Zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko berriak Faktoria albistegian. Euskadi irratiaren edukia Guau plataforman argitaratua.
1. atala
2026/10/05
Adimen-artifizialeko datu-zentroen ur beharra
Ingurumenaren Europako Agentziak ohartarazi du adimen-artifizialeko datu-zentroek beharko duten ur-kantitatea urtearen buruan milioi bat milioi litro ur izan daitekeela, 2024rako aurreikusitakoa baino hamaika aldiz gehiago. Datu-zentro horietako asko Europan lehendik ura soberan ez duten lurraldeetan irekiko direla adierazi dute.
2. atala
2026/10/04
Gurasoen seme-alabekiko segurtasun-pertzepzioa
Sei eta hamabi urte arteko seme-alabak dituzten gurasoek adierazi dute lau arrisku nagusi ikusten dituztela: oinezkoentzako bide-segurtasun urria; poliziaren presentzia eskasa; errepideek herria zeharkatzea; eta argiztapen-falta.
3. atala
2026/10/01
Eurite bortitzengatik mikroplastiko gehiago ozeanoetara
Klima-aldaketak eragindako eurite handi eta bortitzengatik askoz ere mikroplastiko gehiago joaten da ozeanoetara. Urtero, ingurumenera, hamarka milioi tona metriko mikroplastiko botatzen dugu, horren guztiaren zatirik handiena itxasoan aurkituko duguna.
4. atala
Begi-neke digitala
Oftalmologoek "20-20-20" izeneko jardunbidea proposatzen digute: hogei minutuz behin pantaila begiratzeari uztea, 20 segundoz, eta 20 oineko edo sei metroko distantziara dagoen zerbaiti begiratzea. Hori eginda lortuko dugu begietako muskulu ziliarrari atseden ematea, gertueneko gauzak enfokatzen laguntzen digun muskulua.
5. atala
2026/09/30
Hegaztiak zergatik ez dira erortzen zuhaitz-adarretan lo direnean?
Milioika urteko eboluzioaren biomekanikan dago gakoa. Tendoi tolestatzaile sendo bati esker, hegaztiaren hankaren atzealdetik behatzetaraino doan muskulu-egitura bereziari esker, ez dira erortzen. Hegaztia adarrean pausatu eta belauneko nahiz orkatilako artikulazioak tolesten direnean, tendoia automatikoki tenkatzen da eta behartzen ditu behatzak indarrez ixtera adarrari heltzeko.
6. atala
2026/09/29
Buruko mina ez da burmuinean sortzen
Garezurra inguratzen duten nerbio, muskulu eta egitura baskularretan sortzen da buruko mina, batez ere trigemino nerbioaren sistema aktibatzen denean. Buruko mina pizten da trigemino-nerbioak neuropeptidoak askatzen dituenean eta horiek garezurra inguratzen duten arteriak eta meningeen mintzak dilatatzen dituenean, garezurraren kanpoaldeko inflamazioa da seinaleak bidaltzen dizkiona garunaren kanpoaldeari eta horrek ekarri ohi du buruko mina.
7. atala
2026/09/27
Presio atmosferikoak gugan nola eragiten duen
Presio barometrikoa azkar jaisten denean inguratzen gaituen airearen pisua aldatu egiten da eta horrek zuzenean eragiten du gure gorputzeko likidoetan; artikulazioetako giltzadura-likidoak eta ehun bigunak zabaldu egiten dira atmosferaren presioa jaistean. Artritis nahiz artrosia dutenek errazago antzematen diote aldaketari, artikulazioak zurrundu eta uzkurtzen baitzaizkiete.
8. atala
2026/09/25
Zergatik ezin dugu ikusi geure sudurra?
Begiek beti lehenesten dute aurrean duten informazio berria, mugimenduan ari eta pertsonaren biziraupenerako ezinbestekoa dena. Garunak pentsatu ohi du, sudurra beti toki berean dagoenez eta arriskurik batere ez duenez, burmuinak ezikusiarena egiten dio, ahaztu egiten du,nahita, begien ikuseremua beti garbi izateko.
9. atala
2026/09/24
Urdaila orroka, digestio-aparatuari erratza pasatzen
Korroskada egiten dugunean urdaila gure digestio-aparatuari "erratza" pasatzen ari zaiola adierazten ari zaigu; horren funtzio nagusia digeritu gabeko janari-hondarrak garbitzea da, mukia eta zelula hilak urdailetik heste lodirantz bultzatzea bakteriorik ez zabaltzeko.
10. atala
2026/09/22
Usainak nola jasotzen diren burmuinean
Burmuinak usainen informazioa modu antolatuan jasotzen du, ikusmenarekin bezalaxe. Sudurreko neuronek garunean ditugun antzeko lekuetara bideratzen dituzte beren loturak. Beraz, usaimenaren neuronak guztiz daude lerrokatuta garunean dauden zelulekin.
11. atala
Hidrogenoa sortu, metanoaren pirolisiaren bidez
Ikerketak erakutsi du metano-pirolisia erreaktoreen barrualdean eginez gero, modu eraginkor eta jasangarriagoan lortu daitekeela hidrogenoa, CO2rik isuri gabe.
12. atala
2026/09/20
Airbus hegazkinaren 22 orduko hegaldia, geldialdirik gabe
AIRBUS hegazkin-enpresak 22 orduz geldialdirik batere egin gabe hegan egin lezakeen abioia fabrikatu du. Hegazkinaren beraren fuselajeari 20 mila litroko erregai-depositua erantsi diote, hegazkinaren beraren hezurduran ezarri dute depositu-estra.