"Euskadi Irratitik abiatuta, bidaia nahi duzun lekura. Bidaiazaleen kontakizunak eta bidaiarientzat proposamenak, Aitor Elduaien gidari dela."
3. atala
Dolomitak, bidai molde berriak eta ibilbideak, aste honetako gaiak

Bidaiak, natura, mendia, oporrak etabar jasotzen dituen saioa Aitor Elduaienek aurkeztuta Euskadi irratian. Igandeetan arratsaldeko hiruretan entzun ahal izango duzue eta larunbat goizetan errepikapena.

5. atala
Bidaldi, urriak 6

Muturreko piraguismoa munduan barrena bidaiatzeko, eta berau ulertzeko, aitzakia da Mikel Sarasolarentzat. Berlin bi bidaiatan: Igor Aranburu eta Cristina Ruiz.

6. atala
Areizaga, Hernandez, Cuellar eta Doumergen memorian eginiko programa

Andoni Areizaga, Joxi Hernandez, Iñaki Cuellar eta Bernard Doumerqen memorian eginiko Bidaldia. Eta Gorlizko street boulderra, Biarritzeko autokarabana azoka, Bilboko Bidaiarien Txokoan Xabier Alberdiren 'Bilbotar bat Elkanoren bidaian' hitzaldia...

7. atala
Urriak 20: Munduko Alpinismo Txapelketa, Edurne Pasabanen KABI...

Ekaitz Maiz eta Antton Zabala, Ukrainian, Munduko Alpinismo Txapelketan. Edurne Pasabanek badu mendi-proiektu berria: KABI, atzerriko trekking zaleei Euskal Herrian egiteko pack-ak. Ibilbideak: “Maite ditugu gure bazterrak” Mikel Bringas eta Pagotxa.

8. atala
Bidaldi 2013-10-27

Glaziologia Masterra egiten ari da Eñaut Izagirre Chileko Punta Arenasen. CORDARWIN espedizioan parte hartu du. Pou Anaien proiektu berrien eguneratzea ere egin dugu. Eta Alex Txikonek 'Txikon Xtreme' ETBko kapitulu berrien gorabeherez arituko da.

9. atala
Bidaldi, azaroak 10, GR-121 eta Arkaitz Astiazaranekin biizikletan

GR121aren Donostia-Orio deshomolagtu egin du Gipuzkoako Mendi Federazioak, eta senderismo arduradunarengana jo dugu: Urdin Elortza. Bizikletaz Euskal Herri osoan 4.440 km osatu dituen Arkaitz Astiazaran ere Bidaldin. Mendi Film Festivalen gaurkotzea.

10. atala
Bidaldi, azaroak 3, Eneko Allende, Raid, 'Egizu Getxo euskaduldun'

Eneko Alllende, Euskal Selekzioko Mendi Lasterketa hautatzailea, Raid Columbia eta Ibilbideen barruan: 'Egizu Getxo euskaldun' izan ditugu hizpide aste honetan Bidaldi saioan.

11. atala
Asteburu pasa joan eta 5 hilabete beranduago bueltatu

Jon Otamendi (28 urte, Donostia) asteburupasa joan zen bi lagunekin Piriniotara. Bost hilabete beranduago Indiatik itzuli zen etxera, harainoko bidean diren herrialde guztietan barrena bidaiatuta auto-stopean, autobustean... aurrekontu xumearekin.

12. atala
Mikel Essery gogoan, Mambo Poa bidaia kontaketaren 5.edizioa

Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketako 5. ediziotik: Iñaki Serrano irabazlearen 'Mali sutan' eta Itsaso Erretolatzaren 'Shanghaitik, itsaso horiaren gainetik'. 6.edizioa jada martxan da. Eta Aralar Kirolak denda Tolosan zabaldu zela 35 urte dira.

13. atala
Bidaldi, azaroak 30

Patxi Usobiaga berriro eskalada munduan murgiltzen hasi da luze jo duen sorbaldako lesioa atzean utzita. Harekin bidaiak egin nahi? PUC da bere eskaintza! Columbia Vida Raideko Urtzi Iglesiasekin Costa Rican egingo den Munduko Txapelketara begira.

14. atala
BidaldiI, abenduak 8

Pedal kolpeka aparteko bi astebete-plan: Gipuzkoari Bira mendiko bizikletan batetik, eta bestetik Berlin-Amsterdam-Paris. Lehena http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/home.do egitasmoan, bigarrena Garmendia anai azpeitiarren gurpilean jarrita.

16. atala
BIDALDI 2013-12-22

Mendi Film Festivalaren 6.edizio arrakastasua. 10 egunez Bilbo mendi zinemagintzako Base Camp! Everesteko 1953ko Hillary-Norgay igoeraren remakeak irabazi du: 'Beyond the Edge', Leanne Pooley zuzendariarena. Europa mailako estreinua Bilbon egin da.