"Ertzetatik" podcastean Mikel Izarra adituak, musikaren ertz guztiak aintzat hartu, sakondu eta gaika aztertzen ditu. Egile beraiekin aztertzen ditu musika sormenerako erabiltzen dituzten baliabide tekniko eta entzumenezkoak zeintzun diren jakiteko.
1. atala
1. Autotuneaz
"Ertzetatik" Mikel Izarra kazetari eta musika adituak gidatzen duen podcasta da. Musika komertzialetik at, ertzetako soinuak erdigunean jartzeko helburuz sortu diren mugimendu hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertzeko. Autotunea adibidez, modan jarri da azken aldian eta Izarrak joera horri buruzko xehetasunak argitu dizkigu hainbat artisten laguntzarekin. Gartxot, Amorante, J Martina, Txiltxoko, Kyxo eta Skakeitanen ekarpena duzu podcast honetan.
2. atala
2. Kluba
Kluba du aztergai "Ertzetatik" podcastaren bigarren atalak. Mikel Izarrak, klub kulturak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta bilakaera aztertu du, adituak mahai birtualean elkartu ditu. "Miss Bihotza" (Heartz), Ekaitz Aiartzaguenaga "Katza" (Paraleloan), Lorea Argarate (Las Tea Party), Inés García (Krii Kolektiboa) eta Oier Iruretagoienaren (Le Larraskito Kluba) eskarmentua eta girotzeko musika Bihotzak eta Katzak jarri dute podcastean ordu erdiko DJ mix berezi bana prestatuz. "Ertzetatik" Mikel Izarra kazetari eta musika adituak gidatzen duen podcasta da. Ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian.
3. atala
3. Sinteaz
Sintetizadoreaz, erabiltzen dutenen artean "sinteaz", edo argiago esanda, elektronika eta elektronikaren bidezko musika egiteko era aztertzen ditu Mikel Izarrak "Ertzetatik" podcastaren 3.atalean. Azken aldian arrakasta handia duen musika egiteko metodoa Telmo Trenorrekin ezagutuko dugu, eta Empty Files, Verde Prato eta Griseseko Alejo Orbegozok ere iritziak emango dizkigute. "We Are Standard"en aritutako Zabala, osasun arazoak tarteko ez dugu entzun, bai ordea bere azken lana (Martian Civilization OST) soinu banda gisa. "Ertzetatik" ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Abestiak: WAS-Irrintzi Zabala-Dont talk to me about nostalgia Verde Prato-Amaren kanta Zabala-Nothing is gettin better anymore Pascal Gaigne eta Amaia Zupiria-Itxasoan laino dago Zabala-I can't believe we are that stupid Empty Files-Shadows Zabala-The haunting Telmo Trenor-In touch Zabala-You were right Grises-Galdu arte (feat. Jurgi Ekiza) Zabala-Its for your safety, don't stress Zabala-Martian Rave
4. atala
4. Rap-a
Laugarren atalean, Mikel Izarrak rapa eta azken aldian bogan dagoen trapa aztertuko ditu adituekin. Estilo eztabaidatsu hau aztertzeko mahai inguruan Xatiro, Gorpuzkingz, Txiltxoko eta XSakara artistak izango ditugu. Mark Luva ekoizlea eta Chill Mafiak ere haien hitzekin estiloa ezagutzera emango digute. "Ertzetatik" ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Podcasteko abestiak: Nizuri Tazuneri-"Hikata Zuka" Chill Mafia-"Ay ke emoción" Selektah Kolektiboa-"Koktel Molotoff" Clutchill, Bon Calso-TNT (Ekoizpena Mark Luva) ØDEI-"Terapia" (Ekoizpena Alkimia)
5. atala
5. Reggaea
Bosgarren atalean Mikel Izarrak Reggaea eta Jamaikatik etorritako beste estiloak (dancehalla, duba...) aztertzen ditu Ziztada artistaren laguntzarekin. Gonbidatu gehiago ere bildu ditu: Nikotina tolosarra, Mad Muasel Dancehall aitzindaria, Kai Nakai reggaeton abeslaria eta Aiaraldeko Soinu Sistema. "Ertzetatik" ertzetako soinuak erdigunera dakarren espazioa da, euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Podcasteko abestiak: Gorka Suaia ft Juantxo Arakama."Itota rmx" Nikotina."Originality" Ziztada eta Rlantz."Lorearen arantzak" Mad Muasel. "Bye bye itzala" Euskoprincess. "Lehendakari" Aiaraldeko Sinu Sistema "Zoroen kluba dublate"
6. atala
6. Paraleloak
"Ertzetatik" podcastaren seigarren atalean, Mikel Izarrak underground eta mainstrean terminoak aztertzen ditu Aitor Etxebarria artistaren laguntzaz. Orain 30 urtetik gora sortutako hitz hauek, baliagarriak al dira gaur egun? "Izarrak" atal honetarako gonbidatu ditu Okene Abrego, Inoreneroni, Bap! eta orain Gailu taldeko abeslaria, Distopia Mutante Donostiako musika esperimental kolektiboa eta Arratiako Mutilated Judge Grindcore bikotea. "Ertzetatik", ertzetako soinuak erdigunera dakartzan espazioa da, hauek euskal kulturan izan duten eragina aztertu nahian. Atal honekin osatuko dugu "Ertzetatik" podcastaren lehen denboraldia. Atal honetako abestiak: Anari-"Gu" Nickzzy, The Poing-"San Mames" Gailu-"Gaua" Aitor Etxebarria-"Cant see nobody" Mutilated Judge-"Liquen escleroatrófico" Mutilated Judge-"Txikhotia (Gorpuzkingz)" Aitor Etxebarria-"Vacant"