Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila arituko da Armintz Gorrotxategi. Saioan zehar hainbat errezeta prestatuko ditu, lekuan lekuko protagonistek lagunduta.
4. atala
Baztan
Armintz Gorrotxategi Baztanen arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Baztango bailara ezagutuko du: Irurita, Amaiur, Erratzu, Elizondo eta Elbete. Bertako postrerik onenak prestatuko ditu. Tartean, Txantxigorri famatuak. Lehengaiak berak lortu beharko ditugu eta horretarako Armintz ardiak jezten saiatuko da. Parajerik ederrenak ere bisitatuko ditu eta Armintzek 100 metroko altueratik salto egingo du pendulu erraldoi batean.
5. atala
Durangaldea
Armintz Gorrotxategi Durangaldean arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Durangaldean arituko da Armintz. Durango, Zornotza, Mallabia eta Berriz bisitatuko ditu bertako jende, istorio, ekintza eta postreak ezagutzeko. Errezeta asko egingo ditu: Limoizko tarta, Laranja ruloa, marrubizko parfaita¿ Baita Euskadiko txapelketa irabazi zuten Mani&Co pastak ere. Osagaiak lortzeko baserrietara joango da marrubi eta behi esne bila. Gainera Durangoko alde zaharrean bisi
6. atala
Sakana
Armintz Gorrotxategi Sakanan arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Piperropilak, erroskilak eta hainbat errezeta tradizional prestatuko ditu. Baita gozogintza beganoa probatu ere. Basora joango da gaztain bila eta hargin lanetan ere ikusiko dugu. Etxarri Aranatzen turismoa egiteko aukera izango du, baita animaliekin jolastekoa ere eta erraldoiekin dantzatzera animatuko da.
7. atala
Gasteiz
Armintz Gorrotxategi Beran arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Beran errezeta bitxi eta luxuzkoak egingo ditu Armintzek. Izokina deitzen dioten gozotik hasi eta urrezko bonboetaraino. Erleen artean sartu beharko du Armintzek eta 200 metroko tirolinan salto egitera ere ausartuko da Irrisarri Landen.
8. atala
Urdaibai
Armintz Gorrotxategi Urdaibain arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Gernikan, Arratzun, Gautegi Arteagan eta Ibarrangelun. Hainbat errezeta ikasiko ditu Armintzek Urdaibain, tartean ori baltz ezagunak! Gernikako arbolari bisita egingo dio, mendian zaldi gainean ibiltzen saiatuko da eta itsasoan stand up paddle egiten.
9. atala
Ordizia
Armintz Gorrotxategi Ordizian arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Goxua, natillak, madalenak, txokolatezko salamia¿ prestatzen ikasiko du Armintzek. Ordiziako azokan izango da eta D¿elikatuz interpretazio zentroan Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutuko ditu. Gainera Armintz 6.000 oiloen artean sartuko da arrautza batzuk lortzeko
10. atala
Donostia
Armintz Gorrotxategi Donostian arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Donostian garrapiñatuak, txurroak, pantxineta¿ egiten ikasiko du Armintzek. Gidari baten bidez Donostiako historia eta anekdotak ezagutuko ditu; Armintzek bere ikastetxera, Basque Culinary Centerrera, bisita egingo du eta Zurriolako hondartzan surfa egiten saiatuko da.
11. atala
Bera
12. atala
Bilbo
13. atala
Txingudi
Euskal Herriko gozo, gozotegi eta gozogilerik onenen bila Txingudira iritsi da Armintz Gorrotxategi! Hondarribian eta Irunen biziko dugu gaurko abentura! Aurreratuko dizuegu atal hau berezia izango dela! Mojito izozkia, leherketa tropikala, trufak, caipirinha¿ Urteko edozein sasoi izanda ere, dibertsioa eta uda ekarriko dizkigu gogora! Chocolates de Irun, Hawaii Gozotegia, Tatapas Gastroteka eta Yon Gallardo izozki-denda famatuak bisitatuko ditugu, baina kalean ere arituko da Armintz! Berdetik urdinera egingo dugu! Sorburu baratzetan lanean hasiko da eta Hondarribian belaontzi batean nabigatzen amaituko du!
14. atala
12/07/2026
Azpeitia/Azkoitia
Armintz Gorrotxategi Azpeitia eta Azkoitia herrietan arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Azpeitia eta Azkoitiako gozo eta tartak jan eta kozinatuko ditu: sagar tartas, intxaur tarta, gazta tarta¿ Kirola egin ere bai. Armintz mendian korrika egitera animatuko da. Bidaiatu ere egingo du: Loiolako santutegia, XVI. mendeko jauregi bat eta toki gehiago. Amaieran, ginga modura, Armintzek bidaian zehar ikasitakoekin inspiratuta, gozo berezi bat sortuko du.
18/07/2026
Lapurdi
Armintz Gorrotxategi Lapurdin arituko da Euskal Herriko gozo, gozogile eta gozotegirik onenen bila. Lapurdin arituko da. Azkainen, Ezpeletan, Ziburun, Donibane Lohizunen eta Saran arituko da. Kilometro dezente, baina sasoiko. Armintz frontoian ere ikusiko dugu, pilotan. Historia askoko gozotegietan izango da eta piperrak gozoetan ere erabili daitezkeela ikasiko du. Iparraldera etorrita euskal pastela eta bertako errezetarik onenak egiten erakutsiko digu.