Julen Axpek lau urte daramatza bere furgonetan bizitzen, eta erronkak proposatuko dizkie jarraitzaile batzuei.
1. atala
30/08/2023
Destino: Sí, Quiero
En la primera temporada de Aupahí, el cómico Julen Axpe viaja con su inseparable furgoneta a través de Euskadi conociendo a personas que le siguen en sus redes sociales y explorando una nueva temática en cada episodio. En el programa, Julen intenta ayudar o dar una sorpresa a una de las personas que le contactan, y para ello cuenta con el apoyo de seguidores que tienen alguna relación con la temática y que le escriben ofreciéndose a colaborar. Todo ello mientras se busca la vida para ducharse, comer o lavar la ropa en una nueva ciudad, siempre con la naturalidad y el buen humor que le caracterizan. Una vez ha conocido a cinco seguidores, Julen los junta a todos en un acto final en el que se lleva a cabo la sorpresa y en el que pueden intercambiar sus experiencias relacionadas con el tema del capítulo.
2. atala
12/07/2023
Gainditzea
Bigarren atalean, Julen Bilbora joango da, Yolanda ezagutzera; endekapenezko gaixotasun bat du, eta surf egokitua egitea amesten du. Behin hura ezagututa, Juleni erronka bat otuko zaio: surf taula egokitu bat bilatu beharko du, Yolandak bere ametsa bete dezan. Sare sozialak lagun, Lurta izeneko surf monitore egokituaren laguntza topatuko du Julenek; Mikel Vesga, Athleticeko jokalariak, Xabi Osa, beso bakarreko entrenatzaile pertsonalak eta Aitor, errugbi entrenatzaile inklusiboak, berarekin kolaboratzeaz gain, osasunarekin eta ezinak gainditzearekin lotutako esperientziez ere hitz egingo diote. Horien guztien laguntza eta dohaintzei esker, Julenek errifa- zozketa bat muntatu eta surf ohol egokitu bat lortuko du, aspaldiko partez Yolandak surfarekin berriro gozatzeko aukera izan dezan.
3. atala
26/07/2023
Amatasuna
Hirugarren atalean, Julenek bizitzaren miraria eta amatasuna izango ditu hizpide. Bere sareen bidez Sheila ezagutuko du. Ama ezkongabea da, eta haurtxo bat berak bakarrik hazten izandako esperientzia eta amatasun-tailer batean ezagutu zituen beste ama batzuen babesaren garrantzia kontatuko dizkio. Hunkituta eta bere istorioarekin inspirazioa piztu zaion Julenek ezusteko festa bat antolatzea erabaki du, lagunek babesa erakuts diezaioten. Erronka horretarako, Sheila joaten zen tailerreko monitore Landerren, Asaari Bibang komikoaren, Anakotz eta Iratxeren eta Ana Goitiaren laguntza jasoko du Julenek, horiek guztiek, bide batez, eurek ere amatasunarekin izandako esperientziak kontatuko dizkiotelarik. Denen artean elkarretaratze bat antolatuko diote Sheilari, eta tailerrean elkarrekin egon ziren amak ere etorriko dira, beti ondoan izango dituela jakinarazteko.
4. atala
19/07/2023
Ametsak
Laugarren atalean, Julen Gasteizera abiatuko da, futbolari izatetik gertuen egon zen hirira, ametsei eta pasioei buruz hitz egiteko. Sareetan Maria ezagutuko du; bere ama Mireya oso margolari handia dela esan dio, baina beldurragatik eta segurtasunik ezagatik bere lana ez omen du inoiz inon erakutsi. Julenek ezusteko erakusketa bat antolatzea pentsatu du, eta ohiko denez, horretarako bere sareetan laguntza bila hasiko da. Yosuk, pertsona ezinduekin ibilbideak egiten dituen mendizale amorratuak, lokal bat topatuko dio. Ander, Green Valley taldeko liderrak, bere burua eskaini dio erakusketan abesteko. Adrian argazkilari amorratua da, eta ekitaldia betiko gordetzearen arduradun izango da. Julenek Joseba Beloki txirrindularia ere ezagutuko du, eta bere haurtzaroko ametsa nola bete zuen azalduko dio. Amaieran Julenek denak bilduko ditu eta, Mariaren laguntzarekin, sekula ahaztuko ez duen erakusketa dotorea antolatuko dio Mireyari.
5. atala
23/08/2023
Animaliak
Bosgarren kapituluan, Julen animalien munduan murgilduko zaigu. Programa honetan, bere txakur Kai ondoan duela, Arrasatera joango da Julen, Kaonbi elkarteko langile bat ezagutzera. Kaonbik, kaleko katuak erreskatatu eta adopzioan ematen ditu. Egiten duten lan altruistarekin txundituta, Kaonbiri laguntzeko boluntario bila hasteko erabakia hartuko du Julenek. Bere betiko sare sozialak lagun, Nuriarekin harremanean jarriko da, botoien bidez komunikatzen den txakur baten jabearekin; Leirerekin, kanikroseko profesional batekin; Rebecarekin, hegazti harrapariekin terapia egiten duen neskarekin, eta Jon Ander magoarekin. Julen Kaonbira joango da guztiekin, eta boluntarioen jardunaldi bat burutuko dute elkarteari egiten duen lana eskertzeko, eta nola ez ba, elkarrekin ondo pasatzeko.
6. atala
16/08/2023
Nomadak
Seigarren atalean, Julen Beasainera joango du Paulo ezagutzera. Portugaldarrak bizitza nomada izan du oraindaino, eta halako batean, bere eskuekin etxe bat eraikitzen hasi da Goierriko herri horretan. Bere istorioa entzutean, Julenek etxearekin laguntzea erabakiko du, eta horretarako bere sareetan lankidetza eskatuko du. Greta abeslaria ezagutuko du, musika dela eta nahikoa bizitza nomada duena; Paula, bizitzan aurrea egiteko batera eta bestera ibili behar izan duen komiko argentinarra; Mario Ezno kaleko titiriteroa, eta Jon Plazaola aktorea. Haiekin guztiekin bizi esperientziak partekatu ondoren, Julenek Pauloren etxean elkartuko ditu eta guztiek lagunduko diote, giro ederrean, bere etxea atontzen.
7. atala
02/08/2023
Zazpigarren kapituluan, amonarekin duen harreman bereziari erreparatuta, hirugarren adinaren gaia jorratzea erabakiko du Julenek. Aritz, Irungo mutil bat, sare sozialen bitartez harremanetan jarri zaio, egoitza batean sartu berri duten amonari sorpresa bat ematea gustatuko litzaiokeela esanez. Julen Irunera joango da Aritz eta amona ezagutzera, eta sorpresa bat antolatzea erabakiko du. Horretarako, beti bezala, bere sare sozial jendetsuetan laguntza eskatuko du Julenek. Davidek bere aitaginarreben inguruan idatzi dio: motozaleak izateaz gain paella prestatzen sariak irabazten omen dituzte. 92 urterekin aktore lanean hasi zen Begoña ere ezagutuko du, aitona aurkeztuko dion Ahikar Azcona, baita adinekoen zentro batean egiten duen errehabilitazio lana erakutsiko dion Ainhoa ere. Istorio horiek ezagutu ondoren, denak Aritzen amonaren egoitzan elkartuko ditu Julenek sorpresa bat emateko.
8. atala
09/08/2023
Sexualidad
Zortzigarren kapituluan, Julenek sexualitatearen gaia jorratzen du modu desberdinak ikasteko bizitzeko edo sufritzeko. Lehenik eta behin, Iñaki ezagutuko du, sexshop baten jabea, eta sexualitatearekin konektatzearen garrantzia. Ondoren, Arantxa sexologoari bisita egingo dio eta jendeak pairatzen dituen arazo ohikoenak azalduko ditu. Helburu hauekin: Julen Dianarekin elkartzen da, hau da, Dianarekin. furgonetan bizi da eta sexu-aholkularia da. Ahalik eta gehien askatzeko. maskulinitate toxikoaz, Julenek hitzordua du Sarasolarekin. Eta azkenik, puntu bat izateko trans mutil baten bistatik, Julen Xabirekin geratzen da eta bere esperientziatik ikasten du. Behin Julenek, sexuaz blai, Eibarko plaza batean emanaldi bat egiten du sexualitatea eta horren gainean dauden tabuak ezabatuz.
9. atala
06/09/2023
Destino: Sustraiak
Denboraldiko bederatzigarren eta azken atalean, Julen bere lagun Alexekin elkartu da. komiko ingelesak beti lagundu zion Bartzelonako etapan, dutxa, garbigailua eta behar zuenarekin lagundu zion. Alex Euskadin iragarki bat grabatzeko bisitan dabilela aitzakiatzat hartuta, Julenek bere furgonetan egun batzuk lo egitera gonbidatzen du eta bere euskal sustraiak erakusteko eskaintza egiten dio. Horretarako harremanetan jarri da euskal kiroletako hainbat kirolarirekin, hala nola Udane, Karmele, Izeta, Paulo eta Xabi Orbegozo (ABIZENAK ETA OKUPAZIOA) Alexi trikitixa jotzen irakatsiko dio. Pasartearen amaieran, Julenek olinpiada batzuk antolatzen ditu, non denek elkar ezagutzen duten eta elkarrekin une egokia konpartitzen duten euskal kirolakekin. Alexi honek ahoa zabalik uzten dio.