Zer egin, datorkigunaren aurrean? Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Guillermo Roak gidatutako saioa, Elhuyarrekin elkarlanean.
1. atala
2026/10/20
Zuhaitz zaharrak eta fluorra duten kutsatzaileak
Sandra Myrna Díaz botanikariarekin hitz egin dugu zuhaitz zaharrei buruz. Elkarrizketa osoa ekarri dugu. Gainera, Nestor Etxebarria Loizate eta Belen González Gaya adituek fluorra duten kutsatzaileak topatu dituzte munduan, Goierritik Groenlandiaraino.
2. atala
2026/10/13
Auto ilarak, zergatik?
Irati Diez Virto dibulgatzaileak egunerokoan izaten dugun gai bat ekarri digu: trafikoa eta auto ilarak. Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Kasu batzuetan geratu egiten da trafikoa. Bada azalpenik, eta, are gehiago, ilaren sorrera zailtzeko teknikak ere badaude.
3. atala
2026/10/06
Zuhaitz zahar bereziak
Sandra Myrna Díaz biologo argentinarraren hitzak ekarri ditugu, zuhaitz zaharrak ez direla zaharrak esateko. Eta Aranzadiko Luzia Urkiola Azpiazu botanikariak hitz egin digu Euskal Herriko aparteko zuhaitzei buruz.
4. atala
2026/09/29
Adi errepidean! Arauak aldatu dituzte
Urriaren 1ean DGTk mugikortasun-arau berriak jarriko ditu indarrean. Don Boscoko Javi Oskoz automobilgintzako irakasleak kontatuko digu zer berri dauden.
5. atala
2026/09/22
Ekologikoa nork kontrolatuko du?
ENEEK-Ekolurra elkartea Eusko Legebiltzarrean izan da ekoizpen ekologikoaren kontrolaz eta ziurtagiriez hitz egiten. Defendatu dute erakunde publikoek jarraitu behar dutela kontrola egiten, hori alda dezakeen lege-proposamen bat dagoelako. Xabier Lejarzegi zuzendaria izan da gurekin hau azaltzeko. Irailaren 23a da nekazaritza ekologikoaren Europako eguna.
6. atala
2026/09/15
SOS hontzak
Jabi Zabala Albizuak EHUko zoologoak azaldu digu mozoloa desagertzeko bidean dela Bizkaian. Hala erakutsi digute, argi, azken urteotako ikerketek. Zoologoen ustez, desagertzearen arrazoi nagusia haren habitataren zatiketa da. Euskal Herriko hontzen egoerari erreparatuko diogu, eta Europako beste hainbat tokitan nola dauden begiratuko dugu.
7. atala
2026/09/08
Landareak nola eta zertarako komunikatzen dira?
Edurne Ayusok Fagus Alkiza aipatuko digu: Gipuzkoako onddoen dibertsitateari buruzko erakusketa. Irati Diez Virto biologoak eta dibulgatzaileak berriz, landareak ekarriko dizkigu: nola komunikatzen dira haien artean eta zertarako? Hipotesi asko daude, bai eta baieztatutako komunikazio-metodo ugari ere, botanikaren munduan.
8. atala