Dantzertiko ikasleek, eskolan lantzen edo sortzen dituzten antzerki obren irakurketa interpretatua egiten dute.
1. atala
Erderakada eta Euskarakadak
Luix Mitxelena eta Amaia Iriondo, Dantzerti Goi Eskolako ikasleek, beren eguneroko bizitzan Euskara eta Gaztelera nahasteak sortzen dituen albo kalteak adierazi dituzte audioantzerki lan honetan. Erdarakadak ez ezik, euskarakadak ere erruz... Hau nahasmena! Eman klik eta entzun "Dantzerti"podcastaren lehen alea. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
2. atala
Kantu lehiaketa, ipuina
Maialen De Pablos eta Luix Mitxelena, Dantzerti Goi Eskolako ikasleek, Mirentxu eta haren aita interpretatu dituzte. Mirentxu, atsegabetuta dago, eskolako gelako ordezkari Ane aukeratu dutelako eta ez bera. Aitak, ipuin bidez erakusten dio Mirentxuri, irabazi edo galdu, txandaka egiten dela bizitzako pasarteetan. Egin klik "Dantzerti" podcasta entzuteko. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
3. atala
Ez galdetu deus
Amaia Iriondo eta Luix Mitxelenak, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarraren "Fotogramak" izeneko istorio-sortako "Ez galdetu deus" pieza egokitu dute "Dantzerti" podcasterako. Ginekologoaren kontsultan eta hanka zabalik dagoen neska gazte baten istorioa jasotzen da, bi begiradatatik. Eman play, "Dantzerti" podcasta entzuteko! "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
4. atala
Haripiloak
"Haripiloak" Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxeak idatzi eta Pabelloi 6-k antolatutako Antzerki arinen lehiaketara aurkeztutako lana da. Podcastean, Dantzertiko Luix Mitxelena eta Amaia Iriondo ikasleek egin dute testuaren irakurketa dramatikoa. Alfontso eta Maiteren arteko elkarrizketa biltzen du. Terapian daude gure bi protagonistak, maitasuna eta sexuarekin dituzten gorabeherak tarteko. Eman playri entzuteko! "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
5. atala
Sar dadila deia
Luix Mitxelenak eta Anartz Alvarezek, podcast berezia egin dute Dantzerti Goi Mailako Antzerki Eskolaren lan urte amaierarako eta podcastaren entzuleen konplizitatea bilatu dute sare sozialen bitartez. Deia egin eta heurekin partekatu nahi izan dute podcastaren azken atala. Konplizitatea lortzea ordea, lan nekeza izan ohi da, eszenatokian bezala, podcastak sortzerako garaian. Egin klik eta entzun Luix Mitxelenak eta Anartz Alvarezek sortu eta antzeztutako podcasta. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
6. atala
Sombras. Federico García Lorca
Gabon Ipuina. Charles Dickens
Eguberri usainean kokatu dira Dantzertiko ikasleak Charles Dickensen "Gabon ipuina"ren bertsio hau podcast gisara eskaintzeko. 1848ko abenduan argia ikusi zuen eleberri labur honen berrintenpretazioan, Jose Mari Agirreren jarrera zekenak sortarazi dizkion mamuak ezagutu. Malen Perez de Arezana, Ainhoa Azpitarte, Xabier Burgos eta Andrea Gallegok interpretatu dituzte kontakizuneko pertsonaiak. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
7. atala
Artea
Sarak kuadro bat erosi du diru asko samar ordainduta: bost milioi! Eta Markel sutan dago, oihal zuri bat delako koadroa eta bost kilo ordaindu dituelako Sarak haren trukean. Iboneri kontatu behar dio, izan ere Sara aldatuta dago azkenaldian. "Artea" Yasmina Rezak idatzi eta Julia Marinek itzuli eta moldatutako antzerki pieza da, kasu honetan Dantzertiko ikasleek podkastera eraman dutena. Malen Perez de Arenaza, Xabi Burgos, Maialen Ramirezek interpretatu dituzte Sara, Markel eta Iboneren pertsonaiak. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
8. atala
Gulliver, janari arinak
Ramon Bareak idatzi eta Patxo Telleriak itzulitako "Gulliver, janari arinak" antzezlanarekin osatu dute "Dantzerti" podcastaren atal hau bertako ikasleek. Berez, "Mundopolis" muntaiaren barruan 1996.ean jokatutakoa da lana entzutera zoaztena. Heliportu batean kokatzen da egoera. Xabier Burgos eta Maialen Remírez ikasleek interpretatu dituzte Garcia eta Anaren paperak. Bidai berezia hastera dihoaz. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
9. atala
Eta Karmele?. Samara Velte
Samara Velten "Esperoan" lanetik, "Eta Karmele?" zatia biltzen da Dantzertiko ikasleen podcastaren atal honetan. Karmele laguna dute etengabe buruan eta ahotan. Karmele falta da. Non da Karmele? Malen Perez de Arenaza era Ainhoa Azpitartek interpretatu dituzte Maite eta Maritxuren pertsonaiak. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
10. atala
Eztenbako trikua. Galder Perez
Galder Perezek idatzitako lana da "Eztenbako trikua". Istorioa igogailu batean gertatzen da, trikua desagertu eta haren bila dabilen gaztea igogailu barrura sartu denean. Dantzerti goi eskolako ikasle diren Maialen Ramirez, Xabi Burgos eta Maria Iturbek interpretatu dituzte pertsonaiak. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.
11. atala
Dama
Jon Gerediagaren "Dama" obraren zati bat jasotzen du podcastaren atal honek. Epaitegi batean kokatzen da eszena, fiskala eta epaileaen arteko eztabaida sutsuaren erdian. Idazkaria, aktan zer jaso eta zer ez antzeman ezinean dago. Dantzertiko ikasle diren Malen Perez de Arenaza eta Ainhoa Azpitartek interpretatzen dituzte hiru pertsonalak. "Dantzerti" podcasta Dantzerti Goi Eskolako ikasleak sortuta dago.