160. atala
19/06/2026
Manu Muniategiandikoetxea
Pinturan zein eskulturan eign du lan Manu Muniategiandikoetxeak. Erroman egon da erresidentzia batean, eta bertan hasi zuen proiektua erakutsi digu, spray-aren keinua eta tramen bilakaera ari da ikertzen, besteak beste.
156. atala
12/06/2026
Mutur Beltz, landa eta artea ehuntzen
Laurita Siles eta Joseba Edesa bikoteak bi helburu nagusirekin sortu zuten Mutur Beltz proiektua. Batetik, Karrantzako artileari balioa emanez bertako ardien egoera hobetzea; eta bestetik, artea eta kultura landa eremura eramatea.
152. atala
05/06/2026
Asier Handy, naturatik sortzen
Naturan marrazteak eguneroko errutinatik ihes egin eta arnasa hartzeko parada ematen dio Asier Handy muralistari. "La aldea del viento" erakusketa bisitatu dugu, eta aukera aprobetxatuz, muralgintzaz ere aritu gara hizketan.
148. atala
29/05/2026
Xanti Rodriguez, fantasiazko mundu digitalak
Fantasiaz beteriko unibertso propioa duen zinemagilea eta VFX teknikaria da Xanti Rodriguez. Bere ideietatik gure pantailetara dagoen bidaia nolakoa den erakutsi digu, bai teknikoki eta baita kreatiboki ere.
144. atala
22/05/2026
Gari Arambarri, materia eta esperimentazio analogikoa
Gaur egun ezinbestekoa da Gari Arambarrirentzat irudia analgoikoan jasotzea. Hainbat pelikula esperimental egin ditu materia, keinua eta paisaiaren inguruan hausnartzeko. Esku artean duen "Biharrak marrazteko gaurrak behar dira" proiektua ere erakutsi digu.
140. atala
15/05/2026
Natalia Albeniz, hausnarketarako ilustrazioak
Gizarteko buruhausteak lehen pertsonan jasotzen ditu Natalia Albeniz ilustratzaileak. Material, kolore zein teknika ezberdinen konbinazioekin ikuslearen interpretazioa bilatzen du bere lanetan.
136. atala
08/05/2026
Meison, lagunekin gozatzeko Pop-a
Meison talde Berriztarrak, pop erritmoak eta soinu elektronikoak uztartzen ditu. Berriki kaleratu duten "Ultrapop" disko berria dela eta, taldeko kideekin batu gara sortze prozesuaz eta diskoaren atzean dagoenaz hitz egiteko.
132. atala
01/05/2026
Läks, laguntasuna garagardo artean
Enkarterriko lau lagunek osatutako taldea da Läks. ´Trago luze artean´ sortua, lehen diskaren izenak dioen modura. Eskualdeko jatorri eta influentziei gogor lotzen dira, ´Hemen gaude´ bigarren diskan erakusten duten bezala.
128. atala
24/04/2026
Andoni Arzallus, tradizioaren artisaua
Hobby moduan hasi zena ogibide bihurtu du Andoni Arzallus gazteak. Arenza proiektua aterpetzen duen Usurbilgo tailerrean hartu gaitu eta musika tresna tradizionalak nola egiten dituen erakutsi digu.
124. atala
17/04/2026
Ane-Mai Höök, ezlekuak enkoadratzen
La Grieta kolektiboaren parte da Ane-Mai Höök artista. Pertsonok ezlekuekin sortzen ditugun harremanak aztertzen ditu bere koadroetan, erreserba eta errepikapena erabiliz batik bat. Lumbreras Galerian duen erakusketa bisitatu dugu: ¿Dagoeneko beste orain bat da¿.
120. atala
10/04/2026
YunPing Li, identitatearen autoerretratua
Artista bisuala da YunPing Li. Argazkilaritza eta performancea lantzen ditu, bere gorputza lehen lerroan jarriz. Autoerretratuen bidez generoa, sexualitatea edota jatorria bezalako gai kolektiboak jorratzen ditu.
116. atala
27/03/2026
Bernarda, barrenak askatuz marrazten
Haren etxean hartu gaitu Bernarda marrazkilariak. Barrenak hustu eta galderei erantzunak bilatzeko bide gisa ulertzen du marrazkia, besteak beste. Azken urteetako pegatina, fanzine eta lanak erakutsi dizkigu.