Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
2. atala
2026/10/16
94. Amaia Hennebutte, haurren begietatik
Senpereko XVI. mendeko baserri batean bizi da aktore, idazle eta marrazkilaria. Sagarrondo sail batera ematen du sukaldeak eta atariko mahai bat eskaini digu solaserako. Irudimenaren muinera egiten du Amaia Hennebuttek, haurraren begiradak eskaintzen duen bidezidorretik. Ukrainan eta Libanon ere izan da, gerra guneetan kulturaren eta ipuinen bidez irribarreak pizten. Irakasle izan zen eta bizia sormenari eman dio
1. atala
2026/10/09
93. Oskar Alegria, behien hizkuntzan ari da
Teilatuan zulo bat du Oskar Alegriak. Bertatik argia sartzen zaio etxera. Eta euria ere bai. Lastoa du zoruan eta mahai bat egin du artzain baten bordako atearekin. Mikrofonoak bertan jarri ditugu. Behien hizkera maite du zinemagileak eta behien inguruan solas egitea ere bai. Memoria buztina bezala dela esaten du, eta lanabes gisa erabili izan du bere filmetan. “Barruan gaude” podcastaren seigarren denboraldiko lehen atal hau denboraren kapsula bihurtuko dela dio: "Itzuliko gara hona, edo agian ez gara inoiz hemendik aterako".