2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako xehetasun guztiak
Otsailaren 5ean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketaren xehetasun guztiak jaso ditugu Oier Suarez Arabako Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunaren eskutik. Azken finaleko bertsoaldi onenetako bi ere xehetu ditugu Errota-n, berotzen hasteko.
Legutioko bertsoaldi finenak
Arabako Bertsolari Txapelketan erabat murgildu aurretik, txapelketaz kanpoko saio bateko aleak xehetu ditugu, urtarrilaren 20an Legution izan zena zehazki. Onintza Enbeita, Oihane Perea, Jon Maia eta Amets Arzallus izan ziren bertsotan.
Dulantziko finalaurrekoarenak, Asier Otamendi irabazlearekin
Dulantzin jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen itzuliko azken finalaurrekoa. Asier Otamendik irabazi zuen. Oihane Perea, Paula Amilburu, Ander Solozabal, Izar Mendiguren eta Jon Ruiz de Pinedo izan zituen atzetik, hurrenez hurren. Dulantziko finalaurrekoaz eta bertsolaritzaz hitz egin dugu Errotan Otamendirekin, eta Dulantziko alerik onenak ere entzun ditugu.
Manex Agirre Legutio irabazlearekin elkarrizketa zabala
Manex Agirrek irabazi zuen Arabako Bertsolari Txapelketako Legutioko finalaurrekoa. Horren harira, elkarrizketa zabala egin diogu Errotan, eta ez bertsolaritzaz bakarrik. Legutioko bertsoaldi onenetako batzuk ere entzuteko tartea izan dugu.
Serapio Lopez finalista beterano debutanteari elkarrizketa
Serapio Lopez 57 urterekin aurrenekoz sailkatu da Arabako Bertsolari Txapelketako finalera. Finalera iristeko gakoak azaldu zituen Errotan, besteak beste. Aramaioko finalaurrekoko bertsoaldi onenak ere entzungai. Azken finalaurrekoa izan zen Aramaiokoa.