157. atala
19/06/2026
Erresonantziak, arte garaikidearen oihartzunerako
Arte garaikidean sortzaile diren euskal emakume artisten lana ezagutzera emateko asmoz sortu da Erresonantziak dokumental seriea. Hirugarren atalaren grabaketan izan gara, protagonista: Gema Intxausti.
153. atala
12/06/2026
"Aztura", ibilbide baten ospakizuna
NODE konpainiaren 10.urteurrena ospatzeko sortu da "Aztura" ikuskizuna. Konpainiaren aurreko lanen baturatik sortu duten pieza da, euskal tradizioa dantza garaikidearekin nahastuz. Elementu berri bat gehitu diote ordea, Irati Bilbaoren zuzeneko ahotsa.
149. atala
05/06/2026
Sonus Fossio, bi gorputzen sonoritatea
Oihana Vesga dantzari eta koreografoak sortutako pieza da Sonus Fossio, Lorea Burge bidelagun izanda. Erritmoaren inguruko ikerketa bat planteatu dute, gorputzak musika egiteko duen gaitasunari tiraka.
145. atala
29/05/2026
Adarbakarra, purutasunaren aurka
`Eta zuk, sinesten duzu adarbakarretan?´. Galdera horri tirako sortu dute Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek "Adarbakarra" antzezlana. Euskalduntasua begirada kuir batetik berriterpretatzeko ariketa praktiko bat dela diote.
141. atala
22/05/2026
Mutis espaziotik oholtza gainera
"Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer" du izena Mutis espazioak abian jarri duen aurreneko dantza ikuskizunak. Olatz De Andrés da zuzendaria eta dantzarien gehiengoa Mutiseko lehen eta bigarren promoziokoak.
137. atala
18/05/2026
Nicholas Nixon, handitasunetik intimitatera
Maitasuna, bakardadea, harremanak, bizitza eta naturaltasuna dira Nicholas Nixonen argazkien ardatz nagusiak. Gai horiek guztiak ikusgai daude Rekalde aretoan.
133. atala
08/05/2026
M obra, edo nola gorpuztu hitza
Ane Zubeldia idazleak eta Arantza Iglesias dantzariak elkarlanean sortu duten lehen lana da "M, ahalegin infinitu bat". Hitzei esanahia kendu eta hauek nola gorputztu daitezkeen, hori izan da ikerketa prozesuaren muina.
129. atala
01/05/2026
Ultimatum, istripu bat istripu handiago batean
Led Silhouette dantza konpainiaren azken ekoizpena agortzen ari den munduaren larrialdi eta kolapso egoeratik abiatzen da. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez arduratu dira zuzentzeaz, baina oraingo honetan, oholtza gainean ere izango dira.
125. atala
24/04/2026
Etena dena, erritmo frenetikoa pausatzen
Azkartasunaren garai hauetan gelditzeak duen garrantziaz hausnartu du Olatz Larunbek bere dantza ikuskizun berrian: ´Etena dena´. Kontaktua eta kontenplazioa, mugimendua eta pausa, iragana eta oraina, guzti hori eszenatokian dauden lau interpreteek gorpuztua.
121. atala
17/04/2026
Etena, intuizioa sorkuntza kolektiboaren oinarri
Benetan askeak al gara, ala inertzien eta sistemen barruan harrapatuta bizi gara? Hori da ¿Etena¿ antzezlanak galdetzen duena. Miren Gaztañagak zuzendu eta Zelako kultur ideiak-ekin modu kolektiboan osatu duen lana da.
117. atala
10/04/2026
Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean
Catalina Lozano komisarioak zinema etnografikoaren begirada deseraiki eta metodologia zalantzan jartzen dituzten lanak bildu ditu Gasteizko Artium museoan. Arantza Santestebanek gidatu gaitu erakusketa kolektibo honetan barrena.
113. atala
26/03/2026
Xabi Mendizabal, erraldoi eta santu artean
Xabi Mendizabal zaharberritzean aditua izateaz gain, erraldoiak txikitatik gustuko dituen artista da. Oñatin elkartu gara berarekin, tailerrean egiten dituen proiektuak ikusi eta azken lanak gertutik ezagutzeko.