Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
2026/11/06
Casa Pepa 150
Zorionak Casa Pepa, 150 urte zuen gauzak hain ondo egiten. Ez dakigu zer saltzen duzuen dendan, baina ona izango da seguru. Matussa bezain ona. Eñaut Elorrietaren Festina Lente diskoa bezain ona? Hori ia igual ez e, lasaitu gaitezen, Casa Pepa.
2026/11/05
Ez gaude rapeatzeko
Eta hitz egiteko ere justu-justu. Eta hori irratian lan egiten dugunik. Pazientzia latza zuena. Iñaki nola da, Iñaki Betagarri edo Iñaki Modus Operandi? Ba Iñaki hori, Ortiz de Villalba abizenekoa etorri da kaso egitera. Tolosatik Malentxo Zeberio, Palestinatik, Gazatik Ahmed Haddad eta bere etxetik Flako.
2026/11/04
Bertinos Borne
Chambaoko Lamari, Nellyf Hurtado eta Ortega y Gaset guztiei eskainia. Gorkaur Bizu eta Imau Beda oso jator Peiremansen material berriaz. Aitzi Berriratzoki emankor, haurrekiko psikologiaz. Bittorka S beti bezain chef, sahieski hori labean sartuz. Bale, geldituko naiz.
2026/11/03
Torinon badakizue zer?
Hemen ezin dugu esan, sentitzen dut, hau plataforma serio bat da. Erantzuna topatu saio honen barruan; saio bat ere ez serioa, bide batez. Marte Lasarteko Pello eta Borja ere serioak dira, baina maitagarriak aldi berean. Bedarlariren diskurtsoak ere maite ditugu. Eta Jokin Pinatxo bera ere bai, heriotzaz ari bazaigu ere.
2026/11/02
Occasionally nahiko interrupted
Michael Jackson, Matussa... eta gero gure jardunean ohikoak diren gure etete klasikoekin, gaurkoa etenaldiei eskainia. Apao ere eten dugu, bat ere kulparik gabe. Xabi Ormazabal ere etena izan da, hau, akaso kulpa apur batekin. Errurik ez daukazuenak zuek zarete; alta, zuek ez zaituztegu etengo. Haria ere ez dadila eten. Ezta Dida ere.
2026/10/30
Ein bisschen, ein Julen
Eta zu? Nor zara zu? Urte askotarako. Begira, hau Garazi da eta arte handiz antolatzen du urtero bere lagunekin EZK Fest jaialdia. Zoaz zu ere, zure lagunekin. Beste hau Maialen Goirizelaia doktorea da, eta gaur dantzan jarri ditu Disney eta bere ingurumariak. Eta gu Dida gara. Zu bezala.
2026/10/29
Riojabba
Super Trouper kantatzen zutenak Abbakoak ziren, hori garbi, baina hauen jatorriarekin zalantza egin dugu, Suediatik edo Cuzcurritatik ote datozen. Bittor Kas sukaldetik dator eta sukaldera doa. Flako Ripagañatik dator eta ez dakigu nora doan, baina gaur Ruper Ordorika pixka bat ekarri digu behintzat. Eta ondo.
2026/10/28
Dona Katona New York
Eta beste horrenbeste imitazio saiakera. Saiakeran bakarrik geratu dira, momentuz, baina barre ederrak egin ditugu, aizue. Eskerrik asko. Anjel Alkain eta Iker Galartza, zuei ere eskerrik asko barreengatik. Barre guztiengatik. Eta Aitziber Psikolokari ere bai, gorrotoari ere barre egiten jakiteagatik.
2026/10/27
Zuek badakizue Sabina eta Urquijoren abestiarena?
Egongo da inor Euskal Herrian eta munduan Jongik kontatutako istorioa ezagutzen ez duena? Zuk ez badakizu, idatziguzu. Izerdi hotza, izerdi beroa, izerdi... usaintsua? izan du jorragai Jokin Pinatxok eta soldata arrakala Bedarlarik; bakoitzaren izerdiari dagokion ordain bidezkoenaren alde. Beti.
2026/10/26
Molestatzen badizu, berakatz tortilla
Guk, bitartean, kantatzen jarraituko dugu eta; kantatzen duen Didak ez du gogaituko! Joxe Mari Apaolazak Joxe Mari Mitxelenari kantatu dio, Juantxok Xabi Ormazabali eta Alain Ibarrak lamiei. Eta guk zuei denoi, beti bezala.
2026/10/23
Ze polita amona mantangorria
Egon apur batean... hori amona mantangorri bat da? Ez, Xabier, ez. Baina eskerrik asko, Xabier. Exkixu taldea da, bere itzulerarekin eta bere Alex Sardui, Jon Fresko eta Ekain Alzolarekin, gure estudioan gustora. Eta Pavarotti, Maialen Goirizelaiari zapi zuritik helduta. Eta Matussa. Amona mantangorri bat izan ezik, beste guztia.
2026/10/22
Itsas ondoko tamarixetan olatuen errainua
Ze ez da tamarindotan, Imanolek ere ez zekien oso ondo zer abesten zuen. Jakintza beti da Jongirena. Eskerrak, hala ere, Flakori, kantuok proposatzeagatik. Enekito, eskerrik asko zuri ere kantuagatik, txitxareagatik, biboteagatik. Eta eskerrik asko, beti, zuri, entzule, Guauko perla honi play emateagatik.