Artelanek ezkutatzen dituzten istorioak, Aintzane Erkizia arte historialariaren eskutik, arteaz gehiago gozatzeko.
1. atala
23/06/2025
Briochea artean
Abigail Lazkoz artistaren artikulu baten haritik heldu dio Aintzane Erkiziak briocheak artean izan duen tokia aztertzeari. Izan ere, artista abangoardistek egunerokotasunetik arte mundura eraman zuten briochea. Bodegoietara, nora bestela. Eta bodegoiak genero txiki bezala hartu izan diren arren pintura erlijiosoa baino askeagoak eta artistikoagoak izan dira beti.
2. atala
09/06/2025
Monumentuen katalogo monumentala
Aintzane Erkiziarekin.
3. atala
26/05/2025
Artelanen materiala mezuaren parte da
Artelanak egiteko artistek aukeratu izan dituzten materialez eta zergatiez aritu da Aintzane Erkizia arte historialaria. Mundu bat da material bakoitza eta mundu bana dago material bakoitzaren atzean.
4. atala
12/05/2025
Elizak ondare historiko bezala baloratu behar ditugu fededun izan ala ez.
Teilatua erori zaio Trebiñuko Saseta herriko elizari. Ez da garaiz iritsi bertan bizi diren zazpi lagunen ahalegina. Arte ikuspegitik eliza xumea izan dela azaldu digu Aintzane Erkiziak baina beste eliza guztiek bezala, herriaren historiaren lekukotza jaso izan duen aldetik, galera handia izan da Sasetakoa. Gertakari honen aitzakian Baipasako arte historialariak beste lurralde batzuetan herrietako elizen zaintza nola kudeatzen den azaldu digu, azpimarratuz fededun izan ala ez, ondare historikotzat hartu behar ditugula gure herrietako elizak.
5. atala
10/03/2025
Nanban artea: Japonia eta Europaren arteko zubi
XVI. eta XVII. mendeen artean elkartruke kultural labur eta gatazkatsu bat izan zen Japonia eta Europaren artean. Harreman horretatik sortu zen Nanban artea: japoniarrek europarrentzat egindakoa eta Euskal Herrira ere iritsi zena.
6. atala
24/02/2025
Ba al zenekien Greziako eskultura klasikoek kolorea zutela?
Eskultura eta kolorea eskutik joan dira beti, nahiz eta lan klasiko gehienak polikromia galduta, zuri-zuri iritsi diren guganaino. Eskultura polikromatuak eta gure sentsibilitatea historian zehar nola aldatu diren kontatu digu Aintzane Erkiziak, adibideak jarrita.
7. atala
10/02/2025
Artelanen arteko hartu-emanak
Artelanek, askotan, eragina dute beste sorkuntza prozesuren batean. Badira, ikono bihurtu eta beste lan askotan eragina duten artelanak eta badira artistak, artearen historia aldatu dutenak. Artelanek elkar nola eragiten duten aintzat hartuta etorri zaigu Aintzane Erkizia.
8. atala
27/01/2025
Nobela bat idazteko moduko arte lapurretak
Lapurtutako artelan guztien % 10 besterik ez da berreskuratzen. Gehienetan, artelan ezagunak enkarguz lapurtzen dira, dirutzak ordainduta. Fikziozkoak diruditen lapurreten istorioak kontatu dizkigu Aintzane Erkiziak.
9. atala
13/01/2025
Monarkiaren argazkiak, artearen historiatik begiratuta
Annie Leibovitz argazkilariak, Espainiako Bankuaren enkarguz, Felipe eta Leitziari ateratako argazki ez-ofizialak eman dio bidea Aintzane Erkiziari, erretratu klase honi buruz aritzeko, artearen historiaren ikuspegitik.
10. atala
25/11/2024
Edertasun filtroak ez ditu instagramek asmatu
Geure burua ederrago ikusteko nahia ez dute sare sozialek asmatu. Betidanik esistitu da eta artearen historian badira hamaika adibide. Aintzane Erkiziak erakutsi dizkigu horietako batzuk.
11. atala
11/11/2024
Irudiaren boterea
"Irudiak beste errealitate bat zabaltzen diguten leihoak dira". Hala dio Aintzane Erkiziak eta hortik dator irudien ahalmena eta indarra. Orain eta historian zehar.
12. atala
28/10/2024
Hilerriak begiratzeko beste modu bat
Hildakoen hezurrekin egindako artea Europako zenbait lekutan; bestelako elementuak gure hilerrietan. Aintzane Erkiziarekin egin dugu hilerrietara bira, zeri erreparatu jakiteko.