Zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko berriak Faktoria albistegian. Euskadi irratiaren edukia Guau plataforman argitaratua.
1. atala
2026/10/13
Itsas mailaren igoera Groenlandiaren eta Antartikaren urtzeagatik
Groenlandiako eta Antartikako izotzak eragin zuzena du munduko itsas mailaren igoeran, lurralde izoztu horietako glaziarrak urtzen doazen neurrian isurtzen baita ura itsasora eta ekarri ohi du gora itsasoaren maila. 1979 eta 2023 urte bitartean Groenlandiak eta Antartikak hamaika bilioi tona izotz baino gehiago galdu dute eta horrek ekarri du itsas maila hiru zentimetro baino gehiago igotzea.
2. atala
2026/10/12
Garoaren konposatu toxikoak
Oviedoko unibertsitateak egin du ikerketa: Asturiasko 10 eskualdetako garo erneberriak aztertuta ohartu dira badituztela konposatu toxikoak. Konposatu horiek geneak kaltetzeko arriskurik ba ote duten jakiteko, euliei garoaren konposatu horiek eman eta konturatu dira mutazioak eragin diezazkieketela.
3. atala
2026/10/08
Ur gezaren erreserbak uste zena baino larriago
Ur gezaren erreserbak, bereziki lurrazpiko akuiferoetan, lehendik modu tradizionalez neurtu eta uste zena baino %33 larriago daude. Batez ere, hiru dira horren zergatiak: nekazaritzaren ureztaketa, baso-soilketa edo deforestazioa, eta ur presak eraikitzea.
4. atala
2026/10/07
Alzheimerrari aurre egiteko bide berria ekar lezake mielina aztertzeak
Neuronen zorroa da mielina, kanpoaldea, neuronen arteko komunikazio azkarra ahalbidetzen duen geruza. Antza denez, kalteak jasan ditzake alzheimerraren fase goiztiarretan, eta baita sintomak agerikoak izan aurretik ere. Orain, kontuan hartu da mielinaren degradazioak Alzheimerraren bilakaeran izan dezakeen eragina.
5. atala
2026/10/06
Eguzki-zelulak itsasoaren 10 metroko sakoneran
Eguzki-zelulak edo zelula fotovoltaikoak itsasoan probatu dituzte, 10 metroko sakoneran... eta bai! badabiltza eta eraginkorrak dira, 324 megavatteko energia sortu dezakete, nahikoa litiozko bateriak bost urtean baino gehiagoan kargatzeko.
6. atala
2026/10/05
Adimen-artifizialeko datu-zentroen ur beharra
Ingurumenaren Europako Agentziak ohartarazi du adimen-artifizialeko datu-zentroek beharko duten ur-kantitatea urtearen buruan milioi bat milioi litro ur izan daitekeela, 2024rako aurreikusitakoa baino hamaika aldiz gehiago. Datu-zentro horietako asko Europan lehendik ura soberan ez duten lurraldeetan irekiko direla adierazi dute.
7. atala
2026/10/04
Gurasoen seme-alabekiko segurtasun-pertzepzioa
Sei eta hamabi urte arteko seme-alabak dituzten gurasoek adierazi dute lau arrisku nagusi ikusten dituztela: oinezkoentzako bide-segurtasun urria; poliziaren presentzia eskasa; errepideek herria zeharkatzea; eta argiztapen-falta.
8. atala
2026/10/01
Eurite bortitzengatik mikroplastiko gehiago ozeanoetara
Klima-aldaketak eragindako eurite handi eta bortitzengatik askoz ere mikroplastiko gehiago joaten da ozeanoetara. Urtero, ingurumenera, hamarka milioi tona metriko mikroplastiko botatzen dugu, horren guztiaren zatirik handiena itxasoan aurkituko duguna.
9. atala
Begi-neke digitala
Oftalmologoek "20-20-20" izeneko jardunbidea proposatzen digute: hogei minutuz behin pantaila begiratzeari uztea, 20 segundoz, eta 20 oineko edo sei metroko distantziara dagoen zerbaiti begiratzea. Hori eginda lortuko dugu begietako muskulu ziliarrari atseden ematea, gertueneko gauzak enfokatzen laguntzen digun muskulua.
10. atala
2026/09/30
Hegaztiak zergatik ez dira erortzen zuhaitz-adarretan lo direnean?
Milioika urteko eboluzioaren biomekanikan dago gakoa. Tendoi tolestatzaile sendo bati esker, hegaztiaren hankaren atzealdetik behatzetaraino doan muskulu-egitura bereziari esker, ez dira erortzen. Hegaztia adarrean pausatu eta belauneko nahiz orkatilako artikulazioak tolesten direnean, tendoia automatikoki tenkatzen da eta behartzen ditu behatzak indarrez ixtera adarrari heltzeko.
11. atala
2026/09/29
Buruko mina ez da burmuinean sortzen
Garezurra inguratzen duten nerbio, muskulu eta egitura baskularretan sortzen da buruko mina, batez ere trigemino nerbioaren sistema aktibatzen denean. Buruko mina pizten da trigemino-nerbioak neuropeptidoak askatzen dituenean eta horiek garezurra inguratzen duten arteriak eta meningeen mintzak dilatatzen dituenean, garezurraren kanpoaldeko inflamazioa da seinaleak bidaltzen dizkiona garunaren kanpoaldeari eta horrek ekarri ohi du buruko mina.
12. atala
2026/09/27
Presio atmosferikoak gugan nola eragiten duen
Presio barometrikoa azkar jaisten denean inguratzen gaituen airearen pisua aldatu egiten da eta horrek zuzenean eragiten du gure gorputzeko likidoetan; artikulazioetako giltzadura-likidoak eta ehun bigunak zabaldu egiten dira atmosferaren presioa jaistean. Artritis nahiz artrosia dutenek errazago antzematen diote aldaketari, artikulazioak zurrundu eta uzkurtzen baitzaizkiete.