Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.
1. atala
Bizkaiko txapelketa, taldekako Xilaba eta Mirari Martiarena, HHko aurkezlea
Irailaren 22an hasiko da taldekako Xilaba txapelketa, Urriaren 1ean Bizkaiko bertsolari Txapelketa eta aurkeztear dira Nafarroakoa ere. Txapelketen denboraldi atarian, Hitzetik Hortzera saioak ere denboraldi berriari ekingo dio, aurkezle berriarekin; Mirari Martiarenarekin. Harekin solasean aritzeko tartea ere hartu dugu. Plentziako saiotik hautatu ditugu bertsoaldi batzuk eta gure bederatzikoa ere berreskuratu dugu.
2. atala
Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du.
3. atala
Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat
Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea?
4. atala
Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak
Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?
5. atala
Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak
Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka?
6. atala
Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa
Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun?
7. atala
Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak
Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?
8. atala
Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa
Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu?
9. atala
Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.
10. atala
Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena.
11. atala
2023/11/25
Hitza Jolas (2023/11/25)
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da 'Hitza Jolas'. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, larunbatero, 14:00etatik aurrera.
12. atala
Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako 'Inklusio bultzada' bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe.