
Gogoan duzu zerbait lehen aldiz dastatu zenuen azken aldia? Hau Dastattoo da, bigarren denboraldia. Sukaldaritzaren eta tatuajeen munduak berriz ere elkartzeko iritsi da Aginowsky. Zentzumen guztiak zorroztuta, sukaldariekin elkartu eta haiekin akordio bat egiteko asmoa du: errezetak, diseinuen truke. Sukaldariak plater berezi bat kozinatu beharko dio Aginowskyri eta azken horrek tatuaje baterako proposamena egingo dio. Aginowsky bezala da ezaguna Mikel Aginagalde bergararra, tatuatzaile bezala dabil lanean han eta hemen. Estilo tradizionala du, baina esperotakotik urrun, bere diseinuak ezin dira beste batenarekin nahasi. Gosez eta anbizioz hurbildu da sukaldariengana, baina dastaketa bakoitzean erronka berriekin egingo du topo: sukaldariak ausartuko al dira bere estiloa azalean betikotzen?