Artelanek ezkutatzen dituzten istorioak, Aintzane Erkizia arte historialariaren eskutik, arteaz gehiago gozatzeko.
2024/09/30
Kexaako monumentu multzora bisita
Aintzane Erkizia Artearen historian adituak erakutsi digu Kexaako hilobien kapera. Araban, Kexaan, Aiaratarren leinu-etxearen inguruko monumentu multzoa zaharberritzeko lanean artean ibili gara.
2024/10/28
Hilerriak begiratzeko beste modu bat
Hildakoen hezurrekin egindako artea Europako zenbait lekutan; bestelako elementuak gure hilerrietan. Aintzane Erkiziarekin egin dugu hilerrietara bira, zeri erreparatu jakiteko.
2024/11/11
Irudiaren boterea
"Irudiak beste errealitate bat zabaltzen diguten leihoak dira". Hala dio Aintzane Erkiziak eta hortik dator irudien ahalmena eta indarra. Orain eta historian zehar.
2024/11/25
Edertasun filtroak ez ditu instagramek asmatu
Geure burua ederrago ikusteko nahia ez dute sare sozialek asmatu. Betidanik esistitu da eta artearen historian badira hamaika adibide. Aintzane Erkiziak erakutsi dizkigu horietako batzuk.
2025/01/13
Monarkiaren argazkiak, artearen historiatik begiratuta
Annie Leibovitz argazkilariak, Espainiako Bankuaren enkarguz, Felipe eta Leitziari ateratako argazki ez-ofizialak eman dio bidea Aintzane Erkiziari, erretratu klase honi buruz aritzeko, artearen historiaren ikuspegitik.
2025/01/27
Nobela bat idazteko moduko arte lapurretak
Lapurtutako artelan guztien % 10 besterik ez da berreskuratzen. Gehienetan, artelan ezagunak enkarguz lapurtzen dira, dirutzak ordainduta. Fikziozkoak diruditen lapurreten istorioak kontatu dizkigu Aintzane Erkiziak.
2025/02/10
Artelanen arteko hartu-emanak
Artelanek, askotan, eragina dute beste sorkuntza prozesuren batean. Badira, ikono bihurtu eta beste lan askotan eragina duten artelanak eta badira artistak, artearen historia aldatu dutenak. Artelanek elkar nola eragiten duten aintzat hartuta etorri zaigu Aintzane Erkizia.
2025/02/24
Ba al zenekien Greziako eskultura klasikoek kolorea zutela?
Eskultura eta kolorea eskutik joan dira beti, nahiz eta lan klasiko gehienak polikromia galduta, zuri-zuri iritsi diren guganaino. Eskultura polikromatuak eta gure sentsibilitatea historian zehar nola aldatu diren kontatu digu Aintzane Erkiziak, adibideak jarrita.
2025/03/10
Nanban artea: Japonia eta Europaren arteko zubi
Errezeta bikainak Igor Zalakain eta Pili Manterolaren eskutik
2025/05/12
Elizak ondare historiko bezala baloratu behar ditugu fededun izan ala ez.
Teilatua erori zaio Trebiñuko Saseta herriko elizari. Ez da garaiz iritsi bertan bizi diren zazpi lagunen ahalegina. Arte ikuspegitik eliza xumea izan dela azaldu digu Aintzane Erkiziak baina beste eliza guztiek bezala, herriaren historiaren lekukotza jaso izan duen aldetik, galera handia izan da Sasetakoa. Gertakari honen aitzakian Baipasako arte historialariak beste lurralde batzuetan herrietako elizen zaintza nola kudeatzen den azaldu digu, azpimarratuz fededun izan ala ez, ondare historikotzat hartu behar ditugula gure herrietako elizak.
2025/05/26
Artelanen materiala mezuaren parte da
Artelanak egiteko artistek aukeratu izan dituzten materialez eta zergatiez aritu da Aintzane Erkizia arte historialaria. Mundu bat da material bakoitza eta mundu bana dago material bakoitzaren atzean.
2025/06/09
Monumentuen katalogo monumentala
Aintzane Erkiziarekin.