Lau ikus-entzunezkoz osatutako sorta da Goiena telebistak ekoiztutako Biktimen ahotsak saioa. Lau biktimaren bizipenak jaso dira. Francisco Astuy, Iñaki Agiriano, Matilde Martin eta Alaitz Perez de Arenaza dira biktima horiek.
1. atala
1. Alaitz Perez de Arenaza
Xabier Perez de Arenaza arrasatearra 1984ko martxoaren 23an erail zuen GALek Miarritzen. Haren alaba Alaitz Perez de Arenazaren lekukotza hemen.
2. atala
2. Matilde Martin
Arrasatearra PSE-EEko zinegotzi izan zen 1999 eta 2007 artean. 2000. urtean ETAren mehatxu-gutuna jaso zuten hark eta kideek.
3. atala
3. Iñaki Agiriano
Victoriano Agiriano eta Maria Angeles Barandiaran senar-emazte bergararrak polizia kontrol batean hil zituzten Gasteizen, 1982ko urriaren 16an.
4. atala
4. Francisco Astuy
Angel Astuy 1980ko otsailaren 8an erail zuen ETAk Oñatin egindako atentatu batean. Haren seme Francisco Astuy Vicarioren testigantza hemen.