Radio Euskadiko arratsaldeek hiru osagai nagusi dituzte: aktualitatea, umorea eta zer pentsatua emango dizuten gonbidatuak. Xabier García Ramsden eta bere lantaldearen eskutik.
1. atala
2026/08/31
Temas del lunes: La caída de los influencers, lugares para ligar y el FOMO
Donostiako zinema zuzendari Marina Palacio elkarrizketatu dogu. Sei udatan hainbat ume jarraitu ditu bere pelikula barrirako. Ana Goitia be estreinatu dogu Pentsalekun, eta influencer-en krisiaz berba egin dogu. Bixiguen Berbaldia atalean, irailean ligetako non dagoan aukera gehiago eztabaidatu dogu: gimnasioan ala euskaltegian. Osasun atalean, Jennifer Cueva otorrinolaringologoagaz, gure belarriak zaintzen ikasi dogu. Eta Vacaciones Mentales atalean, Joaquín Ponte psikologoagaz, sare sozialei eta FOMOari buruz berba egin dogu.
21. atala
2026/09/14
Temas del lunes: Cogerse un año sabático, la pastilla que sustituye el ejercicio y disparos con arma de balines a migrantes
Urte sabatikoen inguruan egin dogu berba, eta euren baldintzak, onurak eta eragozpenak aztertu doguz, esperientzia pertsonal, laboral eta psikologikotik abiatuta. Horrez gain, ENV-308 pilula be aztertu dogu, ariketak gure gorputzean eragiten dituan efektu batzuk imitatzea bilatzen dauana. Bestalde, Donostian Harrera Sareak salatutako migratzaile baten aurkako erasoa be jorratu dogu, eta programa lau kontinentetako 70 herrialdetan zehar egindako bidaia baten istorioagaz eta Unai Goikoetxearen 'Malaespera' liburuaren gomendioagaz osatu dogu.
14. atala
2026/09/15
Temas del martes: La cuesta de septiembre, cata de cafés y la pérdida involuntaria de orina
Gazteen mahaiagaz hasi dogu programa, eta Marta Martínez Novoa psikologoagaz familia barruko zauri emozionalen ganeko berba egin dogu. Kafe-dastaketa bat be egin dogu, eta Dale CandELA Fest-en bosgarren edizinoaren barrikuntzak eta umeen enuresia, hau da, lo dagozan bitartean pixa nahi barik egitea, be jorratu doguz. Horrez ganera, FACUA-Euskadi-ren Distrito Legal saioan, iraileko aldapaz berba egin dogu.
15. atala
Temas del miércoles: Programa Itsasoratu, maternidad en el deporte profesional y defecar en medio de un campeonato
Arrantzako belaunaldi arteko txandakeari heldu deutsagu ITSASORATU egitasmoagaz, amatasuna eta goi-mailako kirola zelan uztartu Leire Olaberriagaz, eta Adimen Artifizialak sortutako podcasten kontuari. Berta Kobarazki etorri jaku bere lehenengo EPa erakustera, eta Olatz Yarzak azaldu dauz Donostiako Mugikortasun proposamen barriak. Amaitzeko, leortearen arazoak aztertu doguz Santiago Gaztelumendigaz batera, eta euskal industriaren sendotasuna aitatu dogu "Made in Basque Country" atalean LOINTEK enpresagaz.
16. atala
2026/09/17
Temas del jueves: Fernando Aramburu, rechazar trabajos por principios y fiestas con air fryer
Fernando Arambururen literatura jardunaldiegaz hasi gara. Gainera, Julen Castro ilustratzaileak printzipioengaitik egindako uko egiteaz hausnartu dogu, eta DJ PIZZKOLABIZegaz musika eta gastronomia zuzenean uztartzen dituan saio berezia izan dogu. Amaitzeko, "Hitz Bat" atala estreinatu dogu: eguenero euskal hitz baten esanahia dakargu, eta gaur, hain zuzen be, HITZ hitzagaz hasiko gara.
18. atala
2026/09/18
Temas del viernes: Pepón Nieto, Julian Iantzi y estreno de la sección "Agua potable"
Pepón Nieto aktorea eta Julián Iantzi aurkezlea alkarrizketatu doguz, asteko barri ekonomikoak aztertu doguz eta fake news-en kontrako "Agua potable" atala estreinatu dogu. Gainera, asteburuko kultura-planen agenda osoa eskaini dogu.
26. atala
2026/09/21
Temas del lunes: Día mundial del Alzheimer, entrevista a Rosa Montero y la cultura de la cancelación
Alzheimerren Munduko Egunari heldu dotsoagu familiakoen lekukotzakaz eta aurrerapen zientifikoakaz, Pedro Ugartegaz batera katzelazinoaren kulturari buruzko hausnarketak egiteagaz batera, eta Rosa Montero idazleari elkarrizketa egin dotsoagu, ‘Un día en la vida de Clarita’ liburua aurkezten dauena. Destino Bilbaoko presidente Txema Oteogaz abuztuko hoteleko okupazioaren azken datuak aztertu doguz, eta Gabriela Uriartek elikaduraren inguruko kontseiluak ekarri doskuz.
27. atala
2026/09/22
Programa especial desde Zinemaldia en la Gran Gala del Cine Vasco
Distrito Euskadiren edizio berezia, Donostiako Gronx jatetxetik eta Kursaaletik zuzenean emana, Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handiaren egunaren harira. Maialen Beloki jaialdiko egungo zuzendariorde eta etorkizuneko zuzendaria elkarrizketatu dugu; baita Jon Insausti Donostiako alkatea ere, ekitaldiko langile tekniko eta aretoko langile Idoia Láinez, eta 'Más allá de la sociedad' dokumental-sailaren sortzaileak, Carlos Torres eta Stella Pérez del Castillo. Horrez gain, Euskal Zinemaren Galaren aurreko alfonbra gorriko konexioak, autografoen bila egindako ibilbidea eta Sergio Arrospideren umorea izan ditugu. Osasun mentalari ere helduko diogu Juanan Tejero psikologoarekin, haserrea kudeatzeari buruz, eta 'Distrito Legal' atalean, egungo gai juridikoak aztertu ditugu Olga Rodríguezekin, aitatasunari eta elikadura-pentsioei buruzko epai baten harira.
28. atala
2026/09/23
Temas del miércoles: Fermin Muguruza con el documental 'Muguruza FM 40 Tour', la vida propia de la IA y trastornos alimenticios en mujeres mayores
Adimen artifizialaren eragina aztertu dogu Sherpa.ai-ren sortzaile eta 'Vita' liburuaren idazle den Xabi Uribe-Etxebarriagaz batera. Pentsalekuan, 50 urtetik gorako emakumeen jate-nahasteak izan doguz hizpide Mar Márquez psikoloagogaz eta Begoña Beristainegaz. Gainera, Fermin Muguruza musikariak 'Muguruza FM 40 Tour' dokumentala aurkeztu dau; lan horrek bere lau hamarkadako ibilbidea berrikusten dau, Kortatutik eta Negu Gorriaktik hasi eta bakarkako garairaino.
29. atala
2026/09/24
Temas del jueves: 'Amor en la adversidad', '300 Haritz' y 'Blancanieves'
'Naza' filmari buruzko lehenengo erreakzioakaz eta Xabier Agiarten 'Amor en la adversidad' eleberriaren aurkezpenagaz hasi gara. Hausnarketea egin dogu '300 Robles-300 Haritz' dokumentalaren bidez, eta 'Psicocine' atalean 'Blancanieves' filma aztertu dogu Ana Estévezegaz. Gainera, Erandiora jo dogu, etxebizitzearen aldeko bizilagunen manifestazinoagaz bat egiteko.
44. atala
2026/09/25
Temas del viernes: 'Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica', Armintz Gorrotxategi y el backstage de la música
"Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica" dokumentala ezagutu dogu, Leire Arrieta ikertzailearen eta Maite Ibañez zuzendariaren partaidetzagaz. Antón Losadak asteko kontuak aztertu dauz Pentsaleku pantean berak bakarrik daukazon ukitu horregaz, eta Armintz Gorrotxategi txokolatagile maistru eta aurkezleari elkarrizketea egin dotsagu.
38. atala
2026/09/28
Temas del lunes: Jóvenes en el primer sector, los desahucios y grillos, chicharras y saltamontes