Abuztuaren 12an hitzordu oso berezia izango dugu: eguzki eklipse osoa. Bada, Arnaitz Fernandezen eta June Ansoleagaren eskutik, eguzki-eklipsearen nondik norakoak ezagutuko ditugu 6 atalez osaturiko saio berezian.
1. atala
1. Zer da eguzki eklipse bat
Eguzki-eklipsean hiru protagonista ditugu: Eguzkia, Lurra eta Ilargia. Hirurak lerrokatzen direnean, Ilargia Eguzkiaren aurrean jarri, eta haren argia estaltzen digu.
2. atala
2. Eguzki eklipse motak
Eklipseetan, Eguzkia, Ilargia eta Lurra, superheroiak balira bezala, lerro batean jartzen dira. Hirurak lerrokatuta! Ezagutu ditzagun hiru eguzki eklipse motak!
3. atala
3. Eguzki eklipsearekin lotutako bitxikeriak
Abuztuaren 12an hitzordu oso berezia dugu: eguzki eklipse osoa. Baina horretaz gain, aho zabalik utziko zaituzten fenomeno harrigarriak ere ikusiko ditugu! Bailyren perlak, diamante-eraztuna eta eguzki-koroa!
4. atala
4. Eklipseak euskal mitologian
Gaur egun badakigu eklipseak fenomeno astronomikoak direla, baina garai batean zergatik gertatzen zen ez zekitenez, munduko kultura batzuek beren istorioak asmatu zituzten. Bada, gurean, zer pentsatzen zen euskal mitologian?
5. atala
5. Eklipseen zientzia eta aurreikuspena
Mendeetan zehar, eklipseek beldurra ematen zuten. Bat-batean agertzen ziren, eta inork ez zekien zergatik. Harik eta zibilizazio batzuek zerura arretaz begiratzen hasi eta ikusten zutenaren gainean oharrak hartzen hasi ziren arte.
6. atala
6. Animalien portaera eklipsean
Guretzat, eklipsea fenomeno liluragarria da. Baina ez gara ilunpetan geldituko garen bakarrak, izan ere, badira beste izaki batzuk ere aho zabalik geratuko direnak: gure lagunak, animaliak.