Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
1. atala
2026/10/21
Letxuga errebeldeen iraultza
Iraultza oro defendatuko dugu guk, oro har, baina letxugenarenaz... igual hobeto ez galdetu. Galdetu inbidiaz, eta Aitziber Iratzoki Psikolokak erantzungo dizu. Galdetu entsaladez eta Bittor Kasek gidatuko zaitu. Eta ez egin galdera gehiago, arren, zenbat galdera, bestela.
2. atala
2026/10/20
Euskal Selekzioa bai, euskal ordua ere bai
Ordu aldaketak eztabaida asko pizten dituelako, baina inork begiratu al dio sekula nazio ikuspegitik? Eskerrik asko, Jongi. Eskerrik asko, Nogen. Plazer bat izan da zuek entzutea (eta zuekin gosaltzea). Eskerrik asko, Bedarlari, gaurkoagatik ere. Jokin Pinatxo gaur ere etorri da? Nominan sartu beharko dugu...
3. atala
2026/10/19
Hortzak eta ipurdia dena batera ez, mesedez
Edo bai, aukera, egon, hor dago. Eta zu? Jongiren korrontekoa edo normala zara? Gauza bakoitzak behar luke eta, bere momentua. Jokin Pinatxok bezala, gaur Janus Lesterreko abeslari, Popera lan berriarekin. Edo Apao bere kirol kronikarekin. Edo Zuriñe Hidalgo, Telmo Idigorasen hutsunearekin.
4. atala
2026/10/16
Kontuz, mariartazi edo uztarkiloa irentsi gabe
Askoz hobeto saio hau osorik irenstea. Zizka-mizka modura Etxekalteko lagunak, anoa-gunean Titanic ontzira igo gaitu Maialen Goirizelaiak eta, kosta bazaizue ere, azkenean lortu dugu Argirik ikustea, ilunetan. Siesta egitera goaz, astelehenera arte.
5. atala
2026/10/15
Julioren aurkako antidotorik ez
Emankorrak ari dira izaten bakailaoaren asteak Hernanin. Bakailaoa bera edo Julio, bietako baten harra barruan sartzen bazaizu, zeinen zail den hori ateratzea. Asko erraztu digu bidea Flakok musikaz. Toc taldeko Xabi Bilbaok ere musika ekarri du. Tattak musika gehiago. Musika eta bakailaoa, antidotorik gabe.
6. atala
2026/10/14
Elorrixoko Peter Parker eta munduko herririk altuena
Spoiler: Elgeta da. Beste spoiler: burua eta gorputza lotuta daude, Aitziber Iratzoki Psikolokak berretsi du. Beste bat: Dupla atera da kobazulotik eta estudiora etorri da. Eta spoiler ez baina gomendio bat bukatzeko: entzun Bittor Kas arroz zuria ondo prestatzen erakutsiko dizu eta.
7. atala
2026/10/13
Very very soon baina ez hain soon
Kapitalismoak irentsita gauzka eta dena nahi dugu orain, azkar eta hemen. Eta beti ez da posible. Jokin Pinatxoren obra artistiko berria, laster, oso laster, baina lasterregi gabe. Anne Etchegoyenen berriena ere gugatik ia aurkeztuta legoke, eta Bedarlariren telesaileko azken atala galdu ezineko horietakoa da. Baina lasterregi gabe.
8. atala
2026/10/09
Esparragosa de la Serena
9. atala
2026/10/08
Ssssssshhhhhh
10. atala
2026/10/07
Dida biluzik?
Andreak garbi utzi du oso oso deserosoa litzatekeela, oso, baina gure atsedenaren alde izango bada sekula ez baztertu aukera. Hori eta patatak errioxar erara, horiek ere ez baztertu, are gutxiago BIttor Kasek prestatu baditu. Salda gozoa Alex Padillak eta Ainhoa Etxebarriak ekarri digutena ere, eta Psikolokarekin jan ez baina terapia egin dugu; beharrezkoa, oso.
11. atala
2026/10/06
Kinto bazkaria
Zer den ez badakizu ere, zatoz eta eseri gurekin Fitoren, Sarduiren, Janeten edo Felixen ondoan. Edo Aner Ansorenaren aldamenean, sobremesa politikaz janzteko. Edo Jokin Pinatxoren parean, hauteskundeez eta estatistikaz aritzeko. Edo Bedarlarirengandik gertu, abortoaren meloia irekitzeko.
12. atala
2026/10/05
Falkoneria sold out
Eskubaloia, saskibaloia, futbola eta horiek oso ondo daude, baina zer iruditzen falkoneria eskola-kirol modura? Ondo? Ba plaza guztiak bete dira dagoeneko, beraz, hurrengoa mesedez! Eskola-kiroletik gora Apao, Paristik behera Xabi Ormazabal eta Oihane Perez Madrildik berriemale Pedro Sanchez eta enparauez.