12:23 1. Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da"
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana.
Odontologia ikertzen du aurreneko gonbidatuak. Irene Lafuente Ibañez de Mendozak (Bilbo, 1994) ikerlari izatera iristeko egin duen bidea, aurkitu dituen oztopoak eta hauek nola gainditu dituen azaldu dio Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileari.
Irenek, ez zuen ohiko odontologia klinikoan aritu nahi, ikerkuntzan baizik eta aho minbiziaren eta honen prebentzioaren inguruan lan egiten du egun. Osasuna, aho osasuntsua izatetik hasten dela azpimarratzen du behin eta berriro Irenek eta odontologiari ez zaiola pertsonen osasunean duen garrantzia aitortzen.
11:34 2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
Matematikaria da Amaia Iparragirre Letamendia (Azpeitia, 1994). Amaiak eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste gustatu zaionean.
Amaiak argi du emakume erreferenteak ezinbestekoak izan dituela; oso garrantzitsua iruditzen zaio matematikaren arloan genero-orekari erreparatzea, maskulinizatzen ari baita.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
12:36 3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''
Borja Doncel erizaina da eta estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria.
Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren ezaugarriak eta ondorioak azaltzeaz gain, jarrera honi aurre egiteko esku-hartzeen berri eman digu. Egin dituen ikerketetan halako esku-hartzeak eraginkorrak direla frogatu du, eta haurretatik hastea eta gehiago zabaltzea nahiko luke.
15:52 4. Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri''
Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza txikiak egiten dituzte, ez bereziki salgarriak, "baina horrela egiten du aurrera zientziak". Hala ere, ikerlari gisara egin duen aurkikuntza berezi baten berri ere eman dio Ana Galarragari atal honetan.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
8:17 5. Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu''
Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Horri buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin "EHU - Ekinean" podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko.
Arrate, ikertzailea ez ezik irakaslea ere bada Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Ikerketak duen garrantziaz, finantziazioa lortzeko izaten dituzten zailtasunez eta etorkizuneko itxaropenaz solastu da Ana Galarragarekin.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
14:34 6. Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?''
Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Perez. Izan ere, psikoneuroimmunologiaren arloan ari da tesia lantzen eta Miamiko Unibertsitatean egonaldia egiten ari da horretarako.
Bularreko minbizia duten emakumeengan ikertzen du. Zehazki, gizarte-laguntzako esku-hartzeek estresean nola eragiten duen eta egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina azaldu dio Ana Galarragari.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
12:45 7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''
Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko.
Argi esan dio Ana Galarragari fisikari izateko ez dagoela jenioa izan beharrik, ez eta "bokazio berezirik" izan beharrik ere.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
14:41 8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHUn eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea.
1905. urtean eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen joanaren ondorioz, 1985.ean zaharberritu egin behar izan zen, zati batzuetan erabat berrituz. Lanetan hartutako leginei esker materialen inguruko datu gehiago izango dira hurrena berritu behar denerako.
14:26 9. June Madariaga: ''Nautika oso polita da, baina gustatu egin behar zaizu''
Nautika eta Itsas Garraioa graduan, emakumezkoak gutxiengoa dira. Eta are gutxiago dira gradu hori egin ondoren ikerketara jauzia ematen dutenak. June Madariaga Navarro da gutxi horietako bat, eta, aitortu duenez, oso pozik dago bere aukerarekin. Hori bai, ohartarazi du, oraindik ere, itsasontzi batzuetan ez dutela emakumerik hartu nahi izaten, eta oso gogorra dela.
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak.
17:11 10. Aitor Marcos: ''Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?"
Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du, finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Bide horretan, ekonomiaz, ingurumenaz eta gizartearen portaeraz duen ikuspegia aldatzen joan da.
Orain, kontsumo jasangarrian ari da egiten doktoregoa, eta, haren ustez, norbanakoen jokabidea aztertzean, ez da ahaztu behar sistemak jokabideetan duen eragina.
13:16 11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"
Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika, 1993). Ikasketak EHUn hasi eta, Kanadan jarraitu zituen. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birminghameko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean dabil. Zehazki, bakterio magnetotaktikoak minbiziari aurre egiteko erabilgarriak ote diren ikertzen ari da.
Aliciak, ikerlari askok egiten duten ibilbidearen kontra, atzerrian ikasi eta Euskal Herrira itzuli da bizitza profesionalean murgiltzera. Atzerrian ohartu zen maila akademiko handia lortu zuela Unibertsitatean. Nola nahi, burokrazia erraztea beharrezko ikusten du.
18:15 12. Martin Etxauri: ''Artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da''
Martin Etxauri artista eta ikertzailea da. Ez du eragozpenik esateko estereotipoetatik kanpo dagoela ikertzaile gisa. Nola nahi, onartzen du artista guztiak direla neurri batean ikertzaile ere, arte garaikidean batik bat.
"Txo!?" izenez aritzen da bere proiektu artistikoetan "artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da" bere iritzirako. Ikertzea bilatzea baita. Eremu jakin baten aurretik zer egin den behatzea, eta gero esperimentatzea, probatzea zer atera daitekeen ikusteko. Tesia egiten ari da, interfazeen eta magiaren arteko erlazioari buruz.