1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.
1. atala
D3: 1. 1983an gaude
Lena eta lagunak, Bulegokoengandik ihesean, 1983an geratu dira. Gabrielle gaztea ezagutu, eta konfiantza izaten lagunduko diote.
2. atala
D3: 2. Dantzaren etorkizuna
Berriro geure garaian, denbora-bidaien oroitzapenak ezabatuta, Lenak eta lagunek urte amaierako azterketak gainditu behar dituzte.
3. atala
D3: 3. Dantza-laguna
Max joan denez, Lena ikaratuta eta etsita dago dantza-lagunik gabe geratu dela pentsatzen baitu; baina Nico agertu da.
4. atala
D3: 4. Arazoak paradisuan
Frantzia hegoaldean, taldekoek probak egiteko aukera izango dute CJ Companyren lan baterako.
5. atala
D3: 5. Neska berria
Lenari lehiatzeko erronka jo dio dantzari gazte batek, Romyk. Lehen mailakoekin ikasteko itxaropena dauka, eta oso ausarta da.
6. atala
D3: 6. Bidaia oroitzapenetan zehar
Armandok lan bat agindu die ikasleei: euren dantzari-bizitzaren historia egiteko, txikitan hasi zirenetik.
7. atala
D3: 7. Ateak itxita
Armandok ballet-erronka jo die CJ Companykoei eta beste taldeetakoei bere taldea batu eta sormena pizteko asmoarekin.
8. atala
D3: 8. Musu magikoa
Henri orainaldian dago berriro, eta gogor ari da lanean Lenari oroitzapenak berreskuratzen laguntzeko.
9. atala
D3: 9. Aspaldiko lagunak
Nicok susmoak ditu: Lenak oroitzapenak berreskuratu dituela uste du. Horregatik, Claudinek eta Lenak lagundu beharko diote onik irteteko.
10. atala
D3: 10. Erloju kontra
Lenak eta Claudinek plan bat egin dute Nicori eskumuturrekoa kentzeko. Horrela armarik gabe utziko dute.
11. atala
D3: 11. Familia elkartuta
Lenak aita biologikoaren kontua alde batera utzi eta balletean kontzentratu nahi du.
12. atala
D3: 12. Intxaur-hauskailua
Lenak eskolan “Txaikovskiren gaua” ikuskizuna antolatzeko ideia izan du.