Telebistako abentura-reality muturrekoena. Taldeka banatutako lehiakideek proba fisiko eta mental gogorrei egin behar diete aurre ingurune basatietan. Erresistentziak, estrategiak eta norbere burua gainditzeak soilik eramango dituzte helmugara.
46. atala
Ikusleen lehiakide gogokoena
45. atala
45. atala: Final Handia
Monty-k Konkistatzailearen 22. edizioaren irabazle izendatu du, Haitissenen egindako amaiera ikusgarri baten ondoren. Beasaingo lehiakideak Aimar eta Jaio gainditu zituen azken proba batean: helikoptero-jauzia, igeriketa, sokak, tranpolinak, urpekaritza eta tirolina bat. Montyk 20.000 euro eraman zituen, eta, gainera, errekor absolutu bat ezarri zuen: bederatzi aldiz izendatu zuten, eta bederatzi doluak irabazi zituen, bat ere galdu gabe.
44. atala
Azken Asanblean, Libek, Jaiok eta Nereak erabaki garrantzitsu bat hartu zuten: Aimar finalista bihurtzea. Hala ere, haientzat bidea ez da oraindik amaitu. Garfioetako dueluan egindako saio kaskarraren ondoren, hirurek azken eta erabakigarria izango den probari egin beharko diote aurre. Nork lortuko du finalerako txartela, eta nor geratuko da atarian?
43. atala
Katxarroren irteerak Corocoteak final handitik kanpo utzi ditu. Monty dagoeneko lehen finalista bihurtuta, Jaiok, Aimarrek, Nereak eta Libek denboraldiko Immunitate Joko erabakigarrienari egingo diote aurre, helburu bakar batekin: finalerako plaza eskuratzea. Nork lortuko du Montyrekin batera ikurriñaren alde borrokatzea, eta nor geratuko da finalaren atarian?
42. atala
Montyren garaipenak final handian sartzeko bidea ia erabat zabaldu dio, baina oraindik argitu beharreko galdera bat dago: zer egin behar du hain desiratutako hitzorduan bere lekua ziurtatzeko? Zer gertatuko da Asanblean? Nork jokatuko du bere jarraipena Escalas Elásticas deituriko dueluan? Dena airean dagoela, erabaki bakoitzak berebiziko garrantzia izango du eta lehiaketaren azken txanpa markatuko du.
41. atala
Abenturan sei lehiakide baino ez dira geratzen, eta final handia inoiz baino gertuago dago. Hala ere, atal honetan inmunitate bat baino askoz gehiago dago jokoan: haietako bat final handian bere lekua ziurtatzear egon liteke. Horretarako, bere trebetasunak muturreraino probatuko dituen inmunitate-joko erabakigarri bat irabazi beharko du: Labirinto. Nork lortuko du garaipena eskuratzea? Eta zer egin beharko du final handian bere lekua ziurtatzeko?
40. atala
Alcatrazen, lasaitasuna bukatu da. Aimar eta Rushen arteko tentsioa punturik kritikoenera iritsi da, eta dena alda dezakeen erabaki bati aurre egitera behartuta daude: bietako zeinek emango du pausoa bere jarraipena dueluan jokoan jartzeko? Montyk eta Jaiok ez dute denborarik galtzen Aimar eta Rushen arteko liskarra eta Corocote aliantzaren haustura aprobetxatzeko, euren estrategia berriz kalkulatu eta egoerari etekina ateratzeko. Nork jokatuko du bere abentura Árbol Gigante dueluan? Nor geratuko da finalaurreko txanpatik kanpo?
39. atala
Galairen irteeraren ondoren, eta final handia gero eta hurbilago dagoela, tentsioa erabat lehertu da Corocote aliantza hautsi ostean. Aliantza berrien, traizioen eta azken orduko estrategien artean, lehiakideek euren etorkizuna izango dute jokoan hurrengo Immunitate Jokoan: Cangrejos.
38. atala
Porrotaren ostean, Galaik aurrerapausoa eman eta bere burua nominatu du Aimar duelutik sahiestuz. Asanblean erabakiko dute nor ariko den Corocoteren aurka, eta hirugarren izena Libe eta Jaioren esku egongo da. Aukeratuek abenturako duelurik beldurgarrienetako bati egin beharko diote aurre: Puente Pilotes.
37. atala
Galaik eta Rushek azken kolpea eman diete Yocahuei, Palmeretako dueluan Keni garaitu eta kanporatu ostean. Baina okerrena iristear dago: Montyk oraindik ez daki abenturan zuen aliatu handiena galdu duela. Nola erreakzionatuko du bere bidelagun leialaren erorketa ezagutzen duenean? Bien bitartean, Aimarrek hautsi egin du urdinen eta horien arteko eraso ezaren ituna, Rush nominatzean, eta gerra piztu du azken txanpa bete-betean. Eta tentsioa gorenean dagoela, iritsi da “Escaleras al cielo”, final handiaren aurreko jokorik erabakigarriena.
36. atala
Immunitate Jokoa irabazi ondoren, Montyk eta Aimarrek nominazio lepoko boteretsu bat dute esku artean, eta elkarrekin erabaki beharko dute nori eman. Bien bitartean, Asanbladan, gainerako lehiakideak fitxak mugitzen hasiko unifikazio fase berri honetan; aliantzak eta benetako asmoak agerian gelditzen hasiko dira. Tentsioaren eta maniobra estrategikoen artean, Galairen aurka Palmeras dueluan nor arituko den erabaki beharko dute.
35. atala
Janiren ustekabeko abandonuaren eta Gonzaren kanporaketaren ondoren, abentura bere unerik erabakigarrienean sartu da. Bederatzi konkistatzaile daude oraindik lehian: hiru Guaban, hiru Corocote eta hiru Yocahu, orain arteko banaketak alde batera utzi eta unifikazio faseari aurre egitera behartuta. Aliantzak kolokan dauden bitartean eta estrategiak une oro aldatzen ari direnean, Immunitate Joko berri batek guztien patua markatuko du: Red Invertida.