7. atala
2026/10/20
Zas, arte garaikide emergente eta lokala
Gasteiztar sortzaile eta bizilagunentzat, arte garaikidera aukera leiho bat da ZAS espazioa. Hamar urte egin dituzte ostegunero ateak zabalduz, hamaika proiektu pilatu dituzte bertan. San Anton plazara hurbildu gara azken lanen berri jasotzera.
6. atala
2026/10/12
Musikaren ospakizuna, Arriagaren aterkipean
200 urte dira Juan Crisóstomo Arriaga hil zela eta horren omenez, bilboko koraletik hainbat sortzaile bildu dituzte, antzerki obra musikatu bat osatzeko. Belaunaldien arteko transmisioaren, irudimenaren eta jarraikortasunaren sinbolo bihurtu dute ‘Arriagaren Aterkia’ obra.
5. atala
2026/10/05
Sidari, Xake Produkzioaken bidai berria
Bi bikote, bata gaztea bestea zaharra, interrail bidaia bat eta maitasun eternoa promesten duen Sidari irla. Hori da Kepa Errasti, Getari Etxegarai, Iholdi beristain eta Hodei Arrastoa aktoreek taularatuko duten antzezlanaren abiapuntua.
4. atala
2026/09/29
Ertibil 2026, Bizkaiko arte garaikide uzta
Ertibil erakusketa ibiltaria bisitatu dugu Bilboko Rekalde Aretoan. Bizkaian bizi diren 18 artisten lanak biltzen ditu. Horien artean daude Markel González, Estela Miguel, Argiñe Ceballos eta Martzel Do Nascimento. Beraien obrak azaldu dizkigute.
2026/09/22
Lohia, izurdea eta auditorium ohi bat
Donibane Lohizuneko ezleku honetan hartu gaitu Lumi taldearen musikak. Nahia Zubeldiak aurkeztu digu "BASA BASA", Benoît Bonnefrite artista okzitaniarraren erakusketa. Moï moï kolektiboak antolatzen duen Udada jaialdiaren parte da.
3. atala
2026/09/15
Lara Izagirreren "Yerma"
Lara Izagirrek "Yerma" antzezlana pantaila handira eramango du. La Dramática Errante konpainiako Ane Pikaza eta María Goiricelayak jo zuten beregana eta ordutik elkarrekin egin dute bidea. EHUn elkartu gara beraiekin.