Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara, Dida Fresh! Zure udako oasia izan nahi dugu.
1. atala
23/07/2026
Zure udako oasia
Julen Idigorasek Charli XCX-en disko berriari buruz dakiena kontatu digu eta Charli-ren “antimarketina”rekin kritiko agertu da. Japongo Lehen Ministroak, berriz, 0 eta 3 ordu arteko loaldiak egiten dituela aitortu du; Alainek kontatu digu. Amy Winehousen heriotzaz ere aritu gara Sararekin batera eta Kelly Clarksonek abesti berria atera duela aprobetxatuta, bere aspaldiko kantak berreskuratu ditu Alainek. Jongiren "manjarran" baratxuri txuririk ez. Gaur, “meloi zopa”
2. atala
22/07/2026
Selena Gomezen urtebetetze eguna eta Nogenen bisita
Nogen taldeko Alex eta Olatz gonbidatu ditugu gurera. Donostiako Jazzaldian, Zurriola hondartzan, eskainiko duten kontzertuari buruz eta hamargarren urteurrenari buruz aritu dira. Selena Gomezek 34urte bete ditu eta bere ibilbideaz hitz egin digu Sarak. Julen Telleriaren azken lehiaketa eta azken trapu zaharrak entzun ditugu eta Katseye taldearen atzean dagoen entrenamendu “millitarraz” aritu da Alain. Jon Gotzonen "desgustuan": kafeaz egindako postreez aritu da Jongi eta Kate Ryanen urtebetetze egunean, zuek, entzuleok aukeratu duzue artistaren zein kanta entzun. Jongiren manjarran “Pasta kurruskari saladea”
3. atala
21/07/2026
"Ipurtarte manjarra" eta Romeo Santos
Irati Elizalde: Marmoken ziztadaren aurrean, egin behar ditugunak eta egin behar ez ditugunak. Bihar hasiko den Jazzaldiari buruz ere aritu gara. Sarak bertaratuko diren artistak gomendatu dizkigu eta jazzari buruzko zenbait tip eman dizkigu Jongik. Tenerifeko “Loro Park”-eko jabe turbokapitalistaren mezu tristeaz aritu da Alain. Romeo Santosen urtebetetze eguna ere ospatu dugu eta EHko izozki denda onenak ere ezagutu ditugu. Jon Gotzonen "desgustuan": Jatetxeek mamia zerbitzatzeko duten modua.
4. atala
20/07/2026
My Chemical Romance eta Gracie Abrams
Gracie Abramsen diskoa entzun eta bertako kanta interesgarrienak ekarri dizkigu Sara Alonsok. Alain Perezek, zinema munduan hautsak harrrotu dituen gai bati buruz hitz egin digu. Aktorearen azken filman bera baino 48 urte gazteagoa den emakume batekin duen harremanaz hitz egingo dute. Jon Gotzonen "desgustuan": mendira joaten diren motorzaleak. Gazteako erredakziotik, berriz, Maite Garmendia. Asteburuan, My Chemical Romance taldearen kontzertuan izan da eta bertan aurkitutako 3 pertsona mota zerrendatu dizkigu.
5. atala
17/07/2026
Karmengo jaiak, Bad Romance eta artisten rebranding-a
Ainhoa Arroitajauregik Zara Larsson-en "rebranding"ari buruz hitz egin digu, Lady Gagaren "Bad Romance", berriz, birala egin da Munduko futbol txapelketan. Horrez gain, Lilly Allen-en Alright, still diskoak 20 urte bete ditu eta klasiko batzuk berreskuratuta ospatu dugu. Karmengo festak dira eta bere herriko jaiak defendatzera etorri da Malen Altuna. Udako lanik arraroenak ezagutu ditugu eta El Xokas eta Burger King-en arteko harremanaren hausturaz ere aritu gara.
6. atala
16/07/2026
Harrikada festibala eta C Tanganaren urtebetetze eguna
Asteburuan ospatuko den Harrikada festibala gomendatu dugu, Elliot Page aktorearen kontrako irain transfoboak salatu ditugu eta Pitingori buruz ere hitz egin behar izan dugu. C Tanganaren urtebetetze egunean, artistaren bitxikeria batzuk ekarri dizkigu Sarak eta James Franco aktoreak estralurtarrekin "bizitakoa" kontatu digu Alainek.
7. atala
15/07/2026
Helduentzako udalekuak eta gilden prezioen gorakada
Irati Elizaldek helduentzako udalekuak modan jartzen ari direla kontatu digu. Albistearen aitzakian, gure udalekuetako anekdota batzuk kontatu ditugu. Sara Alonsok, berriz, sufritu egin du Sienna Spiro-ren disko berria entzuten. Alain Perezek publikoa konbentzitu ez duen Operacion Triunforen Estatu Batuetako edizioari buruz hitz egin digu eta Jon Gotzonen "desgustuan": gilden prezioen igoera.
8. atala
14/07/2026
EGO, Jacob Elordi eta San Ferminetako "Joker"
EGO, Euskal Herriko gazte orkestrako Oihan Espina klarinetista gonbidatu dugu gurera. Maite Garmendiak, berriz, Jacob Elordi-ren antza duen erraldoia aurkeztu digu. Eta, Jongiren "manjarra"n: "papas aliñas" prestatzen ikasi dugu. Ah, eta nor da Iruñeko San Ferminetako "joker"? Entzun!
9. atala
13/07/2026
Haziberri, Pitbull eta Fifako kantak
Haziberri jaialdirako gonbidapenak banatu ditugu, Pitbullek hautsi duen Guiness markari buruz aritu gara eta FIFAko kanta ezagunak berreskuratu ditugu. Astelehenero bezala, Julen Telleriaren lehiaketa ere "sufritu" dugu
10. atala
10/07/2026
11. atala
09/07/2026
Telle-ren lehiaketa eta Xarma Leone-ren berpizkundea
Xarma Leonek "Berpiztu" kanta aurkeztu digu bere urtebetetze biharamunean. Trukean, Jongiren opari bat jaso du. Julen Telleriak estualdian jartzen gaitu beti. Asteko lehiaketa bere esku. Jongiren desgustuan eztarrian bozgorailua daramaten pertsonei buruz aritu gara eta Sara Alonso, berriz, Ed Sheeran-en "Number 6" diskoaz oroitu da.
12. atala