
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du. Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.