
Carrero Blanco, Francoren Gobernuko presidentea, egunero legez mezetara doa, Serrano kalean dagoen Jesuiten elizara. Bere atzetik jaunartzen duen gizona, Arriaga, bere bahiketa eta ondoren heriotza antolatzen ari den ETAko kidea da. 100 kilo GOMA-2 jarri zituen errepidearen tunelaren azpian eta Carrero Blanco hiltzeaz gainera, bere bizkartzaina eta autoaren gidaria ere hil zituzten.