Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!
Musikaren industriako paradigma berria: Apustuak
Orain arte likeak, jarraitzaile kopuruak edo entzunaldi konpuruak artista baten norabidea gidatzeko datuak izan dira. Bada, Estatu Batuetan musikarekin zerikusia duten apustuak eta predikzioak egiteko plataformak jarri dira martxan. Horren inguruan hitz egin digu Sara Alonsok.
Azken Dilemamarratxeoa Aitziber Gradosekin
Uda honetan egingo ez dituen gauzen inguruan hitz egin digu eta agian uste duzuna baino gehiago identifikatu zaitezke emandako adibideekin.
Amandak EP berria kaleratu du
Ainhoa Arroitajauregi izan dugu gurean bere Madrilgo taldearen "Automatico" EP berria aurkezten
FONTAINES DCren sorpresa eta bitxikeriak Liher Larrañagarekin
Azken asteetan jakin dugu Fontaines DC talde Irlandarra gurean izango dela abuztuan eta horren bueltan hitz egin dugu Liher Larrañagarekin
Zer dira Listening Bars-ak?
Musika entzuteko modu eta espazio berri bat sortu da eta Ibon Fernandezek horren berri eman digu.
Estralurtarrei utziko genizkien filmak
Denboraldi honetako azken Zinezitala egin dugu Beát Uribeetxebarria eta Jone Arriolarekin. Atal honetan, estralurtarrek gizateria ezagutzeko filmei buruz hitz egin dugu.
Neo Soul olatu berria deskubritzen
Britania Handian, Neo Soul estiloa jorratzen duten artista gazteak deskubritu ditugu eta horietatik hiru aurkeztu dizkigu Sara Alonsok.
Nahia Sillero: gaur egun aktore edo artista euskalduntzat hartzen dut nire burua
Nahia Sillero idazlea, aktorea eta aurkezlea da beste gauza askoren artean. Mila saltsatan sartuta egon arren, artistatzat hartzen du bere burua eta berarekin batera bere ibilbidea eta proiektu ezberdinak ezagutu ditugu.
Nor da HorsegiirL?
Alemaniatik datorren dj-a da HorsegiirL. Erdi gizaki erdi zaldi. Laister, Bilboko Kobetamendin ikusiko dugu eta berari buruz informazio guztia ekarri digu Ibon Fernandezek!
Zinezitalean Beñaten amaren bisita
Zinezitalean Cannesko jaialdia, El Diablo se viste de Prada eta kritikoen artean kritikoenaren bisita: Beñaten ama!
Pharrell Williamsen sinadura sonoroa
Ekoizle ugari saiatzen dira egindako lanetan euren sinadura sartzen. Sinadura sonoro hauei "producer tag" deitzen zaie eta Pharrell Williamsena benetan bitxia da. Ez da lehen entzunaldian harrapatzen den sinadura. Oso diskretoa da. Maite Garmendiak erakutsi digu.
Sanpleoa ez da plagioa
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak baieztatu du sanpleatzea ez dela plagioa. Zenbait adibide eta hausnarketa ekarri dizkigu Ekain Perezek.