Carly bere aitaren bila dabil. Aldamenean laguntzen izango ditu Bobby, teknologia zale porrokatua, eta Morgan, otso bihurtu den mutikoa.
1. atala
1. Non da aita?
Carlyk bere aita Zagekin igaro behar ditu udako oporrak.
2. atala
2. Basamortuko azeriaren bila
Carly lurpeko jauregira joan da aitaren bila, baina ez du sarrera aurkitzen.
3. atala
3. Aztarna sekretuak
Carlyk eta Bobbyk Zagen eta Tonyren oinatzak aurkitu dituzte lurpeko jauregian.
4. atala
4. Liburutegia
Carly eta Bobby antzinako erreinuko liburutegira heldu dira. Han dabiltzala, musker erraldoi batek erasoko die.
5. atala
5. Itzal misteriotsua
Carlyk eta Bobbyk Yilo erreinuko horma-irudi batzuk aurkitu dituzte. Carlyk aitaren koadernoa erabiliko du sinboloak deszifratzeko.
6. atala
6. Gizotsoaren kondaira
Bobby erietxean sendatzen ari den bitartean, Carly aitaren estudiora joan da. Bertan, dena narrastuta dago eta aita ez da inon ageri.
7. atala
7. Gizotsoa hemen da! 1. atala
Lurpean ikusi zuten itzala gizotso batena zelakoan, haren bila hasiko dira Bobby eta Carly, Zag eta Tony aurkitzeko esperantzan.
8. atala
8. Gizotsoa hemen da! 2. atala.
Carlyk eta Bobbyk tranpa jarriko diote gizotsoari, alfer-alferrik.
9. atala
9. Misterioa argitu da
Carly eta Bobby zeharo harrituko dira gizotsoa otsokume bihurtzean. Nonbait, Morgan izeneko mutil bat zen lehen.
10. atala
10. Bidaia hasi da
Carly, Bobby eta Morgan herrira joango dira. Zagen anaia dela esanez agertuko da Dylan izeneko gizon bat, baina Carlyk ez dio sinetsiko.
11. atala
11. Hale basamortua
Carly, Bobby eta Morgan basamortuan barrena abiatu dira. Bobbyk alferrikako gauzak ekarri ditu.
12. atala
12. Lo egin nahi eta ezin
Hirukoteak haitzulo batean lo egitea erabaki du. Halako batean Dylan agertuko da, Carlyren aitaren koadernoa ostu nahian.