Euskadi Irratian hainbat saio berezi egiten dugu, gai bat ardatz hartuta. Berezi guztiak bildu ditugu atal honetan.
1. atala
Oskorriren agurra

45 urteren ostean, agur esatea erabaki zuen Oskorrik 2015ean. 30 disko baino gehiago, 500 kantu eta 3.000 kontzertutik gora utzi ditu talde bilbotarrak. Oskorrikoek Euskadi Irratian esandakoak bildu ditugu saio honetan, baita euren musika ere.

2. atala
Zauria hauspo: Antonio Zavalaz

Antonio Zavala zenaz Zauria hauspo liburua argitaratu zuen 2016an Pello Esnalek. Aitzakia horretan, mahai-inguruan batu zen Esnal Lucia Alberro eta Xabier Etxaberekin. Antonio Zavalaz, herri literaturaz, euskal gizartearen bilakaeraz eta bertsogintzaz, Alex Gurrutxaga kazetariak gidatuta.

3. atala
Eganen agurra

46 urtez plazaz plaza ibili ondoren, erretiroa hartzeko erabakia hartu du Xabier Saldias kantariak. Une ona iruditu zaigu atzera begira jartzeko, eta Azpeitiko taldearen kantuak eta ibilbidea gogoratzeko.

4. atala
Europa bat-batean

Donostian Europa Bat-batean kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa izan zen, Mintzola Ahozko lantegiak eta Donostia 2016k antolatuta. 2016ko uztailaren 13an egindako saioan EHko, Katalunia, Mexiko, Gales eta Kubako ordezkariak aritu ziren.

5. atala
Piarres Charritton, bizitza airean

Martxoaren 17an hil da Piarres Charritton, Hazparneko euskaltzain emeritua, 95 urterekin. Duela urte batzuk Euskadi Irratiko 'Arratsaldekoa' saioan Charrittonek bere bizitzaz buru argiz eta umorez esandako pasarte onenen bilduma egin du Tere Belokik.

6. atala
Lehen Eusko Jaurlaritzako kideak, odolekoen oroimenean

Lehen Eusko Jaurlaritza sortu zela 80 urte bete zirenean, Santxorekin, Jesus Mari Leizaolaren bilobarekin, Jose Luisekin, Gonzalo Nardizen semearekin eta Itziarrekin, Javier Landabururen alabarekin hitz egin du Tere Belokik, euren senideez eta Jaurlaritza hari buruz.

7. atala
Davant: laborantza, politika eta euskara biziberritzen aintzindari

81 urteko pastoral idazle, historia ikerlaria, ENBATA mugimenduaren sortzaileetako bat, euskara batuaren sorreran parte hartze zuzena izan zuen eta Iparraldeko laborantza biziberritzen aintzindaria izan zen. Elkarrizketa mamitsua egin dio Tere Belokik.

8. atala
Joseba Leizaola Azpiazu, nabigatzaile politikan eta itsasoan

Venezuelako EGIn ekin zion bide politikoari Leizaolak. Klandestinitatean hasi, eta 1980tik aurrera, 18 urtez EAJko legebiltzarkide izan zen. 90etik 98ra Legebiltzarreko presidentea izan zen. Hil aurretik emandako azken elkarrizketetako bat da hauxe.

9. atala
Easo abesbatzak Moskuko International House of Musicen emandako kontzertua

2017ko urtarrilaren 18an, ia 2.000 pertsonaren aurrean aritu zen Donostiako Easo abesbatza. 28 abeslari eta Ana Belen Garcia organista, Sergio Pedrousok zuzenduta. Eliz musikari eskainitako jaialdian, euskal autoreen musika sakroa interpretatu zuen.

10. atala
Iruña Veleia auzia, argibide fasea amaitu bitartean

2006an eman zuen aurkikuntzen berri Lurmen arkeologia enpresak. 2009an ekin zion bide penalari Arabako Foru Aldundiak. 2017ko maiatzean amaitu zen argibide fasea. Kasua artxibatu ala epaiketa hasi erabaki gabe dago (2017ko azaroan).