Chelo, Idoia eta Itzi pilotari profesionalak dira XX. mendeko 20. hamarkadan. Garai hartan, baina, emakumeek ez zuten askatasunik eta ezin zuten anbiziorik izan.
1. atala
1. Aitzindariak
Mexikoko txapeldun izateko zorian, Chelok haurdun dagoela jakingo du.
2. atala
2. Irabazteko tantoa
Mexikoko txapeldun berria den Chelo zerraldo dago frontoian. Bitartean, Itzi kontinente zaharrera heldu da Ane bereganatu nahian.
3. atala
3. Kopetan tiro
Idoiak ezin die zorrei aurre egin. Itziren aitak berebiziko kontratua eskaini dio alabari. Mexikon, Chelok gurpil-aulkian jarraitzen du.
4. atala
4. Eduki behar dena
Idoia eta Itzi adiskidetu egingo dira biek bat hartu eta frontoi baten jabe izan nahian. Horretarako, baina, funtsezkoa dute Aneren senarra.
5. atala
5. Putak
Emakumezkoen frontoi berria gauzatu da, baina Idoiak eta Itzik arazoak izango dituzte Donostian.
6. atala
6. Idazluma
Idoiak semea berreskuratu nahiko du haren gurasordeak Bartzelonan bizitzera doazela jakitean.
7. atala
7. Ateoen zerua
Idoiari eta Itziri hilketa leporatuko diete eta Mariok kartzelatik atera nahiko ditu.
8. atala
8. Kimera
Alargundu ostean, Ane pilotan hasi da berriro eta Euskal Herriko izarra da. Idoia eta Itzi, berriz, Mexikora heldu dira.