Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.
43. atala
Bihotzeko Fonoteka, uztailak 1: Fermin Etxegoien

Gauza bat da ze kantu dituzun gustoko, bestea, zeintzuk izan duten eragina zure bizitzan. Argi dauka hori Fermin Etxegoienek. Aurreko irrati urtean Musikatean kateatu gaitu. Erreleboa eman digu Bihotzeko Fonotekan berea zabaldu eta gurea estreinatuz.

44. atala
Bihotzeko fonoteka: Joxe Mari Arbelaitz

Erritmoari ematen dio garrantzia berezia Joxe Mari Arbelaitz sukaldariak sukaldean. Baita musikan ere. Hitzez eta hatzez jarraitu du gurean bere bihotzeko fonoteka zabaldu digun bitartean: hamar kantuz osatua. Bizitakoak, denak. Euskaraz, denak.

45. atala
Bihotzeko fonoteka: Patri Urkizu

Urteak daramatza paper artean kantu zaharren ikerketan. Bihotza betetzeko adina urte. Kantuak adina maite ditu haien inguruko kontuak. Kronolojikoki antolatuta erakutsi dizkigu bere bihotzeko kantuen kontuak. Euskal tradizioak utzitako altxorrak.

46. atala
Bihotzeko fonoteka: Josu Bereziartua

Goi-mendietan zaratak izutu egiten du. Isiltasunak ere bai. Eta musikak, bidean lagundu. Bidea delako garrantzisua, eta ez gailurra. Josu Bereziartua mendizaleak hitz egin digu mendiaz, mapa kartografikoa eta kardiomusikala aldi berean erakutsiz.

47. atala
Bihotzeko fonoteka: Gidor Bilbao

Doktorea da Girdor Bilbao. Filologia klasikoa da berea. Baina hizkuntzalaritza albo batera utzi eta musikaren hizkuntza unibertsala gidari hartuta eraman gaitu bere bihotzeko soinu-banda ezagutzera. Izekoren tokadiskotik Ipadera kantuz kantu.

48. atala
Bihotzeko fonoteka: Gorka Salmeron

Musika beti izan du presente Gorka Salmeron argazkilariak. Hamahiru urterekin egin zuen lehendabiziko iraultza, Leño zuzenean ikusteko. Gaur egun, JJ Cale entzuteagatik edozein ahalegin egiteko prest. Hemen, bere bihotzeko fonotekako argazki bilduma.

49. atala
Bihotzeko fonoteka: Josune Bereziartu

Lurretik begiratuta ezinezko diruditen paretak igo ditu. Bide zailenak egitearekin nahikoa ez eta bide berriak eraiki, askotan. Lotuak bizi ditu erabat musika, eskalatzea eta bidaiak. Hirukiak omen. Haren sokari lotuta gaur, ordubeteko musika saioa.

50. atala
Bihotzeko fonoteka: Josu Rekalde

Bihotzaren tokian azala jartzeko proposatu ditu Josu Rekalde artista-dekanoak. Azaletik barneratzen direlako doinuak, filtrorik gabe. Eta hala, filtrorik gabe erakutsi dizkigu berari barneratuak. Argi utziz, hau dela gaur eta orain egindako aukera.

51. atala
Bihotzeko fonoteka: Jon Paul Laka

Opera lagunen Bilboko elkartearen zuzendari artistikoa da. Opera bizi du pasioz. Opera ere. Ez opera bakarrik. Musika guztia bi multzotan sailkatu litekeela sinisten du: ona eta txarra. Onak, bere bihotzeko fonoteka hamar agerralditan erakusteko.

52. atala
Bihotzeko fonoteka: Kristiane Etxaluz

Musika ez da garrantzitsua izan bere bizitzan. Isiltasuna nahiago. Eta ez da harritzekoa: Kristiane Etxaluzen bihotza eta bizitza, borroka eta konpromezu doinuz beteak egon dira, eta daude, gaur egun. Hauekin zerikusia duten doinuen arrastoa, hemen.

53. atala
Bihotzeko fonoteka: Ismael Manterola

Artearen historia du erakusgai eta ikergai. Artez erakutsi digu bere bihotzeko fonoteka, irudiz irudi, tokiz toki. Txikitan irratiak emanak zetozten doinuetatik, 'arraro sentitu behar' eta bila joandakoetara. Jaioterritik Bretainia Handira.

54. atala
Bihotzeko fonoteka: Xabier Gurrutxaga

Politikaz hizketan entzungo duzue tertulietan eta politikaz idazten egunkaritan. Bere musika aukeraketak badu lotura politikarekin, jakina. Baina politikaz aparteko kontuek ere ukitzen dute bihotza, musikaz ari garenean. Eta hunkitzen.