16:55 Temas del jueves: Las obras, el deporte favorito de los jubilados; el inicio del Bilbao BBK Live y la continuación de los Sanfermines
VDR eraikuntza enpreseak Iruñeko Iturrama auzoko eraikin baten obrak hobeto ikusi ahal izateko zulo batzuk zabaldu dauz. Horren ganean egin dogu berba, keinu polita dan ala adinkeriaren adibide bat dan aztertu dogu, Fernando Bidaurreren parte-hartzeagaz. Tourra amaitutakoan, Bilbao BBK Livera egin dogu konexinoa, eta Eva Caballeroren eskutik txokolatearen gaineko ikerketa zientifiko bitxi bat ezagutu dogu. Horrez gain, Sanferminetara be egin dogu konexinoa, galdutako gauzen bulegora heldu diran objekturik deigarrienak ezagutzeko. Ez dira faltako ohiko abesti hautatuak, soinu-gurutzegramaren lehiaketea eta merkataritza txikiari eskainitako tartea be; oraingoan, Gasteizko Gil usain-dendea izan da protagonista.
87:25 Las tardes de Radio Euskadi después del Tour
27:07 Temas del viernes: El solapamiento de conciertos en los macrofestivales, el Día Infantil en los Sanfermines y los planes para el finde
Pentsalekun, Bego Beristainegaz eta Almeriako Unibersidadeko ikertzaile Francisco Checagaz batera, makro-jaialdiek kontzertuen ordutegiak nahita zelan gainjarten dabezan aztertu dogu. Horrez gain, Iker Zabalak BBK Liveko giroa ekarri deusku, eta Markel Bringasek Sanferminetatik barraken eta Antojitos zozketako giroaren barri emon deusku. Amaitzeko, Mikel Martínezek astebururako planik interesgarrienak errepasau deuskuz: Albina Stardust, OldSwing tabernako swing eskolak eta Janire Atxurraren bakarrizketa barriaren estreinaldia, besteak beste.
80:13 Las tardes de Radio Euskadi después del Tour
174:34 Temas del lunes: Ocio joven cada vez más individualizado y consumista, la adicción a la comida y la desconexión digital
Jon Erramun Arrue, Adei López eta Iván Hernándezegaz egindako gazte tertulian, Interneten adingabeak babesteko hartu daitekezan neurriez egin dogu berba; baita bakardadea norberaren zaintza eta lasaitasun modura erakusten daben sareetako joerez, gazteek erlazionatzeko galdu dabezan aisialdi gune publiko eta doakoen inguruan (Ayuda en Accióneko Marta Carreteroren parte-hartzeagaz) eta tabakoa barriro glamour eta errebelde izateagaz lotzen ari dan joeraz be.
Horrez gain, Diálogo de Besugos atalean Txoko Malaesperan egindako sukaldaritza erreportajea eskaini dogu, eta Salma Solaún gimnasta arabarragaz egin dogu berba, Milango Munduko Kopan Espainiako taldeagaz lortutako dominen ostean. Ondoren, Sonia García ASETRABIko presidenteagaz aztertu dogu abuztuaren 12ko eklipsearen egunean kamioiek izango daben zirkulazio murrizketa.
Elikadura tartean, María Puy Portillok janariagaz daukagun harremanaz, zelan jaten dogun, gose emozionalaz eta elikadura-jokabidearen nahasmenduez egin deusku berba. Amaitzeko, "Opor mentalak" atalean bidaietan sortu daiteken estresa zelan kudeatu eta opor garaian muga digital osasungarriak ezartearen garrantzia landu dogu, Mar Márquez Ropero eta Marina Torres Llorente psikologoen laguntzagaz.
23:25 Temas del martes: La violencia estética, los seguros de viaje y los bancos en los museos
Pedro Ugartegaz batera berba egin dogu museoetan obrak zelan ipinten diran eta horrek gure begiratzeko moduan daukan eraginaren inguruan. Horretan, Lucía Aguirre Guggenheim Bilboko arduradunak be parte hartu dau. Gero, Amaia Bakaikoa psikologoagaz edertasunaren presinoaz eta indarkeria estetikoaz jardun dogu. Ostean, soinu bidezko gurutzegramagaz gure ezagutzak proban ipini doguz, eta amaitzeko, Mikel Romano FACUA-Euskadiko ordezkariagaz bidaia-aseguruak benetan merezi daben ala ez aztertu dogu.
84:14 Las tardes de Radio Euskadi después del Tour
27:47 Temas del miércoles: La jubilación de artistas, la última semifinal de Veranovisión y el Congreso Nacional de Sociología en Bilbao
Erretiroa askorentzat lasaitasuna da, bedeinkazinoa. Beste batzuentzat, barriz, derrigorrezko geldialdia da, eta ez dabe horren barri be entzun gura. Horren adibideak batez be artearen munduan daukaguz: Madonna, Mick Jagger, Zorion Eguileor, Itziar Aizpuru, Niko Etxart... Artistak noiz erretiratzen dira? Zein adinagaz? Horri buruz egin dogu berba artisten mahaian, Aurora Beltran eta Iosu Yereguigaz. Ganera, "Senbako berbaldian", Juan Pablo Garzónek "Udavision" musika-lehiaketako finalaurreko barria ekarri deusku.
89:35 Las tardes de Radio Euskadi después del Tour
29:34 Temas del jueves: El abandono de los montes, la selección vasca de fútbol en México en 1937 y la película 'Intocable'
"Cuando España jugó en México" erakusketaz egin dogu berba. Erakusketa horrek 1937ko erbestean Euskadiko futbol selekzinoak Mexikon egin eban bira gogorarazoten dau. Horren inguruan, Aitor Pedrueza erakusketaren komisarioagaz egin dogu berba. Gero, Soraya Vegasek eta bere kuadrillak udako kanten inguruko gaia ekarri deuskue "Senbako berbaldian”, betiko moduan umorez eta giro onean. Horrez gain, Eduardo Rodríguez Bizkaiko Basozainen Alkarteko zuzendariagaz egon gara. Berak ohartarazo deusku mendiak zaindu barik izteak suteak gero eta handiagoak izatea eragiten dauela. Eta amaitzeko, Ana Estevezegaz psikologiaren ikuspegitik ‘Intocable’ filma aztertu dogu.
79:51 Las tardes de Radio Euskadi después del Tour
27:41 Temas del viernes: Pantallas gigantes por la final del Mundial, la Caravana Abriendo Fronteras y planes para el fin de semana
Munduko Txapelketako finala ikusteko kalean pantaila erraldoiak ipintearen inguruan berba egin dogu, eta baita Baionako jai gunera sartzeko kobretan hasi diran 15 euroei buruz be. Horrez gain, gaurkotasunari be erreparau deutsagu: Abriendo Fronteras Karabana hegoalderantz abiatu da, migrazino bideetan giza eskubideak urratzen dirala salatzeko. Asteburura begira, Yogurinha Borovaren 'Amona Molona' ikuskizuna, Bargotako Sorginkeria Astea eta Armintzako Txapel Reggaea ezagutu doguz. Eta azken txanpan, Gurutzegramako hirugarren finalistea nor dan jakin dogu, eta Loiuko Gozkoetxe jatetxera be jo dogu.