Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.
41. atala
18/06/2026
Erresonantziak, EHZ festibala, Turista eta Manu Muniategiandikoetxea
Arte garaikidean sortzaile diren euskal emakume artisten lana ezagutzera emateko asmoz sortu da Erresonantziak dokumental seriea. Hirugarren atalaren grabaketan izan gara, protagonista: Gema Intxausti. Euskara erdigunean jarrita urtez urte Ipar Euskal Herria elkargune bihurtzen du EHZ festibalak. Aurtengoa 30. edizioa izango da, eta urteurrena ospatzeko ¿Auzolanaren Lurretan¿ liburua kaleratu dute besteak beste. Harkaitz Canoren, María Muren eta Miren Gaztañagaren kultur proposamenak maletan sartu eta ekin diogu azken bidaiari ere. Belgikan, Katalunian, Estatu Batuetako aireportuetan, Bilbon, Turkian eta Memphis-en egon gara. Pinturan zein eskulturan eign du lan Manu Muniategiandikoetxeak. Erroman egon da erresidentzia batean, eta bertan hasi zuen proiektua erakutsi digu, spray-aren keinua eta tramen bilakaera ari da ikertzen, besteak beste.
40. atala
11/06/2026
Aztura, Sal del Coche, Eskua eta Mutur Beltz
NODE konpainiaren 10.urteurrena ospatzeko sortu da ¿Aztura¿ ikuskizuna. Konpainiaren aurreko lanen baturatik sortu duten pieza da, euskal tradizioa dantza garaikidearekin nahastuz. Elementu berri bat gehitu diote ordea, Irati Bilbaoren zuzeneko ahotsa. Sal del Coche taldeak ¿Salir de casa¿ abestia jo du Arrasateko Kulturolan. Harkaitz Cano, María Mur eta Miren Gaztañaga, eskuaz hitz egiten aritu dira; eta hauek, eskuz esku ibili diren kultur proposamenak: Isaac Rosa, Win Vandekeybus, Liliana Cavani, Bruno Munari, Alison Bechdel, Thelma eta Louise. Laurita Siles eta Joseba Edesa bikoteak bi helburu nagusirekin sortu du Mutur Beltz proiektua. Batetik, Karrantzako artileari balioa emanez bertako ardien egoera hobetzea; eta bestetik, artea eta kultura landa eremura eramatea.
39. atala
04/06/2026
Sonus Fossio, Gori Gori, Soka eta Asier Handy
Oihana Vesga dantzari eta koreografoak sortutako pieza da Sonus Fossio, Lorea Burge bidelagun izanda. Erritmoaren inguruko ikerketa bat planteatu dute, gorputzak musika egiteko duen gaitasunari tiraka. Gori Gori taldeak "Granma" abestia jo du, zuzenean. Harkaitz Cano, María Mur eta Miren Gaztañaga, sokaz aritu dira. Proposamenen artean agertu dira Louise Bourgeois, Mikel Gurrea, Cecilia Vicuña, Arteleku, Gravity, Jeff Wall eta Donna Haraway. Naturan marrazteak eguneroko errutinatik ihes egin eta arnasa hartzeko parada ematen dio Asier Handy muralistari." La aldea del viento" erakusketa bisitatu dugu, eta aukera aprobetxatuz, muralgintzaz ere aritu gara hizketan.
38. atala
28/05/2026
Adarbakarra, Nire historia kontatzeko, Gasolindegiak eta Xanti Rodriguez
¿Eta zuk, sinesten duzu adarbakarretan?¿. Galdera horri tirako sortu dute Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek ¿Adarbakarra¿ antzezlana. Euskalduntasua begirada kuir batetik berriterpretatzeko ariketa praktiko bat dela diote. The Palestinian Museum Digital Archive bilduma 20.000 argazkiz osatuta dago. Bertoko herritarren eguneroko bizitza erakusten duten 120 argazki aukeratu ditu Pablo Llorca komisarioak, eta orain, Okendo Kultur Etxean daude ikusgai ¿Nire historia kontatzeko¿ erakusketan. Gasolindegietan hartutako kasete zaharrak martxan jarri eta gasolindegiz gasolindegi ibili gara kultur proposamenen bidaia berri honetan Harkaitz Cano, María Mur eta Miren Gaztañagarekin. Fantasiaz beteriko unibertso propioa duen zinemagilea eta VFX teknikaria da Xanti Rodriguez. Bere ideietatik gure pantailetara dagoen bidaia nolakoa den erakutsi digu, bai teknikoki eta baita kreatiboki ere.
37. atala
21/05/2026
Mutis, Zineb Sedira, Olaia Aguayo eta Gari Arambarri
¿Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer¿ du izena Mutis espazioak abian jarri duen aurreneko dantza ikuskizunak. Olatz De Andrés da zuzendaria eta dantzarien gehiengoa Mutiseko lehen eta bigarren promoziokoak. ¿Standing here wondering which way to go¿ izeneko erakusketa ikusgai dago Tabakaleran. Zineb Sedira artista frantziar-aljeriarrak kulturaz, erresistentziaz, denboraz zein identitateaz hausnartzen du lau eszenatan banatutako proiektu honetan. Maiatzaren 14an estreinatu zen ¿Jone, Batzuetan¿ filma Primeran plataforman. Aitzakia hori baliatuta, filmeko protagonista den Olaia Aguayorekin elkartu gara Aprikanon, bere kultur proposamenak ezagutzeko. Gaur egun ezinbestekoa da Gari Arambarrirentzat irudia analgoikoan jasotzea. Hainbat pelikula esperimental egin ditu materia, keinua eta paisaiaren inguruan hausnartzeko. Esku artean duen ¿Biharrak marrazteko gaurrak behar dira¿ proiektua ere erakutsi digu.
36. atala
14/05/2026
Nicholas Nixon, Holz Und Blech, Iratxe Perez eta Natalia Albeniz
Maitasuna, bakardadea, harremanak, bizitza eta naturaltasuna dira Nicholas Nixonen argazkien ardatz nagusiak. Gai horiek guztiak ikusgai daude Rekalde aretoan. Holz Und Blech jaialdiak hamar urte bete ditu aurten. Zizu zenaren omenez sortu zuten Azkoitia osoa doinu elektronikoz betetzeko helburuarekin. Jaialdiaren aurreko egunean harrapatu ditugu prestaketa lanetan. Bilboko San Antongo zubiaren parean elkartu gara Chulería, Joder! taldeko abeslariarekin. Bizkaiko hiriburutik gehiegi aldendu gabe, Iratxe hobeto ezagutzeko balio duten 6 gomendio jaso ditugu. Gizarteko buruhausteak lehen pertsonan jasotzen ditu Natalia Albeniz ilustratzaileak. Material, kolore zein teknika ezberdinen konbinazioekin ikuslearen interpretazioa bilatzen du bere lanetan.
35. atala
07/05/2026
M ikuskizuna, AT, Telmo Irureta eta Meison
Ane Zubeldia idazleak eta Arantza Iglesias dantzariak elkarlanean sortu duten lehen lana da ¿M, ahalegin infinitu bat¿. Hitzei esanahia kendu eta hauek nola gorputztu daitezkeen, hori izan da ikerketa prozesuaren muina. AT musika taldeak ¿#3¿ kantua jo dute Arrasateko Kulturolan. Oholtza eta kamerak alde batera utzita, Intxaurrondoko kaleetan zehar bere proposamen alai, vintage eta jostagarriak aurkeztu dizkigu Telmo Iruretak. Meison talde Berriztarrak, pop erritmoak eta soinu elektronikoak uztartzen ditu. Berriki kaleratu duten ¿Ultrapop¿ disko berria dela eta, taldeko kideekin batu gara sortze prozesuaz eta diskoaren atzean dagoenaz hitz egiteko.
34. atala
30/04/2026
Ultimatum, Veneziako Bienala, Ainhoa Garcia eta Läks
Led Silhouette dantza konpainiaren azken ekoizpena agortzen ari den munduaren larrialdi eta kolapso egoeratik abiatzen da. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez arduratu dira zuzentzeaz, baina oraingo honetan, oholtza gainean ere izango dira. Duela berrogeita hamar urte euskal artista, zinemagile, musikari eta poeta talde batek Veneziako Bienalean parte hartu zuen, 1976an antolatu ziren ¿Amnistia denontzat¿ jardunaldietan. Han erakutsitako lan batzuk errepasatu ditugu Miren Vadillo ikerlariarekin. Naxker eta Puntu Takoma taldeak ditu bere ibilbidean Ainhoa Garciak. Atarrabian egin dugu hitzordua, bere proposamen kuttunak ezagutu eta berari buruz gehiago jakiteko. Enkarterriko lau lagunek osatutako taldea da Läks. ¿Trago luze artean¿ sortua, lehen diskaren izenak dioen modura. Eskualdeko jatorri eta influentziei gogor lotzen dira, ¿Hemen gaude¿ bigarren diskan erakusten duten bezala.
32. atala
16/04/2026
Etena, Taghufi, Xabin Fernandez eta Ane-Mai Höök
Benetan askeak al gara, ala inertzien eta sistemen barruan harrapatuta bizi gara? Hori da ¿Etena¿ antzezlanak galdetzen duena. Miren Gaztañagak zuzendu eta Zelako kultur ideiak-ekin modu kolektiboan osatu duen lana da. Taghufi taldeak ¿Afrak N Tiddukla¿ kantua jo du zuzenean Arrasateko Kulturolan. Ibiur urtegiko inguruak bereziak dira sortzaile eta Xabin Fernandez antzerkilari legorretarrarentzat. Pepa eta Luma txakurren baimenarekin, haren gustuko musika, podcast, ikuskizun eta liburuak aurkeztu dizkigu. La Grieta kolektiboaren parte da Ane-Mai Höök artista. Pertsonok ezlekuekin sortzen ditugun harremanak aztertzen ditu bere koadroetan, erreserba eta errepikapena erabiliz batik bat. Lumbreras Galerian duen erakusketa bisitatu dugu: ¿Dagoeneko beste orain bat da¿.
31. atala
09/04/2026
Zirkulu batetik begira, Furfuria, Mattin Zeberio eta YunPing Li
Catalina Lozano komisarioak zinema etnografikoaren begirada deseraiki eta metodologia zalantzan jartzen dituzten lanak bildu ditu Gasteizko Artium museoan. Arantza Santestebanek gidatu gaitu erakusketa kolektibo honetan barrena. Ahotsa eta mugimendua lantzen ditu ¿Furfuria¿ dantza piezak. Nerea Gurrutxagaren bakarkako lan honek amonaren iruditegia du oinarri, gorputza memoriaz betetako artxibo biziduna dela erakusteko. Mattin Zeberio musikari eta ekoizlearekin elkartu gara Tolosan bere gustuko liburu, disko eta pelikulak ezagutzeko. Artista bisuala da YunPing Li. Argazkilaritza eta performancea lantzen ditu, bere gorputza lehen lerroan jarriz. Autoerretratuen bidez generoa, sexualitatea edota jatorria bezalako gai kolektiboak jorratzen ditu.
30. atala
27/03/2026
Xabi Mendizabal, Kolapsoa, Judy eta Bernarda
Xabi Mendizabal zaharberritzean aditua izateaz gain, erraldoiak txikitatik gustuko dituen artista da. Oñatin elkartu gara berarekin, tailerrean egiten dituen proiektuak ikusi eta azken lanak gertutik ezagutzeko. Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedroren antzezlan berria da Kolapsoa. Umoreaz baliatuz, publizitate agentzia bat eraiki dute kapitalismoaz barrutik hausnartu eta kritika egiteko.Pagasarri mendiaren azpian egin dugu hitzordua Judy musikari eta ekoizlearekin bere kultur proposamenak ezagutzeko. Haren etxean hartu gaitu Bernarda marrazkilariak. Barrenak hustu eta galderei erantzunak bilatzeko bide gisa ulertzen du marrazkia, besteak beste. Azken urteetako pegatina, fanzine eta lanak erakutsi dizkigu.
29. atala
19/03/2026
Baratza Aretoa, Katixa Goldarazena, Siwanaba eta Maitane Gartziandia
Unai eta Garazi Lopez de Armentia neba-arrebekin elkartu gara Gasteizko Baratza Aretoan. Baratzak egonaldiak, klaseak, tailerrak eta programazio eszenikoa eskaintzen ditu, eta horren lekuko ere izan gara. `Tiempo párpado¿ eta `Imagen y hueso¿ liburuak argitaratu ditu Katixa Goldarazenak. Lehenak marrazkiak biltzen ditu eta bigarrenak irudieatatik eratorritako testuak. Bietan aurkitu ditugu gorputzak, biolentzia eta desioa. Guztiak animaliatasun bortitz batek zeharkatuak. DJ Siwanabak garai eta estilo ezberdinetako musikak nahasten ditu, beti ere, bere Nikaraguako jatorria presente izanik. Karibeko kutsua mantendu du ere bere kultur proposamen hauetan. Abadiñon Maitane Gartziandia ilustratzailearekin bildu gara. `Bikoteka¿ sormen astean sortu duen azken lanari buruz hitz egiteaz gain, bere ibilbidean egindako beste hainbat proiektu ere izan ditugu hizpide.