59:14 La Magnetoise mendi proba (Belgika)
58:10 Addo Elephant ultra traila (Hegoafrika)
'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioak Afrikara bidaia egingo du asteazken honetan, Hegoafrikara, hain zuzen ere. Zigor Iturrieta, 76 kilometroko Addo Elephant ultra-traila egiteko asmoarekin joango da, eta, bide batez, herrialdeko hainbat paraje eta hiri ezagutuko ditu. Hegoafrikako kultura eta historian murgilduko da bertako jendearen eskutik. Hasteko, Johannesburgeko bizitza, jatetxeak eta bertako museoak ezagutuko ditu, horien artean, Apartheid museoa. Ondoren, Sowetora joango da, eta bizikletaz ezagutuko du Nelson Mandelaren bizilekua izandako hiria. Halaber, Johannesburgetik kanpo, Sterkfonten kobak ezagutuko ditu. Bertan, duela 2,6 milioi urteko emakumezko baten garezurra topatu zuten 1947an, eta Mrs. Ples izenarekin ezagutzen dute mundu osoan. Horrez gain, Port Elizabeth hiri txiki eta dotorea ezagutuko du. Bertan, Mark Oosthuizen Hegoafrikako chef ospetsuenarekin egongo da, Fushin Sushi jatetxean. Hiritik gertu, Addo Elephant National Park dago, eta bertan egingo du Zigorrek 76 kilometroko erronka gogorra. Parke natural horretan, elefanteak, zebrak, bufaloak eta lehoiak daude, eta lasterketa oso gogorra izango da, 40 gradutik gorako tenperaturak izango baitituzte. Lortuko al du Zigorrek lasterketa gainditzea?
53:24 Cabo Polonio ultra traila (Uruguai)
53:36 Fuego y Agua ultratraila (Nikaragua)
56:27 Laguna Phuket Marathon lasterketa (Thail
Asteazken honetan, 'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' Tailandiara joango da eta bertan ospatzen den Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak. Bangkoken hasiko du Zigorrek bidaia eta hasteko, hiriko hainbat erakin ospetsu bisitatuko ditu: besteak beste, Wat Po tenplua eta errege-jauregia. Gainera, Bangrak kalea, Chinatown auzoa eta Loreen izeneko merkatua ezagutuko ditu. Eguna Vertigo jatetxe berezian afalduz amaituko du. Bangkoetik mugitu gabe, Mae Kloog trenaren merkatu famatua ezagutuko du, eta Kao San inguruetan, eskorpioi, zizare eta kakalardoak dastatuko ditu. Horrez gain, kokoak jasoko ditu, eta hiriko Lunpini parkean entrenamendu gogorrari ekingo dio lasterketaren aurretik. Bangkoketik Phuketera joango da. Bertan, Laguna Phuket 42 kilometroko maratoian parte hartuko du. Bero handiarekin aurre egin beharko dio Zigorrek erronka gogor honi. Lasterketa amaitu ondoren, Alvaro de la Dehesa sukaldari famatuarekin arroza abakandoarekin dastatuko du. Azkenik, Thalang Road kalean barrena ibiliko da, bertako masaje tradizional batekin Tailandiako bidaia agurtzeko asmoarekin.
52:57 Zugspitz Ultratraila (Alemania)
'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' saioa Alemaniara helduko da asteazken honetan, denboraldiko azkeneko atalean. Zigor Iturrietak gogotsu egingo dio aurre munduan barna lasterketaz lasterka eraman duen abenturaren azken erronkari: Zugspitz Ultratrail 60 kilometroko lasterketa. Lasterketaren aurretik, Alemania hegoaldean dagoen Bavaria eskualdean ibiliko da Zigor, bertako jendea eta gastronomia ezagutzen. Besteak beste, Prien, Staffelsee lakuaren ondoko Murnau herria, Andech, Oberammergau eta Garmich herriak ezagutuko ditu.