Doraemon katu kosmikoa XXII. mendeko katu-robota da. Bere zeregin nagusia Nobita zaintzea da. Izan ere, Nobita alfer samarra eta ikasle txarra da, eta beti ibiltzen da laguntza eske Doraemonek bere patrika magikoko tresnaren bat atera dezan.
26. atala
D23: 26. Zurigailu automatikoa
Doraemon ez dago oso pozik frutak automatikoki zuritzeko gailu batekin, baina, hala ere, Nobitak probatu nahi izango du.
25. atala
D23: 25. Itzalak sortzeko flashak
Nobitak eta bere lagunek itzala harrapatzera jolasten dute parkean. Horrekin lotuta, Doraemonek itzalak morroi bihurtzeko bola batzuk erakutsiko dizkio.
24. atala
D23: 24. Nobita presidente
Doraemonek Nobitari presidente izateko aukera eskaintzen duen liburu bat utziko dio. Liburu horrekin, presidenteak nahi dituen arauak ezartzeko boterea izango du.
23. atala
D23: 23. Hitz hunkigarriak
Nobita triste dago azterketa bat suspenditu duelako. Irakasleak hitz hunkigarri batzuekin animatuko du, eta Nobitak hori inspirazio gisa hartuko du.
22. atala
D23: 22. Eskolara arkua eta geziak hartuta!
Diana bat leku batean jarrita, gezi bat bota eta leku hartara eramaten zaituen gailu bat erakusten dio Doraemonek Nobitari.
21. atala
D23: 21. Ikusezin bihurtzeko bisera!
Irakasleak Suneoren komiki bat kenduko dio Erraldoiri, eta honek Nobitari berreskuratzeko agintzen dio. Horretarako Doraemonen laguntza beharko du, beti bezala.
20. atala
D23: 20. Helduei errieta egiteko besokoa
Doraemonek Nobitari eskumuturreko magiko bat eman dio. Horrekin, Nobitak errieta egin ahal die helduei zerbait egiten dutenean, eta haiek egindakoa onartzen dute.
19. atala
D23: 19. Teleskopio teleportatzailea
Doraemonek urrutitik objektuak hartzeko gaitasuna eskaintzen duen teleskopioa ematen dio Nobitari, Erraldoik kendu dion jokoa berreskura dezan.
18. atala
D23: 18. Ura zuku bihurtzeko makina
Doraemonek ura zuku bihurtzen duen asmakizun bat dauka. Probatu ostean, zukua banatzeko enpresa bat muntatuko du Nobitak.
17. atala
D23: 17. Teklatu teleportatzailea
Nobita burumakur dago, egunero berandu heltzen delako eskolara. Doraemonek asmakizun bat utziko dio, edozein lekutara teleportatzen zaituena.
16. atala
D23: 16. Ezker, zuzen, eskuin, eskuin, ezker
Erraldoi burumakur dago, denboraldiko lehen beisbol-norgehiagoka galdu dutelako. Nobitak jokalari berri bat ekarri nahiko du ekipora, Erraldoiren ordez jokatzeko.
15. atala
D23: 15. Alderantzizko mundua
Nobita eta Doraemon espazioan barrena joango dira eta Lurraren oso antzeko planeta batera helduko dira, non dena alderantziz den.