Bidaiak, abentura basatiak eta makina handiak. Dena elkartuta "Berdingaitzek, mugarik ez" saioan.
1. atala
Sumendi-ehiztariak ezagutuko ditugu, eta Hawaiiko Kilauea sumendiaren argazkilari ausartekin arituko gara. Gainera, Indonesiako Nias Irlako harri-jauzilariak ikusiko ditugu, mutilak gizon bihurtzen dituen erritual batean. Munduko motor handiena gidatuko dugu; horren handia da, ezen ez den gidaria apenas ikusten.
2. atala
Mexikoko labar-jauzilari adoretsuak bisitatuko ditugu. 35 metrotatik egiten dute salto, bizia arriskuan jarrita. 324 metroko dorrea babesik gabe eskalatuko duen gizon batekin elkartuko gara. Azkenik, Indiako suge-ehiztariak ezagutuko ditugu: esku hutsekin harrapatzen dituzte sugeak, haien pozoia lortzeko.
3. atala
Teilatu-eskalatzaileek bizia jokoan jartzen ikusiko ditugu, adrenalina-dosia lortu nahian. Moskun horietako batzuk ezagutuko ditugu, eta 200 metroko antena igoko dugu elkarrekin, plazer hutsarengatik eta argazki on bat egiteko. Horrez gain, munduko ogibide arriskutsuenetako bat ezagutuko dugu: Louisianako zingiretako kaiman-ehiztariak. Azkenik, ordubetez muturreko hotzari eusten saiatuko duen gizon batekin elkartuko gara. Hotzerako arroparik gabe arituko da, zero gradutan.
4. atala
AEBtako Ekialdeko Kostako eraisketa-espezialista onena ezagutuko dugu: Lee Danley. Ondoren, Panamako Kanalean itsasontziei traba egiten dieten zuhaitzak mozten dituzten egurgileekin batera aritu gara. Lan zaila eta zeharo arriskutsua dela ikusiko dugu. Azkenik, munduko granito-harrobi handienera jaitsiko gara. Langileak jo eta su ikusiko ditugu, arroka-pareta erraldoietan dena emanda. Lan nekeza benetan!
5. atala
Esku hutsez arrantzatzen saiatuko gara, "noodling" izeneko teknikarekin. Siluruak 30 kilo pisa ditzake, eta hozka egiten du, baina ez da ur uherretan zelatan dagoen animalia bakarra. Horrez gain, Indonesiako kirol bitxia ezagutuko dugu: bertako mutil gazteak suzko pilotekin aritzen dira futbolean. 150 gradutik gorako tenperaturetan eta azalarekin kontaktuan zuzenean. Azkenik, Texaseko bihotzean ehiza-safaria egingo dugu. AEBtan ezohikoak diren animalia afrikarrak dituzte, ehiztari amateurren gozamenerako.
6. atala
Diamante-ehiztariekin bat egingo dugu Hegoafrikako itsaso zakarretan, bizitza hobetuko dien sari handiaren bila dabiltzan bitartean. Gero, animalia arriskutsuekin bizi diren gizonak ezagutuko ditugu: ehunka eskorpioi eta hartz zuri bat. Bizikide dituzten animaliekin benetan lotura berezi dute. Azkenik, muturreko ekilibrismoa egingo dugu, eta amildegi sakonak zeharkatu, babesteko gerriko txiki eta mehea baino ez dugula.
7. atala
Betiereko izotzetan bizirauten saiatuko gara. Antartikan, ezerezaren erdian dauden poloetako hiru ikerlarirekin elkartuko gara, eta baldintza latzenetan nola biziraun erakutsiko digute. Horrez gain, munduko lanbide arriskutsuenetako bi ezagutuko ditugu: Las Vegasen aritzen den zezenketaria, eta Parisen, 300 metroko altueran Eiffel Dorrea margotzen duten langileak. Azkenik, Tijuanara joango gara, munduko hiri bortitzenetako batera, eta bi poliziarekin patruilatuko dugu, egunerokoan bizi ohi dituzten arriskuak ikusteko.
8. atala
Munduko hondartzarik bereziena ezagutuko dugu. Karibeko Saint-Martin irlako aireportua itsasertzean dago, eta hegazkinak eguzkia hartzen ari diren turisten gainetik doaz. Batzuk motorraren indarrari eusten saiatzen dira, arriskutsua izan badaiteke ere. Ondoren, muturreko errekorra hausteko saiakera ikusiko dugu: 60 metrotatik behera ur izoztutan murgiltzea, arnas-gailurik gabe. Azkenik, Miamiko poliziekin patruilan arituko gara. Drogak eta armak lanaren egunerokoa dira, eta arriskua dute bidelagun beti.
9. atala
Iniziazio-erritual latz eta odoltsuenetako bat aurkeztuko dizuegu. Indonesian, nerabeei bizar-xaflarekin mozten diete azala, eta dirudiena bezain bortitza eta mingarria da. Gero, muskuluen indarraz hiru abioneta geldiarazi nahi dituen gizon bat ezagutuko dugu. Tentsioa jasateko eta erronka lortzeko gai izango ote da? Azkenik, gizon batek buru gainean auto oso bat oreka dezakeen ikusiko dugu.
10. atala
Muturreko errekorra hausteko saiakera erakutsiko dizuegu: gizon bat 18 milimetroko sokan orekan ibiliko da, 3.500 metroko garaieran. Amildegi sakona izango du azpian, eta babesik gabe joango da. Horrez gain, derrapatze izugarriak ikusiko ditugu, autoa etengabe biraraz dezakeen gizon bat ezagutuko dugu eta. 20 aldiz baino gehiago jarraian! Azkenik, anakondak ehizatuko ditugu Venezuelan, zingiretan hankutsik harrapatzen dituen gizon batekin.
11. atala
Alaskako urre-sukar modernoa eta itsas azpian urre bila dabiltzan urpekariak ezagutuko ditugu. Urrea bilatzeko robotarekin lan nekez eta arriskutsua errazten saiatuko dira. Horrez gain, lanbide arriskutsuak aurkeztuko ditugu: helikoptero bidez aritzen diren egurginak eta kaiman-arrautzak biltzen dituzten gizonak. Bukatzeko, gizon batek bizia arriskatuko du igerileku puzgarri batera 11 metrotatik salto eginez, munduko errekorra hausteko.
12. atala
Lehoiekin ederki moldatzen den gizon bat ezagutuko dugu. Hasieran erasoa zirudiena jolasa baino ez zen. Hala ere, animalia handi horiekin, jolasak ere arriskutsuak izan daitezke. Jarraian, Antartikara bidean doazen ikerlariekin bat egingo dugu. Esploratzaileak eramaten dituen hegazkin erraldoiak izotz mehetan lur hartu behar du, eta muturreko tenperatura horietan, maniobra arriskutsua da. Azkenik, 27,5 metrotatik bonba-saltoa egin nahi duen gazte ausarta aurkeztuko dugu.