraitzeko?
7. atala
Piztietara eta heriotzara ohitu ahala, ikasleek irribarre egiten ikasi dute berriro. Baina pitzadurak ere hasi dira sortzen euren artean. Hala dabiltzala, ezezagun batzuek laguntza eskatuko diete.
8. atala
Esferetako piztiekin nahikoa ez eta ikasleek elkar babestu beharko dute, bizi duten infernutik denak batera libratzeko.
9. atala
Ikasleek sekretu jasanezinari aurre egin ahala, goia jotzen dute elkarrenganako susmoek. Ezinbesteko erabakia hartzeko unea iritsi da, eta ikasleek Seulera itzultzea erabaki dute.
10. atala
Elkar zainduz eta babestuz, ikasleek gatazkak gaindituko dituzte. Baina ustekabe bat gertatuko da. Elkarrekin etxeratzeko gai izango ote dira?