Saio honetan, Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria auzitegiko medikuak auzitegiko teknika guztien berri emango dute, hezurrek emandako informaziotik abiatuta, kasu kriminaletan gertatutakoa egia den jakiteko.
1. atala
José Bretón
Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Dani Alvarez kazetariak azken urteotako krimen lazgarrienetako bat berreraikiko dute: Breton auzia.
2. atala
El caso de Txetxu Ezkerra
Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Dani Alvarez kazetariak Txetxu Ezkerraren kasua aztertuko dute. Txetxu Ezkerra 2012ko otsailaren 15ean desagertu zen Mena Haranean (Burgos), modu misteriotsuan, eta haren gorpua La Embina mendietako leize batean aurkitu zuten, desagertu eta hiru hilabetera. Doroteo Brcalzasi, Txetxurekin negozioak zituen inguruko abeltzaina, bere hilketaren erruduntzat jo zuten.
3. atala
Fosas de la Guerra Civil
Lur azpian dauden hezurrak argitara ateratzea eta Gerra Zibilean desagertutako pertsonen istorioak ixtea da kapitulu honen helburua
4. atala
Caso Asunta Basterra
Paco Etxeberria auzitegiko antropologoak eta Dani Alvarez kazetariak azken urteotako krimen krudel eta misteriotsuenetako bat berreraikiko dute: Asunta kasua.
5. atala
Aintzane Garay
Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Dani Alvarez kazetariak Bakiotik gertu dagoen baso eremu batean bortxatu eta hil zuten Aintzane Garay Barrikako gaztearen kasu tragikoa aztertuko dute.
6. atala
Caso Lasa y Zabala
Paco Etxeberriak eta Dani Alvarezek Paco gehien markatu duen kasuaren txostenak errepasatuko dituzte, bai pertsonalki, bai profesionalki: Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren hilketak, GALen lehen hildakoak.
7. atala
El caso de Marta Couceiro
Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria antropologo forentseak iruzur eta hilketa kasu beldurgarri batean murgilduko dira: Marta Couceiro 17 urteko gaztearen gorpua gurasoen udako etxean aurkitu zuten, Gorlizen. Bere mutil-laguna, David Villafañe, erruduntzat jo zuten. Hilketaren arrazoia: hil baino aste batzuk lehenago Martak sinatutako bizi-aseguru batzuk kobratzea.
8. atala
El caso de Amaia Azkue
Dani Alvarez kazetariak eta Paco Etxeberria antropologo forentseak, gehien hunkitu gaituzten kasu berrienetako bat gogoratuko dute: Amaia Azkuerena, 39 urteko Zarauzko bizilaguna. Bere gorpua, eskuak lotuta eta burezurra irekita, 2011ko Martxoaren 16an agertu zen Ibai – Eder urtegiko uretan (Azpeitia).
9. atala
El caso del falso Shaolin de Bilbao
Juan Carlos Aguilar-ek, Shaolin faltsua eta 'Oceano de la tranquilidad' monasterioaren sortzailea, bi emakume hil eta horietako bat zatikatu zituen Bilboko 'Zen 4' gimnasioan, 2013ko ekainaren 2an.
10. atala
Las niñas de Alcasser
Paco Etxeberriak eta Dani Alvarezek herrialde osoa hunkitu zuen gertakari tragiko bati helduko diote: Alcàsser-eko neskatoen hilketa hirukoitza.
11. atala
Consecuencias de las bombas. Hipercor
Bonben ondorioei buruzko kapitulua. Bereziki, ETAk Bartzelonako Hipercor merkataritza-gunean bonba-autoarekin egindako atentatuari buruz. Atentatu hartan, 1987ko ekainaren 19an, 21 pertsona hil eta 45 zauritu ziren.
12. atala
Yak 42
Paco Etxeberria antopologo forentseak eta Dani Alvarez kazetariak azken urteotako kasurik polemikoenetako bat gogoratuko dute: 2003an Turkian lurra jo zuen Yak-42a. Bertan, Espainiako 62 militar hil ziren.