2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoari buruzko eduki bereziak.
1. atala
Zergatik ez dago hilero eguzki eklipse bat?
Eguzki eklipse osoaren egunean lurra, ilargia eta eguzkia lerrokatuko dira ikuskizun paregabea sortuz. Baina, zergatik ez dago hilero eguzki eklipse bat? Erantzuna ilargiaren orbitaren inklinazioan dago. Eta, non ikusiko da eguzki-eklipsea? Azalpena, hemen.
2. atala
Abuztuaren 12an zerua ilunduko da
Ilargia eguzkiaren eta lurraren artean kokatzen denean, eguzkia estali egiten du eta haren itzala lurrean proiektatzen da. -Unbra eremuan, eklipse osoa izango dugu. -Ilunantzean, berriz, eguzkia “hozkatuta” ikusiko dugu: eklipse partziala. Bilbon eta Gasteizen eklipse osoa ikusiko dugu (%100), eta Donostian, Iruñean eta Baionan %99tik gorako eklipse partzial ikusgarria izango dugu.
3. atala
Zeruari begiratzeko gau magikoa
Abuztuaren 12an Eguzki eklipse oso historikoa biziko dugu. Diamante eraztuna ikusiko dugu, Bailyren perlak eta eguzki koro ikusgarria. Eta gaua heltzean… pertseideen iune gorena iritsiko da.
4. atala
Zer esan nahi zuen eklipse batek gure arbasoentzat?
Zientziak fenomeno horiek azaldu aurretik, kultura askotan ustea zen eguzkia irentsia izaten ari zela. Euskal Herrian, Eguzki Amandrea izenez ezagutzen zen, eta egun argiz desagertzeak beldurra eta miresmena sortzen zituen. Sinesmenak, kontakizun historikoak eta Arabak astronomiaren historiako mugarri batean izan zuen zeregina ezagutzeko ibilbidea.
5. atala
Eklipseak zeru azpiko bizitzari ere eragiten dio
Gu, liluratuta, zerura begira gaudela, animalia asko asaldatuta ibiliko dira. Izan ere, eguzkiko argia amatatu egingo da di-da batean, tenperatura jaitsiko da, eta haizea aldatu. Eklipseek ez diote zeruari bakarrik eragiten; une batez, zeru azpiko bizitza osoari eragiten diote.
6. atala
Eklipseak, unibertsoaren laborategia
Historian zehar, eklipseek unibertsoan betetzen dugun lekua ulertzen lagundu digute. Zeruko mugimenduak aurreikusten lagundu digute, baita fisikaren teoria iraultzaileenetako bat frogatu ere. Historiako aurkikuntza handienetako batzuk argitzen lagundu dute.
7. atala
Zer da eguzki koroa?
Zergatik gertatuko da abuztuaren 12an erabateko eklipsea? Leku guztietan ikusiko da erabateko eklipse gisa edo leku batzuetan eklipse partziala izango da? Non ikusiko da hobeto? Gainera, Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoak eguzki-koroa zer den azaldu digu.
8. atala
Aparteko gertaera
Eguzki eklipse guztiak 100 urtean behin gertatzen dira; beraz, aparteko gertaera da. Euskal Herrian 2180. urtean izango da hurrengo eklipse osoa. Agustin Sanchez Lavegak, Euskal Herriko Unibertsitateko adituak, eguzki gailurren eta eguzki eklipse hau ikusteko eta gozatzeko orduan izan behar diren neurrien inguruan hitz egin digu.
9. atala
Eguzki eklipsearen faseak eta eguzkiari buruzko bitxikeriak
Eguzki eklipseak hainbat fase ditu. 19:30ean hasiko da, gutxi gorabehera, eta 20:27an amaitu. Eklipse osoak minutu edo minutu bat eta 20 segundo iraungo du. Bukaera 21:19erako espero da. Teresa del Rio EHUko irakasle eta ikertzaileak eguzkiari buruzko bitxikeria ugari azaldu dizkigu.
10. atala
Jupiter, Artizarra eta pertseidak
Eguzki eklipse osoaren unean, zeruan gauza gehiago ikusi ahal izango ditugu: hala nola, Jupiter eta Venus, eta pertseidak ere. Abuztuaren 12a zerura begiratzeko eguna izango da, arratsaldez zein gauez.