Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.
2. atala
2026/09/10
Yerma, Beire, Ibai Sarasua eta Katiuskak
Lara Izagirrek ¿Yerma¿ antzezlana pantaila handira eramango du. La Dramática Errante konpainiako Ane Pikaza eta María Goiricelayak jo zuten beregana eta ordutik elkarrekin egin dute bidea. EHUn elkartu gara beraiekin. Beire talde jaioberriak ¿Txikia¿ eta ¿Beira¿ abestiak jo ditu Arrasateko Kulturolan. Bulkada batek eraginda itzuli du euskarara ¿Napalm Al Cor¿ eleberria Ibai Sarasuak. Orion elkartu gara bere kultur proposamenak jasotzeko. Zarautzeko Vista Alegre azoan batu gara Leire, Maider eta Garazirekin. Beste talde batzuetan jotzetik datoz, eta duela urte bete pasatxo sortu zuten Katiuskak. Orain, hiru kantu argitaratu dituzte.
3. atala
2026/09/17
Basa Basa, Simulacro, Sahatsa Jauregi eta Ane Arzelus
Donibane Lohizuneko ezleku honetan hartu gaitu Lumi taldearen musikak. Nahia Zubeldiak aurkeztu digu ¿BASA BASA¿, Benoît Bonnefrite artista okzitaniarraren erakusketa. Moï moï kolektiboak antolatzen duen Udada jaialdiaren parte da. Nitya Lopez Saitua zinamgileak bere lehen luzemetraia estreinatuko du Donostia Zinemaldian. Fikzioa eta dokumentalaren arteko mugan jolasten duen filmak bere gurasoen banaketa du oinarri. Zabalburu Plazaren atzeko aldean elkartu gara Sahatsa Jauregirekin: Bilbo asko kontzentratzen diren tokian. Materialen eta bitartekoen konbinazio bat proposatu digu. Ideia bat edo mezu zehatz bat nola marraztu. Akaso horrek definituko luke Ane Arzelus irudigilearen sorkuntza prozesua. Bere etxean egiten du lan, eta bertan erakutsi dizkigu azken aldian sortu dituen irudiak.
4. atala
2026/09/24
Ertibil, Rosalind Nashashibi, Begoña del Teso eta Aitziber Barriga
Ertibil erakusketa ibiltaria bisitatu dugu Bilboko Rekalde Aretoan. Bizkaian bizi diren 18 artisten lanak biltzen ditu. Horien artean daude Markel González, Estela Miguel, Argiñe Ceballos eta Martzel Do Nascimento. Beraien obrak azaldu dizkigute. ¿Get me a stone¿ erakusketak Rosalind Nashashibi artistaren margolan batzuk eta pelikula bat biltzen ditu. Gaur egun, Gazak duen egoerarekiko artistaren inplikazio afektiboa eta politikoa islatzen dute. Artium museoan bisitatu daiteke. Drakula noiz agertuko zain, Igeldoko hilerrian egin dugu zita Begoña del Teso zinema kritikariarekin. Bitartean, bere gustuko pelikula, musika eta liburuei buruz aritu gara solasean. Argazkilaritza fotokimikoa egiten du azken urteetan Aitziber Barrigak He`kate¯ espazioan. Baffest-en aurkeztuko den ¿Lainoak Itzalartean¿ erakusketa osatzen ari da orain. Basoa da material ezberdinetan jaso duena.
5. atala
2026/10/01
Sidari, Inurri Itsuak, Ane Mei Aspiazu eta Gerezi Jauregi
Bi bikote, bata gaztea bestea zaharra, interrail bidaia bat eta maitasun eternoa promesten duen Sidari irla. Hori da Kepa Errasti, Getari Etxegarai, Iholdi beristain eta Hodei Arrastoa aktoreek taularatuko duten antzezlanaren abiapuntua. Igor Legarreta zuzendariak ¿Inurri Itsuak¿ pelikulako sekuentzia bat erakutsi digu. Gernikako Kult Parnasoan elkartu gara, Mikosis taldeko gitarrajolearekin. Musikaren bueltako erreferentzietan zentratu da Ane Mei Aspiazu bere gomendio kulturaletan. Alkizako Ur Mara museoan aritzen da lanean Gerezi Jauregi. Tapiz bat egiten harrapatu dugu bertan eta museoan ikusgai jarri duen bere lanaren zati bat erakutsi digu.