119:56 Bengo-ren bisita eta mugikorreko "notak"
Azaroan kaleratuko du Bengok lan berria eta estreinuaren aurretik gurean izan da. Oiartzuarrarekin luze eta zabal aritu gara. Bestalde, denboraldi berri honetan, lagun berriak izango ditugu, besteak beste, Naia Makazaga. Tendentziei buruz arituko zaigu astero eta lehen kolaborazioan mugikorreko notei buruz aritu zaigu. Berezi Fernandezek, berriz, Carcoma nobela gomendatu digu.
120:00 MILEYren rebrandiga, Tip Toe eta Dilemamarratxeoa!
Bitanen denboraldi berriko bigarren saioa izan da gaurkoa. Dilemamarratxeoa estreinatu dugu gaurkoan Malen Altunarekin. Nola lagundu lagun bati egoera zaurgarri baten dagoenean? Hori izan da gaur mahai gainean jarri duen kezka eta hiru soluzio planteatu dizkigu. Sarak Miley Cyrusen izen aldaketaren inguruan hitz egin digu eta baita ere Phoebe Bridgesen "Lost weekend" disko berria aletu digu. Amaitzeko, Iñaki Cid estreinatu da kolaboratzaile moduan eta gaurkoan Tip Toe telesai berriari buruz hitz egin digu. Datorren astean Bitan gehiago
120:00 Gure 100.saioa, Odol Ilargia eta Stella Lefty
Gaurko saioan, Naia Makazagak desinfluentziaren tendentzia berriaren atzean dagoenaz hitz egin digu. Zinemaldian estreinatuko den Odol Ilargia telesail berriko bi protagonista izan ditugu; Jon Muñoz eta Mikele Arizkorreta. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Stella Lefty artista berriaren plagioak ekarri dizkigu eta aho zabalik utzi gaitu.
120:00 "La Bola Negra" ikusi duten bi eta Lauryn Hill-en Miseducation
Zinezitala inoiz baino zitalagoa! Beñat Uribetxeberriak eta Jone Arriolak dagoeneko ikusi dute "La Bola Negra" filma. Spoilerrik gabe, pelikulak eragindakoaz hitz egin digute. The Miseducation of Lauryn Hill diskoa aletu digu Sarak eta Iñaki Cid-ek ikusi beharreko antzezlana gomendatu digu: Personas, lugares, cosas. Bere kontakizunarekin oilo ipurdia jarri zaigu, uau!
119:57 Dorayaki nobela eta Doja Cat-en estrabagantzia
Sara Alonso faltan, gure bi kolaboratzaile elkartu ditugu bata bestearen tartean egoteko. Berezi Fernandezek Dorayaki nobela gomendatu digu Ibon Fernandezi eta bioi eta Ibonek Doja Caten estrabagantziaz hitz egin digu Bereziri eta bioi. Naia Makazagak, berriz, gosaria ekartzeaz gain, “My very Amelie childhood” tendentziaz hitz egin digu.
120:00 "Resident Evil" eta beti esanekoa izatearen arriskua
Dilemamamarratxeoan, Malen Altunak "people pleasant" edo esanekoa izatearen arriskuaz ohartarazi digu. Ainhoa Arroitajauregik buruan iltzatuta duen disko bat aletu digu: Wet Leg taldearen "Moisturizer" eta Iñaki Cid-ek zinema aretoetan topatuko duzun "Resident Evil" gomendatu digu. Gainerakoan, musikarik onena!
120:01 Ana Goitia, eneagrama eta Michael Kiwanuka
Naia Makazagak eneagrama bat zer den azaldu digun eta gure arteko bateragarritasunak azaldu dizkigu. Liher Larrañagak Michael Kiwanukaren itzulareaz hitz egin digu eta bere erreferenteak elarri dizkigu. Ana Goitia umoregilea elarrizketatu dugu Katana bakarrizkerari itxiera emango diolako urriaren 8n Campos Eliseos antzokian. Sarak Las Petunias talde madrildarra aurkeztu digu eta b azken egunetan merchandisigarekin gertatu zaien zalapartaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Amaitzeko, Ibon Fernandezek, Robert Patingsonen "Primetime" izeneko pelikula berriaz hitz egin digu.
120:00 Simulacro film terapeutikoa eta Stevie Wonder ospakizunetan
Stevie Wonderren "Songs in the key of life" diskoak 50 urte bete ditu eta aitzakia ederra izan dugu lana aletzeko. Gaizki atera den antzerkia egin dugu Zinezitalen eta bide batez, terapeutikoak diren bi film ekarri dizkigute Beñatek eta Jonek. Bestalde, Iñaki Cid-ek La Bola Negra filmak oinarri izan duen antzerki obrari buruz hitz egin digu.
120:00 Etxe arrotz hau eta hauteskundeen kanpaina Tik Token
118:51 Saio berezia: Musikaren Eguna 2026
Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du urriaren 11n, Donostian, Tabakalerarekin elkarlanean. Besteak beste, zeatikez, Belako, Tatta, Lukiek, Anne Lukin, Esanezin, Aimarz, XSakara, Kattalin eta Nenufarrak, BARRRK, Garazi Esnaola eta Herenegun ikusteko aukera izango da, goizean hasi eta 12 orduz luzatuko den musika maratoian.
Aipatutakoez gain, Niña Coyote eta Chico Tornado, Libe Kortazar & Jon Basaguren, Apotheke 90, GAR, RTZ, Mugan, Burutik, Silitia, Nhil, Mr Luken eta Indigo taldeen zuzenekoak izango dira. Kontzertuak Tabakalerako aretoetan banatuko dira, eta guztiek ordu erdiko iraupena izango dute.
Ainhoa Vitoria eta Liher Larrañagak “Bitan” saio berezia egingo dute Tabakalera bertatik. Gazteako esatariek Musikaren Egunean zehar ikusiko duguna errepasatu eta ekitaldiko artistak elkarrizketatuko dituzte.
120:00 Iñurri elkartearen bisita eta Fontaines DCren disko berria
Iñurri elkartearen bisita jaso dugu, minbizia igaro dutenei, igarotzen ari direnei eta hauen bidelagunei zerbitzuak eskaintzen dizkion elkartea. Urriaren 19an manifestaldian parte hartzeko deialdia luzatu digu. Bestalde, Fontaines DCren Dopamine Chamber disko berriaren inguruan ibili gara, baita hauen erreferenteez.
120:00 Etxebizitzaren krisia zinemaren bitartez eta Herentzia antzezlana
Zinezitala ireki dugu gaur. Beñat gabe, Jone Arriola etorri zaigu etxebizitzaren krisiaz hitz egitera. Baina, ez edozein modutan. Tesail eta filmetan oinarritu da kezkagarria den egoera erakusteko. Iñaki Cid-ek Kulunka antzerki taldearen obra berria gomendatu digu: Herentzia.
Bestetik, gure kiutixiak eta iritsi zaizkigun disko berriak!